logo ayuntamiento cabecera

Donostia - Gipuzkoa Film Commission Sarirako deialdia ireki da, pelikulak egiteko erabilitako hiriei balioa ematen dien filmentzat

Pelikula filmatua izan den lekuko balio urbanistikoak, naturalak, kulturalak eta sozialak ondoren islatzen dituen film luzearen produkzio-etxeak 7.000 euro jasoko ditu eta Film Commission kolaboratzaileak 3.000 euro. Saria Donostiako 2019ko Zinemaldiaren esparruan banatuko da, irailaren 27an, eta ekoizleek edo haien legezko ordezkariek uztailaren 3a baino lehen egin beharko dituzte hautagaitzak.

 

Aurten bederatzigarren edizioa izango du sariak, eta helburua da eszenatoki bihurtzen diren hirietan filmaketekin negozio- eta enplegu-aukerak sortzen dituzten ikus-entzunezko produkzio-etxeen lana saritzea. Jarduera Donostiako Sustapenak (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak), garapen ekonomikoaz arduratzen den udal-sozietateak, Gipuzkoako Aldundiko Kultura Departamentuarekin batera, hiriko eta Gipuzkoako lurraldeko motore ekonomiko gisa ikus-entzunezkoen industria sustatzeko erabiltzen duen estrategiaren barnean kokatzen da.

 

San Sebastian - Gipuzkoa Film Commission Sarira proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte ondorengo baldintzak betetzen dituzten produkzio-etxe nazionalek:

  • Fikziozko film luzea izatea. Film luzetzat hartuko dira 60 minututik gorako pelikulak.
  • Lurralde nazionalean produkzioen edo koprodukzioen zati bat garatu izana, estatuko Film Commission batek edo hainbatek egiaztatutako lankidetza izanik.
  • 2018ko urriaren 1etik aurrera estreinatua izatea edo estreinatu gabe egotea.

 

Produkzio-etxe bakoitzak gehienez 2 film luze aurkeztu ahal izango ditu.

 

Interesatuta dauden produkzio-etxeek sariari buruzko informazioa eskatu edo kontsultaren bat egin ahal izango dute posta elektronikoaren helbide honetan: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Sariaren oinarriak ondorengo web gunean kontsulta daitezke: http://www.fomentosansebastian.eus/filmcommission

 

Sariaren epaimahaia hirietako balio urbanistiko, paisajistiko, kultural eta sozialekin lotutako arlo batean edo batzuetan esperientzia ezagutua duten pertsonek edo ikus-entzunezkoen sektorekoek osatuko dute.

 

Hiriak ikus-entzunezko industriaren zerbitzura dauden espazio eszeniko bezala sustatzerakoan, zinemak duen garrantziari balioa emateko sortu zen saria, horrek dakartzan onura ekonomiko eta turistiko eta guzti. Modu horretan, sariaren bitartez, film luzeetan hirietako eta eskualdetako balio naturalak, urbanoak, sozialak eta kulturalak islatzeko ahalegina saritu nahi da, horietara produkzio berriak erakartzen laguntzen baitute.

 

Iaz, pelikula irabazlea Marc Recha zuzendariaren ‘La tierra lliure’ izan zen, Menorcako irlan filmatua, leku horretako paisaia, kultura eta historia arloko balioak ondoen islatzen zituen filmtzat hartzeagatik. Pelikularen ekoizleak 7.000 euroko saria jaso zuen eta Illes Balears Film Commissionek 3.000 euroko saria, erakunde kolaboratzaile gisa.

 

Donostia - Gipuzkoa Film Commission 2018ko martxoan sortu zen Donostia eta Gipuzkoako lurralde osoa, filmatzeak egiteko kokapen aproposa bezala hartuta, ikus-entzunezko industria nazionalean eta nazioartekoan sustatzeko erronka nagusiarekin, ikus-entzunezkoen tokiko sektorea eta sektore digitala hedatu eta garatzearren.

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostiak-surf-hirien-munduko-sarearen-bileran-parte-hartu-du-brasilen
Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilgo Santos... gehiago
donostiako-gabonetako-azoka-handia-berritasunez-gainezka-bueltatuko-da
Aurtengo Donostiako Gabonetako Azokak azaroaren 30ean irekiko ditu ateak. Ekonomia... gehiago
alemaniako-hainbat-ekoizpen-etxe-izan-dira-gipuzkoan-lurraldeak-filmatzeko-eskaintzen-dituen-aukerak-ezagutzen
Donostia-Gipuzkoa Film Commission erakundeak –Donostiako Udaleko Ekonomia... gehiago
replicate-proiektuak-florentzian-urteko-emaitzak-aurkeztu-ditu-europar-batzordearen-aurrean
Urriaren 28an, Donostia Sustapena (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia) Florentziara... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
blockchain-praktikan-nola-aplikatu-gure-enpresetan
Donostiako Sustapeneko Smart Klusterrak antolatutako jardunaldia, Blockchainek Smart aplikazio eta... más
FacebookTwitterLinkedin