logo ayuntamiento cabecera

Udaberriko Azoka Gozoa asteburuan Donostian

 

Gipuzkoako “artisau-gastronomia gozoaren” alorra biltzen duen Gozoa elkarteak antolatu du. Gipuzkoako “artisau-gastronomia gozoaren” alorra bildu asmo duen Gozoa elkartea komunikabideen aurrean aurkeztu da gaur eta bere lehen ekimena eman du ezagutzera, hain zuzen ere asteburu honetan, maiatzaren 3, 4 eta 5ean, Donostiako Boulevardean gauzatuko den Udaberriko Azoka Gozoa

 

Bazkideen obradoreetan landutako artisau-ekoizkinak erakutsi eta saltzea da azoka honen helburua.

 

Boulevardeko kioskoaren aldamenean kokatuko den etxola batek babestuko du Azoka. Elkarteko 24 bazkideetatik hamabik parte hartuko dute, Gipuzkoako herri desberdinetatik etorrita, beren ekoizkinak azalduz. Ostiral 3ko arratsaldeko 16:00etan irekiko dira etxolaren ateak, eta 20:00etan itxiko. Hurrengo bi egunetan, goizeko 11:00etan irekiko da, eta ilunabarreko 20:00etan itxiko, eguerdi aldera bazkaltzeko tarte bat eginez.

 

Hauek dira bertaratuko diren obradoreak: Hernaniko Casa Oa eta Fernando Gozotegia; Andoaingo Iñaxi; Azpeitiako Egaña; Donostiako Maitiana, Oiartzun, Geltoki, Garikano, Aramendia eta Choc Arte; Tolosako Rafa Gorrotxategi eta Berako Sarobe.

 

Gozoako lehendari Lorena Gomezek esan bezala, “Azkoa honekin, eta geroagorako egingo ditugun beste ekimen batzuekin, gure ekoizkinak kalera atera nahi ditugu eta horrela ezagutzera eman hemen gaudela, mundu mailan bikaintasunaren gailurrean aurkitzen den euskal gastronomiaren familian senide garela”. “Gastronomia gozoa gara sendi handi horren”, erantsi du. Gipuzkoako artisau-gozogintza hor da berrikuntzarekiko hitzorduan, gure egitasmoan ikusiko den moduan”, zehaztu du.

 

Berez gaur iragarritako azokak laguntza ekonomiko garrantzitsua jasoko du hiru administrazio eremu desberdinetatik, alegia Donostiako Udaletik, Donostiako Sustapenaren bitartez; Gipuzkoako Diputazioko Sustapen Ekonomikoa, Nekazalgunea eta Lurralde Oreka sailetik; Eusko Jaurlaritzako Kalitatea eta Elikadura Industrien sailetik.

 

Aurtengo azokak badu aurrekari bat, iazko apirilean eskenategi berean burututakoan hain zuzen. Orduan protagonistak berdinak izan ziren, baina Garen enpresarien elkartea izan zen antolatzailea. Garenek bultzatu eta bideratu du orain jada artisau-gozogileek formalki eratu duten elkartea.

 

“Iazkoak motorrak berotzeko balio izan zuen eta aurten badaukagu jada geure elkarte propioa”, esan du Lorena Gomezek. “Udaberriko Azoka Gozoarekin iazko arreta berdintzea lortzen badugu, izugarri ona izan baitzen, helburua betetzat emango dugu. 12.000 pertsonatik gora ibili zen gure postuetan erakusketak iraun zuen bi egun t’erdiko epean, haietatik gehienak erosle zuzenak izan zirelarik”.

 

Jendeak galdu egin behar dio beldurra artisau-gozogaiak kontsumitzeari. Alde batetik gure lau produktu onarrizkoak, alegia arrautzak, esnea eta eratorrikoak, irina eta azukrea gizakiaren elikadura kulturaren osagai nagusia izan dira milaka urtetan. Bestalde, produktuen lanketa bera oso gertukoa da eta iraunkortasunaren irizpide zorrotzetan gauzatzen da, hau da, zero kilometro eta lekuko trazabilitatea”.

 

Beharrezkoa da, bai eta ere, kontsumitzaileak benetakotasunaren aldeko gustua berriro hartzea, balio erantsiarenganako zaletasuna, kalitateari dagokionean gero eta produktu baliogabeetara bideratuta dauden joeren ordez”.

 

Azken berriak

abian-dira-ostalaritzari-laguntzeko-lineako-deskontu-bonuak
Xedea gure hirian gako sektorea den batek, ostalaritzak alegia, sortzen duen... gehiago
ekonomia-bultzatzeko-zinegotziak-abian-jarri-du-hiriko-enpresa-turistikoentzako-dirulaguntza-pakete-bat
Laguntzen xedea da COVID-19agatik ezarritako mugen ondorioak arintzea, eta 1.600... gehiago
surfaren-hirien-munduko-sareak-donostiak-koordinatua-aurtengo-topaketa-antolatuko-du
Donostia Sustapeneko Donostia Surf City Klusteraren ordezkariek abenduaren 2tik 4ra... gehiago
digitalizazioa-donostiako-merkataritzaren-erronka
Donostiako Merkataritza Suspertzeko Plan Bereziak (PERCO), merkataritza-sektorea... gehiago

Azken ekitaldiak

donostia-sustapenak-europako-ekitaldietan-aurkeztu-ditu-replicate-proiektuaren-esparruan-donostian-abian-jarritako-smart-ekintzak
Donostia Sustapenak (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoa) bi Europako ekitalditan parte hartu du urrian... más
bertako-produktuaren-egunaren-online-edizioak-salmenta-onak-izan-ditu-interneten
Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez tokiko ekoizleen esku jarritako... más
tokiko-produktuekin-konprometituta-sarira-hautagaitzak-aurkezteko-epea-ireki-da
Hirugarren urtez jarraian, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez,... más