logo ayuntamiento cabecera

Gipuzkoan hiru zinema-produkzio handi filmatu dira batera

(‘Patria’-ren filmaketa, Donostiako Alde Zaharreko kaleetan)

 

HBO, Movistar eta zuzendari finkatuen proiektuak, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionen lankidetzarekin Udaberri honetan, Gipuzkoako lurraldea telebistako bi serieren eta pelikula baten eszenatoki bilakatu da; hain zuzen ere, HBOren ‘Patria’ eta Mariano Barrosoren ‘La línea invisible’ serieak eta Pablo Agüerok zuzendutako ‘Akelarre' pelikula filmatu dira. Modu horretan, Gipuzkoan batera filmatutako filmazio garrantzitsuen marka guztiak hautsi dira, batik bat Donostian, eta horrek erakusten du San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionek betetzen duen paper garrantzitsua bitartekaritza-lanak egiteko eta dagozkien baimenak kudeatzeko orduan. Hilabete oparo horretan, Zararen iragarki bat ere grabatu da Donostiako eszenatoki ezberdinetan, eta modako marka ezagunaren nazioarteko web orrialde guztietan ikus daiteke.

 

Igeldo Mendiko Jolas Parkea, Alde Zaharreko kaleak, erdigunekoak edota Debako udalerriko kosta bezalako kokapenetan filmatu dira maiatzean zehar pelikulak edo serieak, Gipuzkoako lurraldeak eskaintzen dituen ikus-entzunezko zerbitzu zabalez baliatuta. San Sebastian-Gipuzkoa Film Commisionek, Donostiako Sustapenak kudeatuta, produkzio-etxeek haien pelikulak egiteko Gipuzkoako lurraldea hauta dezaten lagundu du, orientazioa, lankidetza eta egin beharreko lanaren gaineko kudeaketa eskainita.

 

HBOren ‘Patria’ serieari dagokionez, Fernando Arambururen izen bereko liburuan oinarritzen dena, Donostiako eszenatoki ezberdinetan filmatu da; hala nola, Alde Zaharreko Abuztuak 31 kalean, Lorea auzoan edo Polloeko hilerrian. Baina Donostia soilik ez da 'Patria' seriearen eszenatokia izan, Soraluze eta Elgoibar ere 80ko hamarkadara itzuli baitira azken asteetan. Produkzio, kamera, elektriko, jantzi eta makinisten kamioiak, ekipo elektrogenoaz gain, herri horietako paisaiaren zati izan dira egun horietan. San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionen eta produkzio honen arteko lankidetza 2018ko udan hasi zen.

 

Sei ataleko ‘La línea invisible’ telebista-seriearen taldea jada leku ezberdinetan igaro da. Donostiako leku enblematikoetan filmatu dute; hots, Donosti liburu-denda, Kristina Enea parkea eta Igeldo Mendia. Seriea Abel García Rouren ideia orijinalean oinarritzen da, ETAren sorreran eta erakundearen lehen hilketan; lehen biktima José Antonio Pardines guardia zibila izan zen.

 

3 rodajes contenido 2

(‘La línea invisible’ filmaketa)

 

Bestalde, ‘Akelarre’ Gipuzkoako lurraldean filmatzen ari den beste proiektu garrantzitsuetariko bat da. Taldea Zumaiako hondartzatik igaro da (astebetez bertan aritu ziren filmatzen), produkzio-bulegoak Oiartzunen jarri ondoren. Pelikula Lamiak Produkzioak eta Kowalski Films tokiko bi enpresak eta La Fidèle produktore frantsesak batera ekoiztu dute.

 

3 rodajes contenido 3

(‘Akelarre’ filmaketa)

 

Era berean, Igeldo Mendiko Jolas Parkeko aire zaharrak Zarako publizistak erakarri ditu, Donostiako hiriburura etorri baitziren haurrentzako spota grabatzera, eta nazioarteko web orrialde guztietan ikus daiteke. Lan horretan, funikularra, Maria Kristina zubia edo Igeldoko itsasargia bezalako eszenatoki ezberdinak ikus daitezke.

 

3 rodajes contenido 4

(Argazkia: Zara)

 

Elementu horiek guztiek Gipuzkoa ikus-entzunezko bikaintasuneko lurralde bilakatzen dute, industria finkatua izanik. Historien eszenatokia eta produkzio-zentroa da, eta ikus-entzunezko balioaren kate osoa hartzen duten enpresen aktiboa du. Gainera, saritutako profesionalak eta lan-taldeak ditugu; esate baterako, Ander Sistiaga produkzio-zuzendaria, Goyaren irabazlea, ‘La línea invisible’ seriean lanean ari dena; Karmele Soler makillatzailea, Goya baten irabazlea hau ere, ‘Patria’ seriearen filmaketan murgilduta dabilena; edota Kowalski Films bezalako produkzio-etxea, ‘O que arde’ azken pelikularekin Cannesen epaimahaiaren saria irabazi berri duenak ‘Un certain regard’ atalean.

 

Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Aldundiak zuzendutako San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission erakundearen erronka nagusia da Donostia eta Gipuzkoako lurralde osoa sustatzea estatuko nahiz nazioarteko ikus-entzunezko industriaren eremuan, filmatzeak egiteko leku aproposa bezala, tokiko ikus-entzunezko sektorea eta sektore digitala proiektatzeko eta garatzeko helburuarekin. Horretarako, Gipuzkoako sare bat sortu du, filmatzeko eszenatoki Gipuzkoa hautatzen duten zinema, telebista eta publizitate ekoizleen lana errazte aldera.

 

 

 

Azken berriak

donostia-sustapenak-laguntza-eta-zerbitzuen-sorta-berri-bat-jarri-du-abian-ekintzaileentzat-eta-edo-langabetuentzat
Donostiako Ekonomia Sustapeneko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bidez, Ekonomia... gehiago
ireki-da-dendariek-eta-ostalariek-donostiako-2020-gabonetako-azokako-etxoletan-eta-food-trucketan-parte-hartzeko-izena-emateko-epea
Aurtengoan ere, Gabonetako Azoka jarriko du martxan Sustapen Ekonomikoko... gehiago
kartoizko-nukleoa-duen-oholak-irabazi-du-donostia-sustapenaren-surfeko-oholen-berrikuntzaren-iii-lehiaketa
Finalistak izan dira material berriztagarriak dituen fabrikazio proiektu bat eta... gehiago
san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-ak-berriro-ekin-dio-jarduteari-filmaketen-berraktibazioarekin
Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más