logo ayuntamiento cabecera

Donostiak kanpoko ekintzaileentzako laguntzak gehitu ditu

Donostiako Udalak, Sustapena Sozietatearen bitartez, laguntzen deialdi berria egin du hirian ideiak abian jarri nahi dituzten ekintzaileentzat. Enpresa-proiektua Donostian garatzeko bost hilabetera bitarteko egonaldia, dietak eta proiektuaren aholkularitza eskaintzen dira.

 

Connecting Talent Egoitzak izeneko programari esker, EAEtik kanpo dauden profesionalek egonaldia egin dezakete gure hirian, ekintzailetzarako aukerak bilatzeko, ezagutzan eta berrikuntzan oinarritutako proiektuen eta negozio berrien bitartez. Besteak beste, ondorengoak eskaintzen dira:

  • Bidaia-gastuen baterako finantzaketa, %50era bitarte, eta gehienez ere 500 €.
  • Hilabeteko 750 €-ra bitarteko dieta.
  • Donostian ostatua emandako egonaldian zehar.
  • Lanerako espazioa Donostian egonaldian zehar.
  • Aholkularitza eta akonpainamendu aditua.

 

Halaber, laguntza horiek eskura ditzakete Donostiaren posizionamendua ezagutzaren eta berrikuntzaren gune bezala sustatzen duten proiektua, azterketa edo jarduera egin nahi duten pertsonek; hots, Euskaditik kanpo bizi direnek. Horrez gain, Donostian egoitza duten I+G+b enpresak laguntza horietaz balia daitezke, baldin eta enpresan kanpoko profesional kualifikatuak hartu nahi badituzte.

 

Informazio guztia web orrialdean kontsulta daiteke:

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostiak-surf-hirien-munduko-sarearen-bileran-parte-hartu-du-brasilen
Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilgo Santos... gehiago
donostiako-gabonetako-azoka-handia-berritasunez-gainezka-bueltatuko-da
Aurtengo Donostiako Gabonetako Azokak azaroaren 30ean irekiko ditu ateak. Ekonomia... gehiago
alemaniako-hainbat-ekoizpen-etxe-izan-dira-gipuzkoan-lurraldeak-filmatzeko-eskaintzen-dituen-aukerak-ezagutzen
Donostia-Gipuzkoa Film Commission erakundeak –Donostiako Udaleko Ekonomia... gehiago
replicate-proiektuak-florentzian-urteko-emaitzak-aurkeztu-ditu-europar-batzordearen-aurrean
Urriaren 28an, Donostia Sustapena (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia) Florentziara... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
blockchain-praktikan-nola-aplikatu-gure-enpresetan
Donostiako Sustapeneko Smart Klusterrak antolatutako jardunaldia, Blockchainek Smart aplikazio eta... más
FacebookTwitterLinkedin