logo ayuntamiento cabecera

Berriro ireki da Donostiako metroaren obrek eragiten dieten establezimenduentzako laguntzak eskatzeko epea

 BANNER OBRAS TOPO eusk

 

Topoaren saihesbidea eraikitzeko obrak direla eta, Mirakontxa, Easo, San Martin eremuan Topoak hartzen dituen Donostiako erdialdeko kale batzuetan ibilgailuen zirkulazioa itxiko da eta oinezkoentzat murrizketak ezarriko dira hainbat hilabetez. Obren inguruan dauden jarduera ekonomikoei horrek guztiak sortuko dizkien kalteak arintzeko, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotziak, Donostiako Sustapenaren bitartez, laguntza batzuk eskatzeko epea ireki du berriro, establezimenduek izan ditzaketen galerak konpentsatzen laguntzeko, udal tasetarako dirulaguntzak emanda.

 

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzi Enrique Ramosek hau adierazi nahi izan du: “Obra handi samar guztiek kalteak ekartzen dizkiete herritarrei eta, kaleko saltokien kasuan, kalte hori galera ekonomiko bihur daiteke. Beraz, laguntza hauek ezarri ditugu obrek sortuko dituzten eragozpenak arintzeko asmoz eta, bide batez, obra hauek direla-eta herritarrei eskerrak eman nahi dizkiegu pazientzia izateagatik eta hau guztia ulertzeagatik, guztion onurarako izango baita”.

 

Ekimen hau Ekonomia Bultzatzeko Zinegotziaren laguntza programaren parte da, eta Donostiako Sustapenaren bitartez, hiriaren garapen ekonomiko jasangarrirako udal erakunde publikoa denez, programa hori sustatzen du enpresa txikien eta ertainen dinamismoa bultzatzeko nahiz tokiko enplegua sortzeko eta sendotzeko helburuarekin.

 

Laguntza horiek pertsona fisikoek edo juridikoek eskatu ahal izango dituzte, baldin eta establezimendu aktibo baten titularrak badira, establezimendu hori Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda badago eta kalean badago, atari hauetako batekin bat datorren helbide batean:

  • Easo kalea: 1etik 15era bitarteko atariak (horiek barne) eta 2tik 8ra bitartekoak (horiek barne).
  • Arrasate kalea: 41 eta 52 atariak.
  • Zubieta kalea: 1, 1E eta 2 atariak.
  • Zaragoza plaza: 1 ataria.

 

SAN MARTIN EREMUAN:

  • Urbieta kalea: 13 eta 15 atariak
  • San Martin kalea: 20tik 32ra bitarteko atariak eta 19tik 21era bitartekoak (horiek barne)
  • Loiola kalea: 10etik 14ra bitarteko atariak eta 17tik 23 bitartekoak (horiek barne)
  • Hondarribia kalea: 24 eta 26 atariak
  • Artzain Onaren Plaza: 2tik 10era bitarteko atariak eta 1etik 7ra bitarteko atariak (horiek barne)

 

Kontzeptu hauek jasoko dituzte dirulaguntzak:

  1. 2020ko ekitaldiko Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) kuota likidoaren zenbatekoa, jarduera egiten den lokalari dagokiona. Dirulaguntza jarduera ekonomikoaren titularrarentzat izango da, lokalaren jabea edo maizterra den kontuan izan gabe.
  2. Donostiako Udalak 2020ko ekitaldian zehar bidalitako uraren ordainagirien eta zaborren ordainagirien zati finkoa.

 

Aurreko atalean adierazitako kontzeptu guztiak kontuan hartuta, onuradunek gehienez 500 euro jaso ahal izango dituzte.

 

Donostiako Sustapenak laguntza horietarako 30.000 euro bideratu ditu. Laguntzen eskaerak Donostiako Sustapenaren webgunean aurkeztu beharko dira: www.fomentosansebastian.eus

 

 

 

Azken berriak

donostiako-udalak-online-bidezko-prestakuntza-eta-aholkularitza-programa-oso-bat-jarri-du-enpresentzat-bere-ekonomia-suspertzeko-planaren-bidez
Online prestakuntzako eta aholkularitzako doako saioak eskaintzen ditu, hiriko... gehiago
ireki-da-establezimendu-txikiek-saltokien-online-plataforman-eta-erosketa-abonuetan-izena-emateko-epea
Donostiako Udalak epea ireki du hiriko establezimendu txikiek izena doan eman... gehiago
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-surf-city-klusterreko-enpresei-laguntzen
Jada irekita dago laguntza eta zerbitzu guztiak kudeatzen dituen Donostia... gehiago
astelehenean-zabalduko-da-donostiako-merkatari-eta-ostalarientzako-dirulaguntzen-epea
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Ekonomia Suspertzeko PREK plana... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más