logo ayuntamiento cabecera

Guztiona Nekazaritza Elikagaien Klusterrak bertako produktuari buruzko katalogo bat argitaratu du

 ((Argazkian: Oihana Prieto, Pollo Lumagorri, Ernesto Gasco, Alkateordea, eta Ignacio Oñate, Txakoli Masti Oriamendi)

 

Donostiako Udalaren Alkateordetzak, Guztiona Nekazaritza Elikagaien Klusterraren bidez, nekazaritza elikagaien sektorea sustatzearen aldeko apustu irmoa egin du. Azken urteotan jarduera desberdinak burutu dira hirian bertako produktua kontsumitzea sustatzeko: dastatze-saioak, Gastronomikan parte hartzea, bertako produktua dendetan nabarmentzeko kanpaina, corner-ak ostalaritza establezimenduetan eta antolatu berri den Donostiako Bertako Produktuaren Egunaren lehenengo edizioa.

 

Azken garaietan, sektoreko kide desberdinek Guztiona Klusterreko ekoizleen katalogo bat prestatu behar zela iradoki dute, helburu bikoitzarekin: hiritarrei, oro har, inguruan eskura duten bertako produktua ezagutzera ematea eta, bestalde, katalogoa merkataritza prozesuetan erreminta gisa erabiltzea.

 

Bertako produktua nabarmentzeak duen garrantziaz jabetuz, gainerako produktuekin lehiatu ahal izateko helburuarekin, kalitatea azpimarratzeaz gain, katalogo honetan produktu hauen historiak eta esperientziak adierazten dira. Horrek bertako produktua erakargarri bilakatzen duen balio bereizlea emateko aukera eskaintzen du.

 

Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi du: "Tokiko Produktuen katalogoa gure inguruneko tokiko produktuen eskaintzaren erakusgarri ederra da. Katalogoa ekimen aitzindaria da, sektoreko profesionalek egindako iradokizun eta eskaerei ere erantzuten diena. Ideia era oso berezian landu dugu, ohiko katalogoa izan ez dadin, baizik eta ditugun profesional onen produktua katalogoan erakusteko dagokion faktore bereizgarri eta balioarekin, lehiakorra eta erakargarria izate aldera. Izan ere, tokiko produktuak ez dira soilik kalitate oneko produktuak; atzean dauden profesionalek eta enpresek esperientzia oso bat eratzen dute, lan, ahalegin eta bikaintasunaren historia, profesional-arloko berrikuntza, eta lurraldearekiko eta inguruneko baliabideekiko grina. Horixe nabarmendu nahi izan dugu katalogoan, ikusten dena kontatzea, produktua, baina horrekin batera dauden historiak eta esperientziak goraipatuaz ".

 

Hauek dira “Donostia Km0” Katalogoaren edizio honetan parte hartu duten 22 ekoizleak, baina etorkizunean lagun gehiago sartzeko aukera dago. Katalogoan parte hartutako produktuen artean, honako kategoriak ezarri dira:

Haragiak eta arrainak

  • Ezkurtxerri. Euskal txerriaren artisau-lantegia.
  • Lumagorri. Baserriko oilaskoa.
  • Maisor. Antxoa artisau-kontserbak.

Frutak eta barazkiak

  • Azkonobieta. Barazki ekologikoak.
  • Haritz Lujanbio. Lurreko barazkiak.
  • Iñigo Elguea. Barazki ekologikoak.
  • Karabeleko. Baratzezaintza ekologikoa.

Ogia eta gozogintza

  • Alkhemi Laboratory. Postreak eta elikagaiak zenbait elikagaiekiko intolerantzia dutenentzat, begetarianoentzat eta beganoentzat
  • The Loaf. Ogi artisau-katea.

Esnekiak

  • Adarrazpi. Ardi-esnearen artisauak.
  • Bordazar. Baserriko esnea.
  • Goenaga. Jogurtgintza.
  • Coine.Gazten maisuak.
  • Igeldoko Esnea. Igeldoko esnea

Garagardoak

  • Basqueland Brewing.
  • Gross.
  • Mala Gissona.

Txakolinak

  • Olatu Txakolina.
  • Zudugarai Txakolina.
  • Hiruzta Upeltegia.
  • Masti Oriamendi.

 

Asmoa da katalogoa produktu bizia izatea eta, ekoizleekiko lankidetzari esker, edukia gehitzen joatea, etengabe eguneratuaz eta bertan agertu nahi duten ekoizle berriak sartuaz". Katalogoa egiteko, Naider enpresarekin batera lan egin da. Katalogoa Donostia Sustapeneko web gunean online kontsultatu daiteke:

 

Guztiona Klusterra enpresen, erakundeen eta gizarte eta ekonomia esparruko eragileen sare bat da, sinergiak eta euren kideen arteko lankidetzak sustatzeko sortuta, eta aldi berean, Donostian eta inguruan Nekazaritza Elikagaien sektorearen lehiakortasuna hobetzeko helburua dauka.

 

Azken berriak

abian-dira-ostalaritzari-laguntzeko-lineako-deskontu-bonuak
Xedea gure hirian gako sektorea den batek, ostalaritzak alegia, sortzen duen... gehiago
ekonomia-bultzatzeko-zinegotziak-abian-jarri-du-hiriko-enpresa-turistikoentzako-dirulaguntza-pakete-bat
Laguntzen xedea da COVID-19agatik ezarritako mugen ondorioak arintzea, eta 1.600... gehiago
surfaren-hirien-munduko-sareak-donostiak-koordinatua-aurtengo-topaketa-antolatuko-du
Donostia Sustapeneko Donostia Surf City Klusteraren ordezkariek abenduaren 2tik 4ra... gehiago
digitalizazioa-donostiako-merkataritzaren-erronka
Donostiako Merkataritza Suspertzeko Plan Bereziak (PERCO), merkataritza-sektorea... gehiago

Azken ekitaldiak

donostia-sustapenak-europako-ekitaldietan-aurkeztu-ditu-replicate-proiektuaren-esparruan-donostian-abian-jarritako-smart-ekintzak
Donostia Sustapenak (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoa) bi Europako ekitalditan parte hartu du urrian... más
bertako-produktuaren-egunaren-online-edizioak-salmenta-onak-izan-ditu-interneten
Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez tokiko ekoizleen esku jarritako... más
tokiko-produktuekin-konprometituta-sarira-hautagaitzak-aurkezteko-epea-ireki-da
Hirugarren urtez jarraian, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez,... más