logo ayuntamiento cabecera

Donostiak "Donostiako Pintxo Institutua" aurkeztu du Fiturren Aurkezpena, urtarrilaren 23an, izan da FITUR-eko Basque Country standean

 

Donostia, urtarrilaren 23tik 27ra egon da FITURen, eta stand bat izan du Basque Country gunean, bertako ardatz nagusiei buruzko informazioa eskaintzeko: turismoa, gastronomia, kultura, kirola, premium-a eta kongresuak.

 

Gainera, Ernesto Gasco, Donostiako lehen alakateordea, Alfredo Retortillo, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo kontseilaria; Harkaitz Millán, Basquetoureko zuzendaria eta Jose Ramon Elizondo eta Patxi Bergara sukaldariek, Donostiako Pintxoaren Institutoa aurkeztu dute. Gure kultura gastronomikoaren tradiziorik ezagunenetako bat, pintxoa, babesteko, bultzatzeko eta zabaltzeko tresna.

 

Sektoreko eta gastronomia munduko profesionalek Pintxo Donostiarraren inguruko dekalogo bat egin dute, tradizioaren, kalitatearen eta hiriaren irudiaren ikuspegitik.

 

pintxo fitur contenido2

 

Dekalogo honek "kalitatezko Label edo bereizgarri" baten oinarriak ezarriko ditu, honako gai garrantzitsuak betetzen ditzuten hiriko establezimenduei emango zaiena, hala nola: produktuaren kalitatea, berezko elaborazioa, tokiko produktuaren erabilera, zerbitzuaren kalitatea.

  1. Etxean egina:  Pintxoa errespetatzen duen establezimendu donostiar batek soilik bere sukalde propioan eta gaitutako langileriarekin baino ez ditu egingo, ohituraz egiteko era jarraituz. Pintxoa eskuz eginiko goi-mailako elaborazioa da, beti.

  2. Nortasun propioa:  Babes itzazu zure establezimenduaren nortasuna eta historia zure identitatea markatu duten pintxoak mantenduz, baina... ez utzi berritzeari! Zure barrak tradizio eta eboluzio arteko konbinaketa bikaina izan behar du, zeure funtsa galdu gabe. Berezia egiten zaituen hura eta hiriko erruta gastronomikoa aberasten duena.

  3. 2-3 mokadu: Gure pintxoaren arima goi-mailako miniatura sukaldaritza da. Bi-hiru mokadutan jateko modukoa izan behar du, hala nahi izanez gero barratik bertatik hartzeko aukera izanik edo plater batean zerbitzatuta hala behar duen elaborazio berezia bada.

  4. Produktua balioztatu eta ekoizlea errekonozitu: Produktu freskoak erabiliko dira, ahal izanez gero bertakoak, eta garaian garaiko produktuen erabilera errekonozituko da pintxoarekin “paisaia dastatzen” baita. Produktuaren jatorriarekiko zintzotasuna eta egiazaletasuna eta haren ekoizlearen errekonozimendua eskaintzaren parte bezala.

  5. Freskotasuna barran eta etengabeko birjartzea: Pintxo batzuk hartzera joatea, intentsitatetik handiena barra “fresko” eta etengabeko errotazioa duenaren aurrean lortzen duen espresioa da. Pintxo kategoria bakoitzeko ale gutxi eta beti egin berriak. Bezeroek gure establezimenduan sartu bezain pronto, barra une horretantxe bertan beraientzat zerbitzatu dela sentitu behar dute. Ah!.... eta pintxo beroak eta frijituak, unean bertan.

  6. Establezimendu eroso eta ezin garbiagoa langileria adeitsu eta informatuarekin: Garbiketa, ordena, dekorazio propioa, elikagaien segurtasun bermea... pintxoen elaborazioan jarduten duen edozin establezimenduk errespetatua izateko errespetatu behar dituen osagaietako batzuk dira. Gainera, pintxo establezimendu on baten errezeta langile adeitsu, azkar, errespetuzko eta adituekin osatzen da, bezeroei dastatuko duten elaborazioaren inguruko zehaztasunak eman diezaizkieketenak.

  7. Informazio argia eta eskuragarria: Establezimendu bakoitzak era argi eta nabarmenean pintxoen eta edarien prezioen zerrenda azalduko du, bai eta erabilitako elikagaiena ere. Zintzotasuna eta egiazaletasuna, betidanik egin izan den bezala.

  8. Tradizioa zerbitzuaren formatuan: Pintxoaren pekuliartasuna, haren balore gastronomikoaz gain, hura dastatzeko era da. Manten dezagun haren kontsumoa barran egiteko tradizioa eta “platera” itzultzea ekidinez ez bada bezeroak espreski hala eskatuta, eta behin zerbitzua amaituta kobratuz.

  9. Establezimenduen arteko erruta: Profesional guztiok elkarrekin lan egin dezagun pintxoen errutaren edo betiko “poteoaren” berreskurapenean. Informa itzazu zure bezeroak, gomenda iezaizkiezu beste establezimendu batzuk haien esperientzia osa dezaten.

  10. Bizikidetza eta bertako kultura: Ez dugu sekulan bertako eta kanpoko bezeroen arteko desberdintasunik egingo. Gainera, auzokideen eta bertakoen arteko bizikidetza bultzatuko dugu ordutegiak eta ohitura onak errespetatuz. Euskara ere “gure paisaia” da eta gure bereizgarri bezala bultzatu behar dugu. Establezimendua hiriko bizitzaren “enbaxadore” izango da eta gure

 

Institutuak ezarritako baldintzak betetzen dituzten tabernak onartuko ditu, eta establezimenduaren ateetan edo beste edozein tokitan erakutsi ahal izan duen bereizgarria eman die. Gainera, urtero pintxo donostiarraren gala bat antolatuko da, aurten otsailaren 27an egingo dena, eta bertan herriko lokal onenak sarituko dira, miniaturazko sukaldaritza deiaren tradizioari prestigioa emanez.

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostiako-ekonomia-bultzatzeko-zinegotzigoak-indarrean-ditu-enpresentzako-eta-ekintzaileentzako-laguntzak
45 urtetik gorakoak kontratatzeko eta Global Training nazioarteko beketarako epeak... gehiago
donostia-buru-duen-surfaren-hirien-munduko-sarea-panamerikar-jokoetan-aurkeztu-da
2019ko Joko Panamerikarren nazioarteko kirol-ekitaldia egiten ari dira Liman (Peru),... gehiago
smartkalea-proiektuan-ideia-berriak-bilatzen-dira
SmartKalea proiektuaren Ideien Deialdiaren edizio berria. Donostiako Sustapenak... gehiago
smartkalea-proiektuak-altzan-hondakinak-murriztea-lortu-du
Azterketa batek egiaztatu du zigarro-mutxikinek %12 behera egin dutela. Donostia... gehiago

Azken ekitaldiak

zure-ahaleginak-errentagarri-egiten-ditu-interneten
Jardunaldia 2019/07/03 | Gure negozioa digitalizatzeko eta hobetzeko teoria ezagutzen dugu, eta... más
blockchain-ean-oinarritutako-komertzio-negozio-modelo-berriak
Jardunaldia 2019/07/17 | Nola eraldatzen ari da txikizkako merkataritza... más
zortzi-proiektu-hautatu-dira-negozio-berritzaileen-puc-programan-parte-hartzeko-donostiako-merkataritza-sektorean
Astelehenean, hilak 17, PUC, Pop Up Comerce programa abian jarri zen, Gipuzkoa Plazako Puntu Dendan... más
FacebookTwitterLinkedin