Topoaren saihesbidea eraikitzeko obrak direla-eta, Mirakoncha - Easo tartean, ibilgailuen zirkulazioa itxi eta oinezkoentzat murrizketak egingo dira 10 hilabetez Donostiako Easo, Arrasate eta Zubieta kaleetako eta Zaragoza plazako zenbait lekutan. Lan horiekin, Zubiriko sarbidea edo kanoia Erdigunea - Kontxako etorkizuneko geltokiarekin lotzeko fase berria gauzatuko da.
Obren ingurunean kokatutako jarduera ekonomikoetan lan horiek sortuko dituzten kalteak arintzeko, Donostiako Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez, laguntza batzuk ezarri ditu, egon daitezkeen galerak konpentsatzen laguntzeko, udal-tasetarako diru-laguntzak emanda. Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi nahi izan du: “Nolabaiteko garrantzia duten obra guztiek kalteak eragiten dituzte herritarrentzat, eta, kaleko saltokiei dagokienean, kalte hori galera ekonomikoak edukitzea izan daiteke. Beraz, laguntza-lerro hori ezarri dugu lanen eragozpenak eramangarriagoak izateko; bide batez, herritarrei eskerrak eman nahi dizkiegu guztiontzat onuragarriak izango diren obra horien aurrean pazientzia eta ulermena izateagatik”.
Ekimena Alkateordetzaren laguntza-programan sartzen da, eta Donostiako Sustapenaren bitartez, hiriko garapen ekonomiko iraunkorra lantzeko udal erakunde publikoa izanik, programa hori sustatzen du enpresa txikien eta ertainen dinamismoa bultzatzeko nahiz tokiko enplegua sortzeko eta sendotzeko helburuarekin.
Laguntzak eskatu ahal izango dituzte establezimendu aktiboaren titularrak diren pertsona fisikoak edo juridikoek, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda daudenek, eta establezimenduak kalean bertan egon behar du, honako atari hauetako bateko helbidean:
Diru-laguntza izango dute ondorengo kontzeptuek:
Onuradunak aurreko atalean adierazitako kontzeptu guztiengatik gehienez 500 euro jaso ahal izango ditu.
Donostiako Sustapenak laguntza horietarako 30.000 euro jarri ditu. Laguntzen eskaerak Donostiako Sustapenaren web orrialdean aurkeztu behar dira: www.fomentosansebastian.eus
LAGUNTZA EKONOMIKOAK
PROGRAMAK
ZERBITZUAK
BEKAK
PROGRAMA AIPAGARRIAK
Donostia-San Sebastián UP! 2019
9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...
Arreta-telefonoa - 943 482 800 / e-mail - fomentoss@donostia.eus / Online - www.fomentosansebastian.eus
Arreta-bulegoa: Reina Regente 8, edificio Teatro Victoria Eugenia, 20003 Donostia - San Sebastián
© 2019 Fomento de San Sebastián.
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para analizar y mejorar tu experiencia de navegación. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Puede obtener más información o cambiar la configuración en Política de cookies.