logo ayuntamiento cabecera

Txomin, Euskadiko ekoauzorik adimentsuena

 (Argazkian: Enrique Ramos, etxebizitza zinegotzia, Ernesto Gasco, Alkateordea, eta Iñaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaburua)

 

Donostiako azken hirigintza-garapen handienetarikoa da Txomineko ekoauzoa, eta Euskadiko smart garapen-zona garrantzitsuena bilakatzear dago, mugikortasun iraunkorra jasotzen duen planari esker, honako hauetan oinarrituta: ibilgailu elektrikoak, argiztapen adimentsua, berokuntza zentrala edo District Heating, lehengo etxebizitzen birgaitze energetikoak edo etxebizitza adimentsuak. Lehen etxebizitzak jada entregatu dira, eta auzo horretan bizi diren herritarrek dagoeneko ezarri diren neurriez gozatzeko aukera dute. Orain arte, ia hamar milioi euro inbertitu dira, eta jarduera berrietarako beste milioi bat euroko partida aurreikusten da. Alkateordetzak zuzentzen du proiektua, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren bi milioi eurotik gorako laguntza ekonomikoarekin.

 

Txomineko hirigintza-garapenaren barnean, 1. faseko lehen etxebizitzak entregatu dira. 1. fasean, oro har, 874 etxebizitza eraikitzea jasotzen da, erdia BOEkoak eta gainerakoak prezio tasatukoak, prezio librekoak eta ostatu emateko erabiliko direnak. Txomineko bigarren fasean, behin espetxea lekuz aldatuta, Barne Ministerioak jada baieztatu duenez, beste 359 etxebizitza eraikiko dira; beraz, guztira, Txomin auzo berrian 1.233 etxebizitza eta ekipamendu berri egongo dira.

 

Auzoan orain arte Urumearen uholdeak jasan behar izan dituzte, XX. mendearen erdi aldera eraikin ez oso eraginkorrak garatu zituzten, konexio-arazoak zituen, eta industria eta espetxe bat kokatzen ziren. Egun, Txomineko ekoauzoa esperimentazioaren eta proiektu pilotuen gune bilakatu da, bertan Donostia Smart planaren estrategia eta proiektuak garatzen ari baitira. Estrategiaren inguruko esku-hartze arloak hauek dira:

  • Energia
  • Mugikortasuna
  • Azpiegiturak eta IKTeak
  • Herritarren parte-hartzea

 

1. Finkatutako etxebizitzen birgaitzea

Une honetan, 156 etxebizitza eta 36 lokal komertzial energetikoki birgaitzen ari dira Txomin auzoan (Antxieta). Estalkia eta fatxada isolatzen ari dira, leihoak aldatzen eta Distric Heating bero-sarearekin lotzeko hoditeriak prestatzen. Neurri horiei esker, berogailuaren gastua gutxienez %35 murriztea aurreikusten da, berotegi-efektuko CO2 isurpenak murriztea, zaratak gutxitzea, erosotasuna hobetzea, berogailua eta ur beroa ematen duen District Heating-ekin konektatzea eta etxebizitzei balioa ematea.

Eusko Jaurlaritzak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren bitartez, bi milioi euro jartzen ditu ekintza horiek burutzeko.

 

2. Mugikortasun iraunkorra

Une honetan, Dbus-aren 26 linea konpainiak duen lehen linea elektrikoa da. Txomineko auzo berriak bi autobus elektrikoren eta bi autobus hibridoren zerbitzua du, zaratarik eta isurpenik gabe, hiriaren erdigunearekin konektatzeko.

 

3. Etxebizitza adimentsuak-Smart Building

  • Aurtengo udan, Passivhaus eraikin adimentsuaren proiektu pilotua entregatzea aurreikusten da; hau da, 162 BOE etxebizitza, 11 ataritan sakabanatuta, eta ondorengo ezaugarriekin:
  • Elektrizitate, ACS eta berogailuaren kontsumo energetikoak denbora errealean monitorizatzea.
  • Energia berriztagarriaren ekoizpenaren monitorizazioa eta kudeaketa: FV plakak + bateriak alde elektrikoan eta District Heating Biomasarekin alde termikorako.
  • Eraikineko jende-kopuruaren monitorizazioa denbora errealean.
  • Kontrol domotikoaren sistema honako hauekin: barruko tenperaturaren neurketa, hezetasun-maila, kontsignaren tenperatura, kanpoko tenperatura eta kontsumo elektrikoa etxebizitza guztietan.
  • Aireztatze-sistema beroa berreskuratuaz, etxebizitza guztietarako.
  • Kontsumo energetikoak monitorizatzeko plataforma eta aurrezteko gomendioak etxebizitza guztietarako.
  • Argiztapen adimentsua eraikinean.
  • SmartHome 2 apartamentu pilotu: argiztapenaren kontrola, etxetresna elektriko adimentsuen kudeaketa, ateen eta leihoen sentsoreak, erregulazio automatikoa, Smart plugs, SmartHomerako zerbitzu espezifikoen garapena, e.a.

 

4. Azpiegitura eta ibilgailu elektriko pribatuak

Txomineko ekoauzoak kargagailu elektrikoak izango ditu kanpoan nahiz eraikinen garajeetan. Car sharing eta moto sharing sistema aurreikusten da eta ibilgailu elektrikoen alokairua; baita bizikleta elektrikoen dBizi geltokiak jartzea ere. Horrez gain, "azken milia" biltegiratze-zentroa ageri da merkantziak banatzeko.

 

5. IKTeak eta azpiegiturak

Txomineko ekoauzoan ezarriko den beste neurrietako bat 5G sistema da; alegia, abiadura handiko komunikazio-sarea, banda zabala handiagokoa, komunikatzeko abiadura handiagoa eta datuak transmititzeko gaitasun handiagoa eskaintzen dituena. Hirian era horretako sistema hedatzen lehen auzoa izango da.

 

txomin enea smart contenido2

 

6. Bero-sarea – District Heating

Pasa den abuztutik abian da berogailuaren eta ur beroaren District Heating sistema, eta 1.500 etxebizitzari emango die zerbitzua.

  • 7.400 kWh-ko potentzia duen zentrala, 1.400 kWh-ko bi biomasa-galdara, premien %90a baino gehiago estaltzeko, eta 2 gas-galdara geraldi tekniko eta eskaera handietarako.
  • Altzairuzko aurreisolatutako hoditeria (3 kilometro baino gehiago), ur beroa 90 gradutan garraiatzeko, %3tik beherako galera bermatzen duena.
  • Bero-instalazioak eraikinean, erabiltzeko baldintzak zehazteko aukera eta guzti, banako instalazio batekin lanean arituko balitz bezala baina zentralizatuta ekoizteko abantailekin.

Onurak:

  • Erabiltzaileentzat prezioa murriztea (%10-%15).
  • Erosotasuna hobetzea: berogailua urteko 365 egunetan eta eguneko 24 ordutan.
  • Arrisku gutxiago, eraikinean erregai-elementurik ez izatean.
  • Monitorizazio-plataforma erabiltzaileen eskura: (5 minuturo eguneratua).
  • Berotegi-efektuko gasen CO2 isurpenen murrizketa.

 

7. Argiztapen adimentsua

Txomin auzoak argiztapen publiko adimentsua izango du, pertsonak detektatzeko sistemarekin. Gauez, argiek argi gehiago egingo dute pertsona bat igarotzen ari dela detektatzean; era horretan, %78ra bitarteko aurrezpen energetikoak lortuko dira. Argiztapen adimentsua jada abian da SmartKalea proiektuarekin Alde Zaharreko Kale Nagusian eta Altzako pasealekuan.

 

8. Bizilagunen parte-hartzea

Txomineko bizilagunekin parte-hartze prozesua jorratzea aurreikusten da, auzo berrian ezartzen joango diren neurriak batera diseinatzeko. Biztanleek beren premien berri emango dute, eta IKTeen bitartez dagozkien irtenbideak bilatuko dira.

 

Txomin auzoan jada egindako inbertsioak

INBERTSIOA

DH inbertsioa

3.913.172

Finkatutako etxebizitzak birgaitzea

4.318.510

Haririk gabeko banda zabalaren gaineko inbertsioa

43.455

Autobus elektrikoak

1.215.100

GUZTIRA

9.490.237

Jarduera berrien proposamena

INBERTSIOA

Bero-sarea handitzea finkatutako etxebizitzetarako

8.886

Hiri-azpiegitura small cells etorkizuneko hedapenerako (5G)

15.000

Wimax sarearen gainean zerbitzuak hedatzea (wifi eta bestelakoak)

16.600

FTTH sare neutroaren hedapena

40.000

Argiztapen adimentsua eta bestelako smart zerbitzuak

75.000

Smart Building - Smart Homes. Partzela 300.06 - 162 BOE

400.000

Kargagailu elektriko publiko eta pribatuak

80.000

Car sharing elektrikoaren eredu berriak

300.000

GUZTIRA

935.486

INBERTSIOA, GUZTIRA

10.425.723

 

 

 

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostiako-ekonomia-bultzatzeko-zinegotzigoak-indarrean-ditu-enpresentzako-eta-ekintzaileentzako-laguntzak
45 urtetik gorakoak kontratatzeko eta Global Training nazioarteko beketarako epeak... gehiago
donostia-buru-duen-surfaren-hirien-munduko-sarea-panamerikar-jokoetan-aurkeztu-da
2019ko Joko Panamerikarren nazioarteko kirol-ekitaldia egiten ari dira Liman (Peru),... gehiago
smartkalea-proiektuan-ideia-berriak-bilatzen-dira
SmartKalea proiektuaren Ideien Deialdiaren edizio berria. Donostiako Sustapenak... gehiago
smartkalea-proiektuak-altzan-hondakinak-murriztea-lortu-du
Azterketa batek egiaztatu du zigarro-mutxikinek %12 behera egin dutela. Donostia... gehiago

Azken ekitaldiak

zure-ahaleginak-errentagarri-egiten-ditu-interneten
Jardunaldia 2019/07/03 | Gure negozioa digitalizatzeko eta hobetzeko teoria ezagutzen dugu, eta... más
blockchain-ean-oinarritutako-komertzio-negozio-modelo-berriak
Jardunaldia 2019/07/17 | Nola eraldatzen ari da txikizkako merkataritza... más
zortzi-proiektu-hautatu-dira-negozio-berritzaileen-puc-programan-parte-hartzeko-donostiako-merkataritza-sektorean
Astelehenean, hilak 17, PUC, Pop Up Comerce programa abian jarri zen, Gipuzkoa Plazako Puntu Dendan... más
FacebookTwitterLinkedin