logo ayuntamiento cabecera

Donostiako 40 establezimenduk Zilarrezko lehen Barandak jaso dituzte Pintxoen I. Galan

 

Donostiako Miramar Jauregian banatu dira gaur, astearte eguerdian, Zilarrezko eta Urrezko lehen barandak, Pintxoaren Institutuak ematen dizkienak ezarritako kalitate-dekalogoa betetzen duten edo bikaintasunarengatik nabarmentzen diren establezimenduei. Ekitaldia emozio handikoa eta familiartekoa izan da, eta saritutako establezimenduak "pintxoaren denboraren tunelaren" inguruan bildu ahal izan dira; hau da, hiriko establezimendu mitikoen barrak eta pintxoak birsortu dituen ekimena. Batzuk jada desagertuak dira eta beste batzuk egun funtzionamenduan jarraitzen dutenak. 50eko hamarkadaren lehenengo gildetatik hasi eta Aloña Berritik eta historia egindako beste taberna batzuetatik igaro eta egungo miniaturako sukaldaritzara iritsi bitarte.

 

Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi nahi izan zuen: “galaren bitartez, omenaldia egin diogu Donostiako ostalaritzari, gastronomiaren eremuan Estatuan ez ezik, munduko leku askotan ere garena izatera eraman gaituelako. Zerbaitegatik duela gutxi Donostian pintxotan ibiltzeko ohitura munduko esperientzia gastronomiko onentzat jo zuten. Hori dela-eta, gure tabernek hamarkada askotan egin duten ahaleginari balioa eman nahi izan diogu, tradizio hori babestearekin batera, kalitatea, egiteko lana eta jardunbide egokiak indartuaz eta mantenduaz. Geure ondare kultural gastronomikoaz, pintxoaz, gozatzen dugu, gure idiosinkrasiaren eta tradizioaren isla da, eta horri balioa eman behar zaio”.

 

Zilarrezko Baranda honako establezimendu hauek jaso dute:

  • A Fuego Negro taberna
  • Abakando taberna
  • Agustin taberna
  • Aitzgorri taberna
  • Alai taberna
  • Antonio taberna
  • Aratz taberna
  • Astelena taberna
  • Bergara taberna
  • Bernardina taberna
  • Bodega Donostiarra taberna
  • Bordaberri taberna
  • Eder Café
  • Bar Etxarri taberna
  • Bar Ganbara taberna
  • Bar Gandarias taberna
  • Bar Gorriti taberna
  • Bar Haizea taberna
  • Bar Hidalgo 56 taberna
  • Bar Iturrioz taberna 
  • Bar Kiki taberna
  • La Cepa taberna
  • La Espiga taberna
  • La Morotxita taberna
  • La Viña taberna
  • Martinez taberna
  • Matalauva taberna
  • Martin ostatuta 
  • Narru taberna
  • Oliyos taberna
  • Paco Bueno taberna
  • Sayoa taberna
  • Sport taberna
  • Taberna de Blas
  • Txalota taberna
  • Txepetxa taberna
  • Udane taberna
  • Urola taberna
  • Valles taberna
  • Zazpi taberna

 

Zerbitzu onenaren Urrezko Baranda honako establezimendu hauek jaso dute:

  • Antonio taberna
  • Bergara taberna
  • Iturrioz taberna
  • Urola taberna

 

Pintxo onenaren Urrezko Baranda honako establezimendu hauek jaso dute:

  • “RABRAWNIE”, A Fuego Negro taberna
  • “TXALUPA”, Bergara taberna
  • “SEKRETU IBERIKOAREN PINTXOA”, Narru taberna
  • “GANBA GABARDINA ERARA”, Paco Bueno taberna
  • “TXANGURRU ANTXOA”, Txepetxa taberna
  • “BIEIRA”, Urola taberna

 

Ohorezko Urrezko Baranda honako establezimendu hauek jaso dute:

  • La Espiga taberna
  • El Vallés taberna
  • Alfonso González (Astelena)
  • Josetxo Marañón (Txepetxa)

 

Bikaintasunaren Urrezko Baranda honako establezimendu hauek jaso dute:

  • Antonio taberna
  • Bergara taberna
  • Borda Berri taberna
  • Ganbara taberna
  • Urola taberna
  • Zazpi taberna

 

Donostiako Pintxoaren Institutua abian jarri da gure kultura gastronomikoan gehien ezagutzen den tradizioenetariko bat babesteko, sustatzeko eta zabaltzeko tresna gisa: pintxoa. Lehen urratsenetariko bat adituen batzorde bat osatzea izan zen, eta establezimenduek pintxoaren kalitatea, bikaintasuna eta egiteko lana saritzen duen kalitatezko label edo bereizgarri bat jasotzeko, bildu behar dituzten baldintzen dekalogo bat definitu zuten. Zenbait tabernak kalitatezko labela beren kabuz eskatu dute, adituen batzordeari analisia egiten utziaz; beste batzuk bisitatzera zuzenean eta era anonimoan joan da batzordea, dekalogoa betetzen duten egiaztatzearren.

 

DEKÁLOGOA

Adituen batzordeak osatutako dekalogoak pintxoa gure kultura gastronomikoaren adierazpentzat jotzen du, non produktua nabarmentzen den. Bizpahiru mokadutan jaten den sukaldaritza produktua da, bai pintxo tradizionalaren formatuan edo miniatura-sukaldaritzarantz egindako eboluzioan, establezimenduan bertan egina. Zilarrezko Baranda lortu dezaketen establezimenduek bete beharreko baldintzen artean honako hauek ere aurki ditzakegu: pintxoak barran jan ahal izatea mahirik nahita nahiez erabili behar izan gabe, pintxoaren banakako kontsumoa sustatzea, plater bat entregatu gabe, espresuki eskatzen bada izan ezik, eta bertako eta kanpoko bezeroei zuzenduriko eskaintza gastronomikoan bereizketarik ez egitea. Horrez gain, gomendatzen da zerbitzua amaitzerakoan kobratzeko ohiturari eustea.

 

 

Azken berriak

aurten-san-sebastian-egunean-alde-zaharrera-bertaratutakoak-67-gutxiago-izan-dira
Smartkalea proiektuaren esparruko pertsonak zenbatzeko sistemak egiaztatu zuenez,... gehiago
abian-dira-ostalaritzari-laguntzeko-lineako-deskontu-bonuak
Xedea gure hirian gako sektorea den batek, ostalaritzak alegia, sortzen duen... gehiago
ekonomia-bultzatzeko-zinegotziak-abian-jarri-du-hiriko-enpresa-turistikoentzako-dirulaguntza-pakete-bat
Laguntzen xedea da COVID-19agatik ezarritako mugen ondorioak arintzea, eta 1.600... gehiago
surfaren-hirien-munduko-sareak-donostiak-koordinatua-aurtengo-topaketa-antolatuko-du
Donostia Sustapeneko Donostia Surf City Klusteraren ordezkariek abenduaren 2tik 4ra... gehiago

Azken ekitaldiak

donostia-sustapenak-europako-ekitaldietan-aurkeztu-ditu-replicate-proiektuaren-esparruan-donostian-abian-jarritako-smart-ekintzak
Donostia Sustapenak (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoa) bi Europako ekitalditan parte hartu du urrian... más
bertako-produktuaren-egunaren-online-edizioak-salmenta-onak-izan-ditu-interneten
Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez tokiko ekoizleen esku jarritako... más
tokiko-produktuekin-konprometituta-sarira-hautagaitzak-aurkezteko-epea-ireki-da
Hirugarren urtez jarraian, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez,... más