logo ayuntamiento cabecera

SmartKalea proiektuak Altzan hondakinak murriztea lortu du

 

Azterketa batek egiaztatu du zigarro-mutxikinek %12 behera egin dutela. Donostia Sustapenak abian jarritako Smartkalea proiektuak azterketa bat burutu du Altza Pasealekuan, kaleen garbiketa zerbitzuan biltzen diren hondakinei buruzkoa, datu monitorizazioaren bidez, eta egiaztatu du gehien agertzen den hondakinak, tabako zigarro-mutxikinena, alegia, %12 behera egin duela, hiritarrak kontzientziatzeko garatutako kanpainari esker. Helburu hori lortzeko, hainbat neurrien artean, tanga zilindriko garden bat instalatu zen bildutako zigarro-mutxikinekin eta hautsontzi eramangarriak banatu ziren objetivo se instaló, entre otras medidas, un depósito cilíndrico transparente con las colillas recogidas y se repartieron ceniceros portátiles

 

reduccion de residuos contenido 2

SmartKalea proiektuak apirilean sentsibilizazio kanpaina bat kaleratu zuen, Altza Pasealekuko bide garbiketari buruzkoa, hirritarrak kontzientziatzeko eta kale garbiketa zerbitzuen bidez biltzen diren hondakinen kopurua murizteko helburuarekin. Kanpaina hau ekimen pilotu baten barruan kokatu zen -6 hilabeteko iraupenarekin-. Hura Altza auzotik zehar banatutako kaleetan (5 kontrol gunetan) bildutako hondakinei buruzko datuak biltzean, monitorizatzean eta aztertzean zetzan.

 

Horretarako, udal garbiketa zerbitzuen eta Fomento Construcciones y Contratas S.A. – FCC enpresaren lankidetza jaso da. Horiek aipatutako hondakinak biltzeaz eta identifiakatzeaz arduratu ziren ordu eta egun berberean, astean bitan (astelehenetan eta ostiralenta), kanpainak iraun zuen aldiaz. Udal garbiketa zerbitzuek bildutako datuak monitorizatu dira SmartKalea web orriaren bidez eta astean hirutan argitaratu eta eguneratu dira. Web orrian, informazioa banakatu daiteke aztertu nahi den hondakin mota, asteko eguna, astea eta kalearen arabera, hurrengo erlaitzean: http://www.fomentosansebastian.eus/smartkalea/es/monitorizacion

 

Ekimen honen helburua Altzako ingurumen kalitatea hobetzea izan da, hiri bidean atzemandako hondakinen kopurua murriztuz. Horretarako, hiritarrak zabor honen kalteez kontzientziatzeko neurriak ezarri ziren, eta baita hondakinak monitorizatu ziren ere, hartutako neurrien eraginkortasuna egiaztatzeko. Proiektuan egiaztatu da gehien agertzen den hondakina tabako zigarro-mutxikinak direla, ondoren pipak, esku-zapiak eta snack poltsak. Hiritarrak kontzientziatzeko helburuarekin, kaleen garbiketa zerbitzuen bidez biltzen diren hondakinen kopurua murriztea lortzeko, sentsibilizazio kanpainan, hainbat neurrien artean, tanga zilindriko garden bat instalatu zen bildutako zigarro-mutxikinekin eta hautsontzi eramangarriak banatu ziren.

 

reduccion de residuos contenido 3

Ondorio gisa, zigarro-mutxikinen aurkako kontzientziazio kanpainak inpaktu positiboa izan du, horien kopuruak %12 behera egin duela atzeman delako, lurrean, kanpaina hasi baino lehen bildutakoekin konparatuta. Oro har, baieztatu daiteke, halaber, Altza auzoan, metro karratu bakoitzeko bildutako hondakin txikien ratioak erdigunean kokatutako eta turistikoagoa den area batean bildutakoak baino askoz txikiagoak direla, Alde Zaharreko Kale Nagusia, esaterako, kale horretan, 2017an garatutako antzeko esperientzia baten arabera, 10 zigarro-mutxikineko ratioetara iritsi baitzen, metro karratu bakoitzeko Santa Maria elizako atarian, eta Altzan, berriz, atzemandako ratio handiena 1,3 tabako-mutxikinena izan da metro karratu bakoitzeko.

 

Txosten osoa honako estekaren bidez kontsultatu daiteke: http://www.fomentosansebastian.eus/smartkalea/es/informes

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostiak-surf-hirien-munduko-sarearen-bileran-parte-hartu-du-brasilen
Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilgo Santos... gehiago
donostiako-gabonetako-azoka-handia-berritasunez-gainezka-bueltatuko-da
Aurtengo Donostiako Gabonetako Azokak azaroaren 30ean irekiko ditu ateak. Ekonomia... gehiago
alemaniako-hainbat-ekoizpen-etxe-izan-dira-gipuzkoan-lurraldeak-filmatzeko-eskaintzen-dituen-aukerak-ezagutzen
Donostia-Gipuzkoa Film Commission erakundeak –Donostiako Udaleko Ekonomia... gehiago
replicate-proiektuak-florentzian-urteko-emaitzak-aurkeztu-ditu-europar-batzordearen-aurrean
Urriaren 28an, Donostia Sustapena (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia) Florentziara... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
blockchain-praktikan-nola-aplikatu-gure-enpresetan
Donostiako Sustapeneko Smart Klusterrak antolatutako jardunaldia, Blockchainek Smart aplikazio eta... más
FacebookTwitterLinkedin