logo ayuntamiento cabecera

Digitalizazioa, merkataritzaren eta ostalaritzaren lehiakortasuna hobetzeko ezinbesteko tresna

 

Donostiako Sustapenak, DEVISE Europako proiektuaren esparruan (Interreg Europe), ‘Digitalizazioa, tokiko merkataritzaren eta ostalaritzaren lehiakortasuna hobetzeko ezinbesteko tresna’ jardunaldia egin du 2019ko maiatzaren 24an, Donostiako Talent House eraikinean. Sektore anitzeko topaketa izan zen, eta bi sektoretako agente eta enpresekin ez ezik, zerbitzu digitalak hornitzen dituzten enpresetako ordezkariekin ere, zerbitzu digitalen eskaintzaren eta eskariaren tokiko egoerari buruzko txosteneko ondorioak partekatzeaz gain, sektore horiekin burutu beharreko urratsak eztabaidatu eta aztertu zituzten, digitalizazio-prozesuak abian jartzea bultzatzeko.

 

Jardunaldian, ostalaritzako eta merkataritzako tokiko sektoreetako ordezkariek eta zerbitzu digitalen enpresek hartu zuten parte, eta, hasteko, Donostiako Sustapenak burutzen ari den digitalizazio-estrategiaren eta ekimenaren berri eman zuen, zerbitzu digitalen tokiko eskaintzaren eta eskariaren inguruan egindako txosteneko ondorio nagusiak azaltzearekin batera; txostena azken hilabeteetan burutu da Donostiako enpresekin elkarlanean, horretarako prestatutako galdetegien eta laneko saioen bitartez. Halaber, sektore estrategikoetako eraldaketa digitalaren inguruko jardunbide egokiak azaldu ahal izan zituzten, DEVISEko bazkideek aurkeztuak, proiektu horretan esperientziak eta ikaskuntzak trukatzeko garatzen ari den prozesuaren zati gisa.

 

Saioan zehar, Vicente de los Ríos adituak (Líderes y Digitales) digitalizazioa aukera moduan aztertzeko eta negozioetan nola jorratu ikusteko hausnarketa egitea proposatu zien parte-hartzaileei. De los Riosek adierazi zuen “enpresa liderrek ez dutela produktua erdigunean jartzen, bezeroa baizik, eta esperientziak saltzen dituztela”; era berean, “gure web orriko edo plataformako trafikoa da denaren gakoa” esan zuen.

 

digitalizacion contenido 2

 

Halaber, eztabaidarako tartea egon zen, eta mahai-ingurua egin zen digitalizazioak merkataritzan eta ostalaritzan duen inpaktuaren eta oihartzunaren inguruan eta zerbitzu digitalen enpresa hornitzaileek horretan duten egitekoaren inguruan. Bertan parte hartu zuten Gaia Klusterreko Cristina Murillok, Kino Martínezek, Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresarien Elkartearen ordezkari gisa, eta Apalategi Kirol-dendako Iñigo Apalategik. Haien sektoreetan digitalizazioak duen garrantziari buruzko ikuspegia azaldu zuen bakoitzak, eta, ondoren, elkarrizketarako tartean, bertaratuek esperientziak eta jardunbide egokiak trukatu ahal izan zituzten.

 

Jardunaldiari amaiera emateko, lankidetzarako aukerak eta DEVISE proiektuan datozen hilabeteetan emango diren urratsak aurkeztu zitzaizkien bertaratuei, inplikatutako tokiko sektoreen eraldaketa digitalerako prozesuak hobetzeko eta indartzeko tokiko tresna berri bat abian jartzeko ekintza-plana definitze aldera.

 

DEVISE Donostiako Sustapenak hirian kudeatutako europar proiektua da, Europar Batasuneko Interreg Europe programak batera finantzatua. Proiektuaren helburua da enpresa-sektore estrategikoen digitalizazioa bultzatzeko erronkari erantzuna ematea. Erronka hori bazkideak diren Europako beste eskualde eta hiri batzuk ere jorratzen ari dira. Modu horretan, batetik, digitalizazio-zerbitzuak ematen dituzten enpresek duten potentziala ustiatu nahi da, eta, bestetik, sektore estrategiko horietako enpresen premiak eta eskariak aztertu nahi dira; guri dagokigunean, merkataritza eta ostalaritza sektoreak.

 

digitalizacion contenido 3

 

Helburu hori aintzat hartuta, proiektuak sektore arteko ikuspegi berritzailea jarraitzen du, eraldaketa digitalaren prozesuan agente garrantzitsu guztiak inplikatuaz, egungo testuingurua aztertzeko, Europar Batasuneko beste eskualde batzuetatik ikasiaz. Horrez gain, ikasitako ikasgaiak hartzen eta digitalizazio-zerbitzuaren eskaintza eta eskaria konektatzeko aukera ematen duten ekintzak definitzen dira.

 

DEVISE proiektuari buruzko informazio osoa ondorengo estekan aurki dezakezu: www.interregeurope.eu/devise/

 

Logos

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostiak-surf-hirien-munduko-sarearen-bileran-parte-hartu-du-brasilen
Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilgo Santos... gehiago
donostiako-gabonetako-azoka-handia-berritasunez-gainezka-bueltatuko-da
Aurtengo Donostiako Gabonetako Azokak azaroaren 30ean irekiko ditu ateak. Ekonomia... gehiago
alemaniako-hainbat-ekoizpen-etxe-izan-dira-gipuzkoan-lurraldeak-filmatzeko-eskaintzen-dituen-aukerak-ezagutzen
Donostia-Gipuzkoa Film Commission erakundeak –Donostiako Udaleko Ekonomia... gehiago
replicate-proiektuak-florentzian-urteko-emaitzak-aurkeztu-ditu-europar-batzordearen-aurrean
Urriaren 28an, Donostia Sustapena (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia) Florentziara... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
blockchain-praktikan-nola-aplikatu-gure-enpresetan
Donostiako Sustapeneko Smart Klusterrak antolatutako jardunaldia, Blockchainek Smart aplikazio eta... más
FacebookTwitterLinkedin