logo ayuntamiento cabecera

Donostiak bere Connecting Talent lehen saria eman du

(Eneko Goia, Donostiako Alkatea, Itziar Estévez, sariduna, eta Ernesto Gasco, Alkateordea)

 

Itziar Estévez ingeniariari eta Siemens-eko zuzendaritzako goi-karguari Euken Sesek, Donostiako Sustapeneko zuzendariak, eman zion San Sebastian Connecting Talent saria, Donostiarrek atzerrian izandako bikaintasun profesionala saritzen duena. Ekitaldia Miramar jauregian egin zen, eta bertara hurbildu ziren hiriko ikerketa, enpresa eta irakaskuntza munduko ordezkariak. Irabazleak sari honen sormenagatik bere poza agerian utzi zuen eta berak jasotzeko lehena izatea eskertu zuen.

 

Saria Donostiako berrikuntzaren Urrezko Danborra bezala hartzen da, eta jasotzen duen pertsona Donostiaren enbaxadore bilakatzen da, Europan berrikuntzako postu nabarmenetan ezarritako hiriaren dinamismoaren adierazle. Irungo Itziar Estévezek ingeniaritza ikasi zuen Tecnun Ingeniari Eskolan, BMW edo Boston Consulting Group bezalako enpresetan lan egin du, eta Donostiako konpainia txikiei beren negozioetarako inbertsiogileak edo bazkideak lortzen lagundu die. Gaur egun, Siemens enpresan egiten du lan, Munichen.

 

premio connecting talent contenido 1

 

Miramar jauregia hautatu zuten San Sebastian Connecting Talent lehen saria emateko. Ekitaldia eguerdiko hamabietan hasi zen Donostiako Sustapeneko zuzendaria den Euken Seseren hitzekin; hain zuzen ere, saria nola sortu zen zehaztu zuen. “Hirian burutzen dugun Connecting Talent estrategiaren testuinguruan, bidezkoa iruditu zitzaigun Donostiako pertsonak identifikatzea; hau da, hiriarekin harreman estua izan dutenak edota nazioartean ibilbide nabarmena burutu dutenak ikerketaren, enpresaren edo berrikuntzaren arloetan, alderdi ugarietan. Horrela, sariaren bitartez, eskerrak eman nahi genizkien haien bikaintasunarekin Donostiaren izena haien eremuko elitean kokatzeagatik.

 

Euken Seseren hitzaldiaren ondoren, talentuaren kontzeptuaren gaineko mahai-ingurua egin zen, eta bertan irakaskuntza, enpresa eta ikus-entzunezko sormen munduko hiru ordezkarik hartu zuten parte. Enpresaren arloaren partetik, Ana Arenaza, Ibermática enpresako HRBP (Human Resources Business Partner) taldearen Kudeatzaileak, talentua taldeka lantzeko derrigorretasuna azpimarratu zuen, Aitor Uriondo, Axular Lizeoa-ko zuzendaria, ikasleen gaitasun ezberdinen tratamenduan espezializatuta dagoen centro bat, eta Joxe Mari Goenaga, hain arrakastatzuak izan diren 'Handia' edo 'Loreak' filmak bezalako zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea, nork sormenatik talentua kontzeptuari buruzko ikuspegi eman zuena.

 

premio connecting talent contenido 2

 

Tertuliaren ondoren, Iñigo Gutierrezek, Tecnuneko Teknologia Elektronikoko Irakasle titularrak eta Garapeneko zuzendariak bertako ikaslea izandakoak saria zergatik merezi zuen azaldu zuen, Itziar Estevezen hautagaitza Ingeniaritzako Goi Eskola horrek proposatu baitzuen: “Donostian formatutako ingeniariaren curriculuma du, MBA London Business School-en eskutik eta ibilbide zabala BMW, Siemens, e.a. bezalako konpainia liderretan. Halaber, hiriarekiko lotura handia du bertan jaio zelako, bertan ikasi zuelako eta bertan ibilbide profesionalari hasiera eman ziolako. Era berean, harremanen sare zabala start-upen, berrikuntzaren eta industriaren ekosistemetan, nazioarte-mailan”.

 

Ekitaldia amaitzeko, Euken Sesek, Donostiako Sustapeneko zuzendariak, saria eman zion Itziar Estevezi; hau da, Donostiako Iñigo Aristegui artistaren eskultura, Donostiako badia sinbolizatzen duena hiriko hiru elementu nagusiren bitartez: Igeldoko hareharria, burdina eta Kantauriko itsasoko ura, herdoildu duena.

 

premio connecting talent contenido 3

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

smartkalea-proiektuaren-arabera-alde-zaharrean-igarotako-pertsona-kopurua-81-murriztu-da-eta-elektrizitate-kontsumoa-berriz-22-areagotu
SmartKalea proiektuarekin Kale Nagusian eta Altza pasealekuan instalatutako neurketa... gehiago
beste-sari-bat-smartkalea-proiektuari
SmartKalea proiektuak, Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren... gehiago
europako-devise-proiektuko-esperientzia-trukerako-nazioarteko-bilera-egin-da-donostian
Europako DEVISE proiektuaren esparruan (Interreg Europe), Donostia Sustapenak... gehiago
donostiak-laugarren-urtez-jarraian-parte-hartu-du-bostoneko-enpleguaren-azokan
Donostia Sustapenak Europako Batzordeak sustatzen duen eta urtero Bostonen (AEB)... gehiago

Azken ekitaldiak

nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más
donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más