9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala. Planak talentua erakartzearen eta talentuari eustearen eta berrikuntza bultzatzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta beste bi kontzeptu bereak bezala onartzen ditu: enpleguaren kalitatea eta berdintasuna.
Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi nahi izan du: "DonostiaUP! 2019 Plana pertsonentzako lan egiteko aukera ematen digun lehen tresna da, gehien behar duten taldeentzat urtero jartzen ditugun laguntzak eratzen baititu; hau da, pertsona langabeak, batik bat emakumeak eta 45 urtetik gorakoak. Horrez gain, ekosistema berritzailea indartzeko balio du, talentuari eusteko eta talentua erakartzeko laguntza-sorta zabal eta osoari esker, zeren berrikuntzak hiriko ehun ekonomikoko motoreetariko bat izaten jarraitzen du. Klusterrak ere, surfa, moda, nekazaritzako elikagaiak eta smart-enak, plan horretatik elikatzen dira, hiriko sektore ekonomiko erakarle bezala finkatzen laguntzen die-eta”.
Plan berria esku hartzeko logika batetik begiratuta, hirirako hiru funtsezko eremutan proposatzen da:
Esku hartzeko hiru eremu horiez gain, Donostia UP! Planak lau funtsezko apustu egiten ditu hiriari begira:
DonostiaUP! 2019 Planean burutuko diren eta jada abian jarri diren jardueren artean ondorengoak nabarmendu behar dira:
1. Talde kaltetuenentzako babesa haien enplegagarritasuna hobetzeko:
2. Merkataritza eta ostalaritza sustatzea eta bultzatzea hiriko sektore estrategiko moduan:
3. Proiektu ekintzaile eta berritzaile berrientzako babesa programa ezberdinen bitartez:
4. Enpresa-proiektu berritzaileen lehiakortasuna hobetzea bultzatzea, DonostiaINN programako laguntza hauekin:
Talentuaren Itzulera eta Talentu Berritzailea programetako laguntzek nahiz Connecting Talent Nazioarteko mugikortasunerako programak Europako Gizarte Funtsaren %50eko finantzaketa jasoko dute, Euskal Autonomia Erkidegorako EGIFen 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan. Programa ondorengoa da: "Donostia GazteEkin: langabe gazte kualifikatuak hiriko sektore emergenteetan eta estrategikoetan lan-merkatuan sartzea".
5. Finantzaketarako eta inbertsiorako erremintak:
6. Berrikuntzaren estrategia eta talentua nazioartekotzea Connecting Talent tresnarekin:
7. Berrikuntza-ekosistema bultzatzea:
Weekinn-Berrikuntzaren Astearen 6. edizioa. Urriaren 26tik 31ra bitarte egingo da.
8. Giza kapitala eta talentua garatzea berrikuntzarekin lotura duten gaitasunen bitartez:
9. Donostiako 4 sektore ekonomikorentzako bultzada espezifikoa, Smart, Nekazaritzako Elikagaiak, Surfa eta Modako Tokiko Klusterren bitartez:
Laguntzei nahiz laguntzak eskatzeko aukerari buruzko informazio osoa Donostiako Sustapenaren web orrialdean aurki dezakezu: www.fomentosansebastian.eus
LAGUNTZA EKONOMIKOAK
PROGRAMAK
ZERBITZUAK
BEKAK
PROGRAMA AIPAGARRIAK
Donostia-San Sebastián UP! 2019
9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...
Arreta-telefonoa - 943 482 800 / e-mail - fomentoss@donostia.eus / Online - www.fomentosansebastian.eus
Arreta-bulegoa: Reina Regente 8, edificio Teatro Victoria Eugenia, 20003 Donostia - San Sebastián
© 2019 Fomento de San Sebastián.
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para analizar y mejorar tu experiencia de navegación. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Puede obtener más información o cambiar la configuración en Política de cookies.