logo ayuntamiento cabecera

Noria berriro Donostian izango da datozen Gabonetan

 (Argazki: Sara Santos)

 

  • Atrakzioan 90.000 bidaia erregistratu dira Alderdi Ederren jarrita egon den denboran.
  • 70 metroko diametrorainoko noria handiago bat lortu nahi da.
  • Otsailaren 10 arte ibili ahal izango da bertan.

 

Gabon hauetako atrakzio nagusia, Gabonetako Merkatuaren barruan programaturiko jardueren esparruan, Alkateordetzak antolatuta, Alderdi Ederreko lorategietan jarritako 50 metroko diametroko noria, azken egunetara itxi da, eta balantzea oso positiboa izan da, 90.000 lagun ibili baitira bertan abenduaren 1etik otsailaren 7ra bitarteko denboraldian. Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi du “noria gure ikurra izan da, abendutik urtarrilera bitarteko denboraldiko gure irudia, Donostia neguko hilabeteetan ere marka ospetsuko helmuga bezala berreskuratzeko bidean. Kopuruek argi eta garbi erakusten dute Donostiara Gipuzkoa osoa hurbildu duen instalazioak izandako arrakasta, 90.000 bat erabiltzailerekin. Balorazioa hain positiboa denez, antzeko ezaugarriak edo ezaugarri hobeak dituen noria bat izango dugu baita ere datorren urtean, eta denboraldia azaroaren 15etik otsailaren 15era bitarte handitzen ahaleginduko gara. Hiriarentzat garrantzitsua da neguan elementu berriak izatea, Donostiaren erakargarritasuna areagotzeko".

 

Gainera, Gascok aurreratu du datorren urtean berriro ere noria jarriko dutela Donostian, eta egungoa baino diametro handiagoko noria bat kontratatzeko aukera aztertzen ari direla.

 

Abenduaren 1ean inauguratu zen Donostiako Gabonetako Merkatua, eta egun horretan ibili zen jende gehien, eta, ondoren, abenduak 6, 7 eta 8ko zubiko egunetan. Erabiltzaile gehienak 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara bitartean ibili dira. Egindako bidaiatatik 21.000 2 €-ko tarifa murriztuko egunetan egin ziren eta gainerako 61.000 5 €-ko tarifaren truke.

 

Noriaren arduradunekin Donostian atrakzioa kokatzeko aukera negoziatzerakoan, erabileraren arabera enpresak Udalari ekarpen ekonomikoa egiteko aukera ere irekita utzi zen. Azkenik, emaitzak positiboak izan direnez, noriaren jabeek 40.000 euro utzi dituzte udaleko diru-kutxan.

 

Aurten noria batu zaio duela urte batzuetatik hona Cervantes plazan, On Kixote eskulturaren gainean jartzen den argi bola erraldoiari.

 

Alkateordetzaren helburua izan da hirigunean Gabonetako eremu bat jartzea, hots, Frantzia pasealekuaren eta Alderdi Ederren artean, tokiko merkataritzari balioa emanaz salmentarako egun oso garrantzitsutan, eta Donostiako Gabonak turismoa erakartzeko elementu bilakatzea.

 

Alderdi Ederren jarritako Royal Bavaria Wheel noriak 50 metroko altuera du eta 36 gondola, bidaia bakoitzean 216 pertsona sartzeko. Astelehenean, otsailaren 11n, goizean hasiko dira desmuntatzen, eta dena kentzeko hiruzpalau egun beharko dituztela uste da.

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostiako-ekonomia-bultzatzeko-zinegotzigoak-indarrean-ditu-enpresentzako-eta-ekintzaileentzako-laguntzak
45 urtetik gorakoak kontratatzeko eta Global Training nazioarteko beketarako epeak... gehiago
donostia-buru-duen-surfaren-hirien-munduko-sarea-panamerikar-jokoetan-aurkeztu-da
2019ko Joko Panamerikarren nazioarteko kirol-ekitaldia egiten ari dira Liman (Peru),... gehiago
smartkalea-proiektuan-ideia-berriak-bilatzen-dira
SmartKalea proiektuaren Ideien Deialdiaren edizio berria. Donostiako Sustapenak... gehiago
smartkalea-proiektuak-altzan-hondakinak-murriztea-lortu-du
Azterketa batek egiaztatu du zigarro-mutxikinek %12 behera egin dutela. Donostia... gehiago

Azken ekitaldiak

zure-ahaleginak-errentagarri-egiten-ditu-interneten
Jardunaldia 2019/07/03 | Gure negozioa digitalizatzeko eta hobetzeko teoria ezagutzen dugu, eta... más
blockchain-ean-oinarritutako-komertzio-negozio-modelo-berriak
Jardunaldia 2019/07/17 | Nola eraldatzen ari da txikizkako merkataritza... más
zortzi-proiektu-hautatu-dira-negozio-berritzaileen-puc-programan-parte-hartzeko-donostiako-merkataritza-sektorean
Astelehenean, hilak 17, PUC, Pop Up Comerce programa abian jarri zen, Gipuzkoa Plazako Puntu Dendan... más
FacebookTwitterLinkedin