logo ayuntamiento cabecera

Donostia Sustapenak Bruselan antolatutako EIP-SCC (European Innovation Partnership for Smart Cities and Communities) eta Covenant of Mayors-eko Inbertsio Foroan parte hartu zuen.

 

Donostia Sustapenak (Ekonomia Sustapeneko Zinegotzia) EIP-SCC-eko (European Innovation Partnership on Smart Cities and Communities) eta Covenant of Mayors-eko foroan parte hartu zuen eta esperientziak partekatu zituen, energia eraginkortasuneko finantza esparruaren barruan. Ana Aizpuru, Donostia Sustapeneko Estrategia Adimentsua eta Sektorialaren arduradunak, Europako hirietako eta eskualdetako inbertsioa sustatzeari buruz eztabaidatu zuen.

 

Covenant of Mayors klima eta energia esparruko tokiko jardueren inguruko mundu mugimendu nagusiena da. Ekimenak 7.000 bertako agintari baino gehiago eta lurraldeak deskarbonizatzeari buruzko partekatutako ikuspegi bat babesten duten 57 herrialde baino gehiago bildu zituen, klima aldaketen aurrean egokitzeko gaitasuna sustatuz eta hiritarrei energia segurtasunez, modu jasangarrian eta merke eskuragarri jarriz.

 

foro de inversiones contenido 2

Inbertsioen foroak gai desberdinei buruzko 30 kasu arrakastatsu aurkeztu zituen. Otsailaren 20an Europako hirietako eta eskualdeetako inbertsioak sustatzeari buruz eskainitako saioak energia jasangarrien inbertsioak bizkortzeko lanak sustatzearen garrantziaz hitz egin zuen, klima neutrodun Europa bat bermatzeko. Hirien panelean, DG Regiok, Cluj-Napoca (Errumania) hiriko Udalaren Zuzendariak eta Donostia Sustapeneko Estrategia Adimentsua eta Sektorialaren arduradunak klima eta energiari buruzko jarduera planak ezartzeko erronkei buruz hitz egin zuten eta baita esparru honetako inbertsioa nola sustatzeari eta bizkortzeari buruz ere. Donostia Sustapenak gainontzeko panel aurkezleekin eta publikoarekin planifikazio egoki baten garrantzia partekatu zuen. Donostiari dagokionez, oso fase aurreratuan aurkitzen da eta hura Smart soluzioak ezartzeko lanak eta industria eta finantza erkidegoaren arteko elkarrekintza errazten ari da. Era berean, nabarmendu ziren ezarpen lanen plangintzarako trantsizio prozesua bideratzeko, hiritarrekin parte hartzeko jarduerak eta smart jarduera desberdinak erreplikatzeko planak bideratzeko eragile desberdinekin burututako lanak. Industria eragileen eta finantza negozio ereduen arteko beharrezko kooperazioaren garrantzia aztertu ondoren, industriari eta inbertitzaileei buruzko panelak erakusgai eskaini ziren.

 

Donostia Sustapenak hiriko Smart ereduari buruzko benetako esperientziak lantzen ari den proiektu desberdinak partekatu zituen, besteak beste, REPLICATE, Donostia Sustapenak koordinatuta eta H2020 programaren barruan batera finantzatuta, 691735 zenbakidun kontratua (SCC1 Smart Cities and Communities Europako deialdia).

 

Foroa esperientziak partekatzeko, Donostiako ikuspegia eta esparru honetan burututako jarduerak ezagutzera emateko aukera ezin hobea izan zen.

 

 

 

 

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

2019-urtean-san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-en-elkarlanarekin-egindako-filmatzeek-10-milioi-euroko-inpaktu-ekonomikoa-eragin-dute-gipuzkoako-lurraldean
Woody Allen zuzendari estatubatuarraren filmak eta “Patria” (HBO) eta... gehiago
lehen-izapideak-talent-house-ii-martxan-jartzeko
Donostiako Udaleko Gobernu Batzarrak bihar emango du baimena hiriak beste eraikin... gehiago
overlock-taldeak-axular-first-lego-league-euskadi-donostia-txapelketa-irabazi-du
Auzotarrek kudeatutako fatxadetarako lorategi bertikal mugigarriak, barruko... gehiago
first-lego-league-euskadi-lehenengoz-iritsiko-da-donostiara-datorren-otsailaren-8an
Gipuzkoako hiriburua izango da, Deusto (Bilbo) eta Arrasaterekin batera, FIRST LEGO... gehiago

Azken ekitaldiak

nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más
donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
FacebookTwitterLinkedin