logo ayuntamiento cabecera

‘Bertako produktuekin konprometituak’ Sariak Mala Gissona, Arrizul Hotela eta Aitor Lasa Gaztategiarentzat

 

Donostiako Alkateordetzak gaur banatu ditu ‘Bertako produktuekin konprometituak’ sariak, Donostiako Boulevardean Tokiko Produktuen Eguna dela-eta jarritako karpa handian. Sari horren bitartez, Donostiako ostalaritza-establezimenduek, saltokiek eta hotelek tokiko produktuari eskaintzen dioten dedikazioa eta ondo egiten jakitea saritzen da. Sari horiek merezi izan dituzten establezimenduak hauek izan dira: Mala Bissona Beerhouse, ostalaritzako establezimenduen kategorian; Arrizul hotela, hotelen kategorian; eta Aitor Lasa Gaztategia, saltokien kategorian. Sariak ematerakoan, kontuan izan da tokiko produktua erabiltzea, bai kontsumorako, bai saltzeko. 

 

dia del producto local 2018 fomento san sebastian 01
dia del producto local 2018 fomento san sebastian 02
dia del producto local 2018 fomento san sebastian 03
dia del producto local 2018 fomento san sebastian 04
dia del producto local 2018 fomento san sebastian 05
dia del producto local 2018 fomento san sebastian 06
dia del producto local 2018 fomento san sebastian 07
dia del producto local 2018 fomento san sebastian 08

 

Ernesto Gasco Alkateordeak, sariak banatzeaz arduratu denak, ondorengoa adierazi nahi izan du: “saritzeko ekimena iaz abian jarri genuen Bertako Produktuen Egunaren esparruan, eta arrakasta izan zuen; era horretan, aurten Sariaren bigarren deialdia antolatu nahi izan dugu. Oraingoan 2018an baino hautagai gehiago jaso ditugunez, positiboa izan da, eta saria sendotzen joateko aukera ematen du horrek. Aurkeztutako hautagaitzak interesgarriak izan dira; hori dela-eta, sariak gaur hiru establezimendu bikaini banatuko dizkiegu; hau da, Aitor Lasa Gaztategia, Mala Gissona Beer House eta Arrizul Congress Hotela. Hirurak tokiko produktuekin konprometituta daude, eta establezimenduetan asko erabiltzeaz gain, gastronomian ere eskaintzen dituzte; gainera, produktu horri balioa ematen dioten ekimenak egiten dituzte”.

 

“BERTAKO PRODUKTUEKIN KONPROMETITUAK” SARIA OSTALARITZAKO ESTABLEZIMENDUEN KATEGORIAN

Mala Gissona Beerhouse (www.facebook.com/MalaGissonaBeerHouse/)

Mala Gissona Beerhouse Gros auzoaren erdigunean dagoen ostalaritza-establezimendua da, eta bere artisau garagardoa eta garagardo berritzailea, Mala Gissona, sustatzen du. Establezimenduak konpromiso handia du bertako produktuekin eta ekonomia zirkularrarekin. Ekoizpenetik hasita, tokiko abeltzainekin esku hartzen dute patsa eskainiaz (garagardoa egiteko erabilitako zerealak), animalien jaki moduan. Beerhouse establezimenduan, garagardoa dastatzearekin batera, batik bat tokiko produktuekin (gaztak, piperrak, hanburgesak, arrautzak, e.a.) osatutako karta eskaintzen da. Leizuriko izozkia ere eskaintzen dute, haien garagardoarekin egina. Ibilbide laburra izan arren, Mala Gissona bere tarte garrantzitsua lortzen ari da artisau-garagardoaren merkatuan, aldizkari espezializatuetan, prentsa orokorrean, eta abarretan agertzen diren aipamen ugarik erakusten duten moduan; gainera, Donostiaren izena gastronomiaren hiriburu bezala sustatzen laguntzen dute.

 

“BERTAKO PRODUKTUEKIN KONPROMETITUAK” SARIA HOTELEN KATEGORIAN

Arrizul Congress Hotela (www.hotelarrizulcongress.com)

2017. urtean abian jarri zenetik, familia tradizioko Arrizul Congress Hotelak turismo-zerbitzua eskaintzeari bezeroen artean euskal kultura sustatzea gehitu dio. Era horretan, astean arratsalde batez eta doan, Euskal Herriko produktu tipikoak (txakolina, sagardoa, Idiazabalgo gazta, antxoak, gildak, txistorra, intxaurrak, e.a.) dastatzeko aukera ematen du, eta, horrekin batera, produktuen jatorriari eta ezaugarriei eta euskal kulturarekin eta bizimoduarekin duten harremanari buruzko hitzaldia eskaintzen du. Horrela, jatorri guztietako ehunka turistek bide pribilegiatua izan dute kalitateko tokiko produktua ezagutzeko, eta askok hiriko dendetan erosi dituzte haien jatorriko lekuetara eramateko.

 

“BERTAKO PRODUKTUEKIN KONPROMETITUAK” SARIA SALTOKIEN KATEGORIAN

Aitor Lasa Gaztategia (www.aitorlasa.com)

Tokiko produktuarekiko konpromisoa establezimendu komertzial ezagun honen oinarrizko zutabea da 1998an ireki zutenetik. Tokiko ekoizleentzat saltokia saltzeko leku pribilegiatua da, haien produktuen berezitasunak ezagutzen dituzten pertsonekin. Izan ere, ostalaritzako establezimendu eta hotel asko Aitor Lasaz baliatzen dira kalitatezko tokiko produktuan espezializatutako hornitzaile gisa. Aipatzekoa da ekoizle bezala duen egitekoa, “Lapiko” markarekin; hau da, errezil sagar errearekin egindako sagar-gozoki ezaguna eta oliba-olio birjina estran konfitatutako onddoak. Halaber, latxa ardien artzain gazta eta Idiazabal gazta haren zutabe komertzialetako bat da; nahiz eta haiek ez produzitu, gazta horiek gozatzen eta ketzen dituzte.

 

Hiru sarituek Ernesto Gasco alkateordearen eskutik jaso dituzte oroitzapenezko plaka orijinala eta tokiko produktuak erosteko 500 euroko saria.

 

dia del producto local 2018 fomento san sebastian 09

 

TOKIKO PRODUKTUEN EGUNA

Donostian, gaur, ostirala, eta bihar, larunbata, Bertako Produktuen Egunaren bigarren edizioa egingo da, Alkateordetzak antolatuta Donostiako Sustapenaren Guztiona Klusterraren bitartez, nekazaritzako elikagaien inguruneko produkzioei balioa emateko helburuarekin. Hori dela-eta, jarduera-programa bat prestatu dute, parte hartuko duten hainbat erakunderekin, eta protagonista tokiko produktuak izango dira. Karpa handi bat jarri da Donostiako Boulevard-ean, eta, bertan, merkatua egingo da 36 bat posturekin. Besteak beste, barazkiak, esnekiak, frutak, edariak, kontserbak, e.a. salduko dira, den-dena gure ingurunean ekoiztua. Gaur, ostirala, 20:00ak arte irekita egongo da, eta bihar, larunbata, 9:00etatik 18:00etara.

 

Ekoizle, elkarte, merkatu, enpresa, ikastetxe ezberdinak eta abar parte hartzen ari dira egun hori erakusleiho bilakatzeko, Donostian estrategikoa izatera iritsi den sektorearentzat, Londres edo Amsterdam bezalako hiri handietako joera berriekin bat eginez.

 

Tokiko produktuak San Martin merkatuan egongo dira, eta jarduera ezberdinak egingo dira:

 

  • Axular Lizeoko haurrek merkatua bisitatzea eta jarduerak egitea.
  • Magoak eta animatzaileak.
  • Merkatuan jan erosi duzuna, ‘Mimo’k prestatuko dizu.
  • Koktelei buruzko hitzaldia.
  • Bertsolariak.
  • Afaria Gastropote postuan.
  • Bizimodu osasungarriari buruzko hitzaldia, smothies-ak tokiko produktuekin.
  • Apaindutako saskien zozketa.

 

Gaur, ostirala, hiriko ikastetxe eta ikastola ezberdinek (Loreka Haurreskola, Salesianos Donostia, María Reina Ikastetxea, Zuloaga Haurreskola, English School, Mary Ward eta Jesuitak Donostia) beren jantokietan soilik tokiko produktuekin prestatutako menua eman dute, Askora enpresaren laguntzarekin.

 

dia del producto local 2018 fomento san sebastian 091

 

Horrez gain, Donostiako hotel batzuek tokiko produktuekin egindako gosariak ematen ari dira: Arrizul Hotela, Astoria 7 Hotela, Londres Hotela, Lasala Plaza Hotela, Maria Kristina Hotela, Monte Igueldo Hotela, NH Collection Aranzazu Hotela eta Sagarlore. Halaber, Arrizul Hotelak tokiko produktuen dastatzea eskainiko die doan bezeroei maiatzaren 10ean, eta Amara Plaza Hotelak tokiko produktuekin egindako pintxoa eskainiko du maiatzaren 10ean eta 11n.

 

Era berean, gaur, ostiralean, eta bihar, larunbatean, Boulevard-eko karpan, 4 €-ko opari-txartelak emango dituzte merkatuan trukatzeko, eta ospakizun honetarako espresuki diseinaturiko oihalezko poltsa banatuko dute.

 

Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren Guztiona Klusterraren bitartez, nekazaritzako elikagaien tokiko ekoizpena bultzatzen eta sustatzen du, sektorearen garapen ekonomikorako, kalitatezko lanpostuak sortzeko eta gure inguruneko ingurumena errespetatzeko lan egitearekin batera.

 

Alkateordetzak antolatutako Bertako Produktuen Eguneko erakunde kolaboratzaileak hauek dira: Behemendi, Gipuzkoako Merkatarien Federazioa, Sareko, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea, Gipuzkoa Hotelak, Askora, Bretxa, San Martin Merkatua eta Diario Vasco.

 


dia del producto local 2018 fomento san sebastian 08BERTAKO PRODUKTUAREN EGUNA  (2018 edizioa)

“Bertako Produktuaren Egunak” helburu bikoitza dauka; alde batetik, bertako produktua nabarmentzea hiritarren eta bisitarien eskura jarriz eta bere indar guneak agerian utziz (kalitatea, zaporea, ingurumen jasangarritasuna, etab.); bestalde, landa eta hiri esparruak bat egitea elkarbizitza eta ezagutza gunetan.


“Bertako Produktuaren Eguna”, Donostian, eragile eta erakunde desberdinen lankidetzarekin antolatzen da. Horrek urteko ekimen bat bilakatzen du, hiri osoan zehar antolatzen diren jarduera desberdinak barne hartzen dituen programa batekin; Bertako Produktuarekin Konpromisoa hartutako Saria, Eskola Menua Bertako Produktuarekin, Bertako Produktuaren Azoka, Gosaria Bertako Produktuarekin hiriko hotel desberdinetan, etab. 

Gehiago irakurri ...


 

 

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

19-pelikula-aurkeztu-dira-san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-sarira
Epaimahaia Fernando Guillén Cuervo aktoreak, Cristina Iglesias eskultoreak,... gehiago
azken-astea-60-global-training-bekak-apuntatzeko
Beken helburua da gazteak atzerrira irtetea eta hona itzultzea bultzatzea haien... gehiago
ekonomia-bultzatzeko-zinegotzigoak-71-kontratazio-abian-jarri-ditu-langabezian-dauden-45-urtetik-gorako-pertsonentzat
Hautatutako pertsonek lan egin ahal izango dute Udaleko departamentu ezberdinetan... gehiago
san-sebastian-gipuzkoa-film-commissionek-finkatzea-lortu-du-2018an-egindako-87-filmatzerekin-eta-4-2-milioi-euroko-zuzeneko-inbertsioarekin
2019. urtea urte historikoa izango dela aurreikusten da, Woody Allenen azken... gehiago

Azken ekitaldiak

aztertu-zure-ikuskeria-google-analytics-bidez
Jardunaldia 2019/09/11 | Gure negozioa digitalizatzeko eta hobetzeko teoria ezagutzen dugu. Eta... más
zure-ahaleginak-errentagarri-egiten-ditu-interneten
Jardunaldia 2019/07/03 | Gure negozioa digitalizatzeko eta hobetzeko teoria ezagutzen dugu, eta... más
blockchain-ean-oinarritutako-komertzio-negozio-modelo-berriak
Jardunaldia 2019/07/17 | Nola eraldatzen ari da txikizkako merkataritza... más
FacebookTwitterLinkedin