
Ekainaren 19an Turinen e_Health & Ecosystems Mintegia antolatu zen, Interreg Europa “ecoRIS3” proiektuaren esparruaren barruan, non Donostia Sustapena da koordinatzaile nagusia. Mintegi honen helburua Osasun esparruko berrikuntza aukerak esploratzea eta aztertzea izan zen, osasun sistemek Europa osoan aurre egin beharreko erronkeei erantzun ahal izateko.
Teknologia digitalak errealitate bihurtu dira gaur egungo gizarteetan. Osasun sektorea guztiz berritzeko aukera eskaintzen dute, eta gaixoak aipatutako sektorearen xede bilakatzen dituzte. Osasun elektronikoko teknologiek, produktuek eta zerbitzuek aukera handiak eskaintzen dituzte praktika klinikoak aldatzeko, hiritarren ongizatea hobetzeko eta osasun zerbitzuak eskaintzen diren eta gaixoak artatzen diren era guztiz alda lezakete.
Aldaketa hauek pertsonei eta profesionalei on egin ez ezik, osasun sistemen jasangarritasunari ere egingo die. Eszenatoki berri eta konplexu honetan, hainbat teknologia eta soluzio garatu beharko dira, pertsonarengan murgiltzen den arreta bat bideratu ahal izateko, eta baita berrikuntza digitala lurralde osasun sistemetan eta nazionaletan “sartzeko” ere.
Erronka hauei heltzeko, osasun munduko eragile eta profesional desberdinek, Berrikuntza ekosistema desberdinen ordezkariek, eta publikoak, oro har, parte hartu zuten mintegi honetan. Horiek hainbat gai sakon aztertu zituzten, besteak beste: ikuspegi desberdinak Europak osasun digitaleko esparruko ikerketari eta berrikuntzari eman beharreko laguntza, osasun sistemen eraldatze digitala eta lurralde garapenaren arteko lotura eta, azkenik, merkatuan dauden berrikuntzak, garapenak eta mugak.
Donostia Sustapenaren eskutik, BioMagune Ikerketa Zentroko ordezkariek eta bere Asparia Glycomics spin off-ek hartu zuten parte.
Eragile hauek guztiek bat egin zuten berrikuntza garrantzitsuak garatzeko eta gain hartzeko premiari dagokionez, non eragile guztiek modu aktiboan parte hartzen duten (agintari nazionalak eta eskualdekoak, osasun eta gizarte langileak, industria, gaixoak, zerbitzuen hornitzaileak, ikertzaileak eta EBko erakundeak), “irabazi hirukoitzeko” eredu bat sortzeko helburuarekin, pertsonen, osasun sitemen eta merkatuaren onurarako.
Torinoko Città Metropolitana-k garatutako programaren barruan, ecoRIS3 proiektuaren bazkideek hainbat azterlan bisitetan parte hartu zuten:
Hurrengo egunean proiektuaren bazkide guztiek azterlan bisiten saio berri batean parte hartu zuten, honako hau barne hartuta:
Ondoren, gune bioindustrialean kokatutako hainbat enpresaren ordezkarien aurkezpenetara bertaratu ziren:
LAGUNTZA EKONOMIKOAK
PROGRAMAK
ZERBITZUAK
BEKAK
PROGRAMA AIPAGARRIAK
Donostia-San Sebastián UP! 2019
9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...
Arreta-telefonoa - 943 482 800 / e-mail - fomentoss@donostia.eus / Online - www.fomentosansebastian.eus
Arreta-bulegoa: Reina Regente 8, edificio Teatro Victoria Eugenia, 20003 Donostia - San Sebastián
© 2019 Fomento de San Sebastián.
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para analizar y mejorar tu experiencia de navegación. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Puede obtener más información o cambiar la configuración en Política de cookies.