logo ayuntamiento cabecera

Donostia Sustapenak OptEEmAL proiektu europearraren amaierako hitzaldian parte hartzen du Valladoliden otsailaren 20an

 

OpEEmAL (Optimised Energy Efficient Design Platform for Refurbishment at District Level) proiektu europearra, Europar Batasunaren finantzaketa duena Horizon 2020 programaren barruan, amaitzear dago 38 hilabetetan lan egin eta gero. Proiektuaren emaitza nagusiak eta garatutako barruti mailan energia birgaitzeko proiektuak diseinu plataforma aurkeztuko dira amaierako hitzaldian Valladoliden otsailaren 20an.

 

OptEEmAL proiektuaren emaitza nagusiaz eta birgaitze proiektuak diseinatzeko garatutako plataformaren garrantziaz gain, adituen artean solasaldirako tartea egongo da, birgaitze energetiko esperientzia eta proiektu ezberdinak aurkertuko direlarik.

 

Jardunaldi honetan partehartzaile ugari izango dira OptEEmAl proiektuak barruti mailako birgaitze energetiko esparruan ekarriko dituen abantailak aztertzeko, horien artean hiri ordezkariak, energia arloko adituak, arkitektura eta eraikuntza enpresak, etab. Donostia Sustapenak hiru hiri erakusleetako baten moduan, Trentorekin (Italia) eta Lundekin (Suedia) batera, mahia inguru batean parte hartuko du hitzaldian, non, OptEEmAl plataforma birgaitze proiektu eta barruti errealetan landutako gai nagusiak jorratuko diren.

 

Hitzaldi honek Valladoliedko Zientzia Museoan izango da (Salamanca hiribidea 59), goizeko 8:00tatik arratsaldeko 17:30ra. Informazio gehiago programaren inguruan edo izen ematearen inguruan, esteka hau jarritu: https://www.eventbrite.es/e/entradas-conferencia-final-proyecto-opteemal-55338146887

 

CARTIF (Valladolid) Teknologia Zentroa OptEEmAL proiektuaren koordinatzailea da eta bertan Europako 13 bazkidek hartzen dute parte. 2015. urte amaieran hasi zen eta orain bukatuko da. Donostia Sustapena OptEEmAL proiektuan hiru hiri erakusleetako baten moduan parte hartzen ari da, Trentorekin (Italia) eta Lundekin (Suedia) batera.

 

Donostiako kasuari dagokionez, OptEEmAL proiektuaren aztergaia Txomin-Enea auzoko 156 etxebizitzetako energia birgaitzean eta District Heating-era konektatzean murgildu da. Plataformari esker, birgaitze eszenatoki desberdinak simulatu eta frogatu ahal izango dira, birgaikuntzarako konponbiderik hoberena adieraziz. Hau guztia, hiriko eragile eta enpresa desberdinekin lankidetzan, bi lan tailerretan aurkeztuko da otsailaren 7an eta 8an ENERTIC eraikinean (https://www.opteemal-project.eu/events/17/1772/v/opteemal-trainings-register-now.html).

 

txomin enea opteemal logos

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2018

9,2 milioi euroko aurrekontu batekin, iaz baino %14 gehiago, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2018 planaren bidez, hainbat neurri berriz jarri ditu abian, epe ertainean eta luzean aplikatzeko, giza kapitala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostia-boston-hirira-gerturatu-da-talentua-erakartzeko-eta-trukatzeko
Donostiako Sustapeneko teknikarien ordezkaritza Bostonen izan zen otsailaren 15ean... gehiago
donostiako-sustapenak-birgaitze-energetikoaren-inguruko-bi-jardunaldi-tekniko-antolatu-ditu
2019ko otsailaren 7an eta 8an, bi jardunaldi tekniko antolatu zituen Donostiako... gehiago
pintxoen-galak-zilarrezko-lehen-barandak-entregatuko-ditu-donostiako-ostalaritza-establezimenduentzako-kalitatearen-labela
Miramar Jauregian egingo da otsailaren 26an Donostiako Pintxoaren Institutu sortu... gehiago
udalak-baratza-profesionalak-prestatu-ditu-auditz-akularen
Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Donostia Urban Lur proiektua abian... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-wed-in-izango-da-hiriko-ezkontzen-nazioarteko-lehen-azoka
Otsailaren 23an eta 24an egingo da Miramar Jauregian, eta sektoreko 35 enpresak beren eskaintza... más
donostia-moda-klusterrak-zine-eta-modako-i-zikloa-abian-jarri-du
Donostiako Alkateordetzak eta Donostia Moda Klusterrak Zine eta Modako Zikloaren lehenengo edizioa... más
urtarrilaren-31ra-bitarte-luzatu-da-zilarrezko-barandara-aurkezteko-epea-pintxoen-tabernen-kalitatezko-labela
Urtarrilaren 31n amaituko da Donostiako ostalaritza-establezimendu interesatuek Zilarrezko Baranda... más
FacebookTwitterLinkedin