logo ayuntamiento cabecera

Donostiako gazteek helmuga hautatuko dute berriro Connecting Talent 2019 nazioarteko mugikortasun-programan parte hartzeko

Donostiako Sustapenak epea ireki du 35 urtetik beherako pertsona interesatuek nazioarteko berrikuntza-proiektuak eta -helmugak, Donostiako estrategiarekin bat egiten dutenak, identifikatu eta hautagaitzak aurkez ditzaten urtero ematen diren "International Connecting Talent" beketariko bat lortze aldera. Hautatutako pertsonentzako laguntzetan, sei hilabeteko egonaldia finantzatzen da eta kudeaketa egiten lagundu, hileko 1.400 euroko zuzkidurarekin.

 

Laguntza horietako bat lortzeko, hautagaiek beren eskaera aurkeztu beharko dute atzerrian erreferentziazko erakundeetan egonaldia egiteko proiektuarekin batera, eta ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

  • Diplomatura, lizentziatura eta/edo goi mailako Lanbide Heziketako titulazioa izatea.
  • 35 urte bete gabe izatea 2019ko urtarrilaren 1ean.
  • Donostian erroldatuta egotea gutxienez urte bateko etenik gabeko antzinatasunarekin, 2019ko urtarrilaren 1ean, edo ikasketak hirian egin izatea, betiere EAEn erroldatuta baldin badago.
  • Atzerrian 6 hilabeteko edo hortik gorako praktikak egiteko aukera ematen duen bekaren bat jasota ez izatea.
  • Kasu guztietan, ingeles-maila altua izatea (C1) (antzinatasuna 4 urtekoa edo hortik beherakoa bada) eta helmugako herrialdeko hizkuntzaren maila altua izatea beharrezkoa den kasu haietan. Horretarako, ahozko eta idatzizko froga egingo da, hautagaiaren ezagutzak zehaztearren.
  • Langabezian egotea programan hasten den unean.

 

Donostiako gazteek hautatutako proiektuen kasuan, pertsona eskatzaileek, halaber, nazioarteko proiektuaren memoria deskribatzailea eta justifikatzailea aurkeztu beharko dute, eta, bertan, helmuga identifikatuko da, deialdiaren esparruan garatu beharreko jarduera eta justifikazioa nahiz helmugako erakundearen onarpena, konpromiso-gutunaren bitartez.

 

Informazio gehiago Donostiako Sustapenaren web orrialdean: 

 

Nazioarteko Mugikortasun programa honek Europako Gizarte Funtsaren %50eko finantzaketa josotzen du, Euskal Autonomia Erkidegorako EGIFen 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan, Programa honetarako: “Donostia Gazteekin: langabe gazte kualifikatuak hiriko sektore emergenteetan eta estrategikoetan lan merkatuan sartzea”. 

donosti up 2017 logos2 

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

19-pelikula-aurkeztu-dira-san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-sarira
Epaimahaia Fernando Guillén Cuervo aktoreak, Cristina Iglesias eskultoreak,... gehiago
azken-astea-60-global-training-bekak-apuntatzeko
Beken helburua da gazteak atzerrira irtetea eta hona itzultzea bultzatzea haien... gehiago
ekonomia-bultzatzeko-zinegotzigoak-71-kontratazio-abian-jarri-ditu-langabezian-dauden-45-urtetik-gorako-pertsonentzat
Hautatutako pertsonek lan egin ahal izango dute Udaleko departamentu ezberdinetan... gehiago
san-sebastian-gipuzkoa-film-commissionek-finkatzea-lortu-du-2018an-egindako-87-filmatzerekin-eta-4-2-milioi-euroko-zuzeneko-inbertsioarekin
2019. urtea urte historikoa izango dela aurreikusten da, Woody Allenen azken... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-ordezkariek-aarhus-danimarka-bisitatu-dute-alegia-nekazaritzarako-elikadurako-esparruan-erreferente-den-hiria
Hainbatek hartu dute parte enpresa misioan, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak antolatuta: Guztiona... más
aztertu-zure-ikuskeria-google-analytics-bidez
Jardunaldia 2019/09/11 | Gure negozioa digitalizatzeko eta hobetzeko teoria ezagutzen dugu. Eta... más
zure-ahaleginak-errentagarri-egiten-ditu-interneten
Jardunaldia 2019/07/03 | Gure negozioa digitalizatzeko eta hobetzeko teoria ezagutzen dugu, eta... más
FacebookTwitterLinkedin