logo ayuntamiento cabecera

Epea ireki da merkataritzan eta ostalaritzan 45 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko

 

Donostiako Udalak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Ekonomia Bultzatzeko DonostiaUP! 2019 Planaren barruan, langabezian aurkitzen diren 45 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko programa berria abian jarri du. Helburua da biztanle-segmentu horretako pertsonak, etorkizun profesionala ostalaritzako eta merkataritzako sektoreetara birbideratu nahi dutenak, kontratatzea bultzatzea

 

Horretarako, bi diru-laguntza mota sortu dira:

  • A Modalitatea: 45 urtetik gorako pertsonak lan-merkatuan sartzea iru ilabete gutxienez kontratuarekin. Zenbatekoa 3.000 € eta 6.000 € artekoa izango da.
  • B Modalitatea: 45 urtetik gorako pertsonak lan-merkatuan finkatzea, kontratu mugagabeen bitartez. Zenbatekoa 7.000 € eta 7.500 € artekoa izango da.

 

Bi modalitatetan, diru-laguntza %10 eta %15 artean gehituko da, talde hauetako pertsonak kontratatzen badira:

A modalitateko kontratazioei dagokienean, gutxieneko lanaldia %75ekoa duen eta gutxienez 13 hilabeterako den kontratu-mota mugagabea izanez gero, laguntza gehigarria eskuratu ahal izango da:

  1. 1.000 € 45 urtetik gorako gizonen kontratazio mugagabearen kasuan.
  2. 1.500 € 45 urtetik gorako emakumeen kontratazio mugagabearen kasuan.

 

Diru-laguntzaren modalitate ezberdin bakoitzerako, dagokion zenbatekoari beste %10a erantsiko zaio kontratatutako pertsonak honako talde hauetakoren batekoak badira:

  • 55 urtetik gorako gizonak.
  • Iraupen luzeko gizon langabeak.

 

Eta beste %15 gehituko da kontratuak talde hauetakoren bateko 45 urtetik gorako pertsonei eginez gero:

  • 55 urtetik gorako emakumeak.
  • Iraupen luzeko emakume langabeak.
  • Seme-alaba adingabeak haien kargu dituzten emakume guraso bakarrak.
  • Desgaitasuna duten emakumeak.
  • Genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeak.

 

Kasu guztietan, laguntzaren azken zenbatekoak ezingo du gainditu kontratatutako pertsonen soldata eta gizarte segurantzako kostuen %100a, kalte-ordainak barne.

 

Diru-laguntzaren eskaerak abenduaren 13ra bitarte aurkez daitezke maiatzaren 11tik egun horretara bitarte egindako kontratuetarako. Donostiako merkataritzako eta ostalaritzako sektoreetako establezimenduek kontrataziorako laguntza horiek eskuratu nahi badituzte, Donostiako Sustapenaren web orrialdearen bitartez eska ditzakete:

 

Azken berriak

donostiako-udalak-ekonomia-suspertzeko-planaren-bidez-enpresentzako-online-prestakuntza-eta-aholkularitza-programa-berrabiarazi-du
Online prestakuntzako eta aholkularitzako doako saioak eskaintzen ditu, hiriko... gehiago
azken-egunak-donostiako-gabonetako-azokan-postu-bat-lortzeko
Datorren irailaren 15era arteko epea ezarri du Donostia Sustapenak Gabonetako 38... gehiago
san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-en-lankidetza-izan-duten-hiru-ikus-entzunezko-lanek-woody-allen-en-rifkin-s-festival-hboren-patria-telesaila-eta-akelarre-donostiako-zinemaldian-parte-hartuko-dute
San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en, (Donostiako Ekonomia Sustatzeko... gehiago
donostiako-tokiko-merkataritzari-laguntzeko-kanpaina-amaitu-da-20-000-erosketa-bonu-baino-gehiago-salduta
Covid-19 pandemiak sortutako krisi ekonomikoa dela-eta Donostiako Udalak Donostia... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más