logo ayuntamiento cabecera

Donostiako proiektu ekintzaile onenen sariak Tagenea eta Naru Intelligence-rentzat

 (Argazkian, Tageneako Ander del Busto, Naru Intelligence-ko Eider Sánchez, eta Euken Sesé, Donostiako Sustapeneko kudeatzailea)

 

DonostiaEKIN jardunaldian, Donostiako ekintzaile-taldearen potentziala erakutsi da. Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez, DonostiaEkin-en edizio berria burutu du; hau da, ekintzailetzaren inguruko jardunaldia, ekintzaile askok hirian garatzen duten ekimena eta balioa saritzeko bereziki antolatua. Atzo, abenduaren 18an, programaturiko jardueren artean, karpa bat ezarri zen Okendo Plazan, tokiko ekintzaileek proiektu berritzaileak erakusteko; era berean, bi sari banatu ziren: urteko enpresa-ideia onenaren saria, Tagenea enpresak jaso zuena, eta enpresa berriaren proiektu onenaren saria, Naru Intelligence-rentzat izan zena.

 

Honako adierazpenak egin zituen Ernesto Gasco alkateordeak: “ekintzaileak funtsezko aktiboak dira eta, benetan, balio erantsia ematen diote hiri honi. Benetan ekimen eta jarrera ekintzaile garrantzitsua dago Donostian; negozio berriak sortu nahi dituen jende asko dago, ez gazteak bakarrik, baizik eta baita esperientzia eta ibilbide profesional handiko jendea ere. Horrek guztiak aprobetxatu beharreko eta ekimen publikotik babestu beharreko erronka eta aukera planteatzen digu. Proiektu berritzaileak dituztenentzat modu jarraituan programak eta laguntzak egokitzearen aldekoa da gure apustua, hiriaren apustu estrategiko gisa, baina baita enplegua lortzeko bide baten bila ari direnei lagun egiteko ere. Jardunaldi hau konpromiso horren erakusle da, eta ekitea bezalako bide gogorraren alde egiten duten pertsona horienganako gure esker-ona adierazteko modua.”

 

Sariak Donostiako Sustapeneko kudeatzailea den Euken Sesek banatu zituen. Tagenea enpresak batez ere retail-aren sektorean du eragina, irtenbideak eskatzen baititu lehia eta bereizteko premia handiko testuinguruan. Irtenbide berritzaileak ematen dituzte teknologian oinarrituta; hots, etiketatze elektronikorako gailuak erabiltzen dituzte bateriarik erabili beharrik gabe, saltokiek erreminta berriak izan ditzaten haien kudeaketa eta, azken finean, haien salmentak hobetzeko.

 

Naru Ingelligence, enpresa berriaren proiektu onenaren irabazlea, etorkizun handiko startup teknologikoa da, big data baliabideen garapenean espezializatua, besteak beste, minbizia bezalako gaixotasunen, gaixotasun neurodegeneratiboen, kronikoen, kardiologikoen edo diabetesaren tratamendu, segimendu eta prebentzio arloko emaitzak hobetzeko. 

 

Atzoko egunean zehar, proiektu ezberdinak erakutsi zituzten, herritarrek pertsona asko garatzen ari diren jarduera ekintzailea egiaztatu ahal izateko, eta kasu gehienetan Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak bultzatuta, Donostiako Sustapenaren bitartez. Okendo plazan jarritako karpan, proiektu ezberdinak erakutsi ziren egun osoan zehar, eta bisitariei azalpenak eman zitzaizkien panelen bitartez.

 

donostia ekin 2019 03

 

Victoria Antzokiko Klub aretoa hautatu zuten teknologia berrietan espezializaturiko kazetari Enrique Rodalek moderatutako mahai-ingurua burutzeko. Ekintzailetza berritzailearen ikuspegia kontuan hartuta, erronkak aztertu zituzten, eta Donostiako enpresa berriek parte hartu zuten; hots, berrikuntzaren aldeko apustua egin eta Donostiako Sustapenaren Bultzatze programetan parte hartzen dutenek. Ekintzailetzan hasteko garaian aurrean izaten diren erronkei buruzko galderak eta hausnarketak egin zituzten. Besteak beste, honako hauek hartu zuten parte:

  • Alfonso Carrera, Alemaniako Fraunhofer Institutu ospetsuko negozioen garapeneko arduraduna. 
  • Raz Advanced Solutions, honako hauetan espezializaturiko enpresa: modelizazio parametrikoa, erreminta digitalak, interfazeak, programazio bisuala eta scripting eraikitako ingurunearen diseinura aplikatuta.
  • Tagenea, retail sektorerako (txikizkako merkataritza) etiketatze elektronikoaren baliabide teknologikoak ematen oinarritzen da; era horretan, euskarri fisikoa jartzen dio informazio digitalari.
  • Naru Intelligence, biomedikuntzaren sektorean startup arrakastatsua, Ekin + programan parte hartu duena.

 

Jarraian, bertaratutakoek esperientzia ekintzaileak ezagutu ahal izan zituzten bertatik bertara:

  • EducaReality-ko Iker Burguerak "Donostia Handia Benetan" Errealitate Areagotuko proiektua aurkeztu zuen, Donostiako irudi eta eraikin adierazgarriak marrazteko eta hiria errealitate areagotuan ikus ahal izateko pentsatua. Proiektua bisitatu eta ikus ahal izango da Urumea pasealekuko Gabonetako karpan, Gabonetan zehar. Haurrek aukera izango dute marrazteko, esperimentatzeko eta errealitate areagotuak eskaintzen dituen aukeren bitartez txundituta geratzeko.
  • Ahoro Sdum-eko Begoña Colladok hirietan merkantziak banatzeko arazoen aurreko irtenbideak ematen ditu. Teknologien eta plangintzako eta kontroleko erreminten bitartez, erantzun adimentsua ematen ahalegintzen da produktuen hornidura eta bidalketari.
  • PUXL-ko Xavier Crespok eta Iñigo Garcíak web orriak erabat erabilerrazak izatea lortu nahi dute. Modu horretan, erreminta teknologiko bat garatu nahi dute dibertsitate funtzionala duten pertsonek baldintza berean informazio digitala eskura izan dezaten.

 

donostia ekin 2019 02

 

Jardunaldia amaitzeko, TechTalks saioa egin zen, gauzen interneten oinarritua. Donostiako Mimo espazioan honako hauek osatutako mahai-ingurua burutu zuten:

  • Igone Vélez Isasmendi, Ceit-IK4-ko IKT Dibisioko zuzendaria eta 4.0 Industriarako Sistema Adimentsuen Ikerketa Taldeko arduraduna.
  • Alberto Cogollos, i2U-ko CEO; hondakinak tratatzeko sektorerako teknologia garatzen du enpresak. Industria-ingeniaria, oinarri teknologikoko proiektuetan esperientziaduna (Mecatronia, Vi4Crane, e.a.).
  • Iñaki Gil, IKOR taldeko produktu-arduraduna; enpresak zirkuitu elektronikoen diseinu eta fabrikazioko zerbitzu osoak eskaintzen ditu (EMS).
  • Ander Ormaetxea, produktu-arduraduna DATIK-ean (Irizar Group); garraiorako, ibilgailu autonomorako eta IoT-erako aplikazioak garatzen ditu enpresak.

 

EKINTZAILETZA BULTZATZEKO LAGUNTZA

donostia ekin 2019 04Azken urte hauetan, DonostiaUP! Planaren bitartez, Donostiako Sustapena gehiago ahalegindu da ekintzaileei laguntzen; modu horretan, jarritako laguntza eta zerbitzu egonkorren bitartez, ehunka enpresa sortzea eta pertsonen trebakuntza hobetzea lortu da, baina programa berritzaile berriak ere sortu dira, ideiak konektatu eta proiektuak bizkortzeko helburuarekin, berrikuntzarako eta etorkizuneko sektoreetarako orientabidea bultzatuaz, eta, azken finean, apustu osoa eginaz, Donostiako potentzial ekintzaile guztiari irtenbidea ematearren.

 

Halaber, gazteen alde egindako apustua garrantzitsua da, ekimen, saio eta programa espezifiko eta guzti, sentsibilizazioa, prestakuntza eta laguntza ere lantzeko ekintzaile gazteen lehen urratsetan. Oro har, ekintzailetzaren aldeko apusturako 2018an 800.000 euro inguruko inbertsioa egin da, eta Sustapenak lan-ildo ezberdinetan egituratu du.

  

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2018

9,2 milioi euroko aurrekontu batekin, iaz baino %14 gehiago, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2018 planaren bidez, hainbat neurri berriz jarri ditu abian, epe ertainean eta luzean aplikatzeko, giza kapitala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

smartkalea-proiektuak-altzako-hondakinen-erradiografia-egun-du
Smartkalea proiektuak Donostiako Sustapenak koordinatzen duena, kaleen garbiketa... gehiago
hartu-parte-eta-irabazi-500-hemengo-produktuak-erosteko
Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren Guztiona Klusterraren bitartez,... gehiago
san-sebastian-shops-ek-eta-udalak-akordioa-sinatu-dute-tokiko-hiri-merkataritza-bultzatzeko-eta-ikusgai-egiteko
Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez, hitzarmen berri bat sinatu du... gehiago
donostiako-bpgd-3-8-hazi-da-azken-urtean
Donostia UP! 2018 Planak 1.037 enplegu 267 enpresa berri sortzea lortu zuen.... gehiago

Azken ekitaldiak

altza-n-baratza-profesionala-lortzeko-epea-irekita-jarraitzen-du
Donostiako Sustapenak Donostia Urban Lur proiektua abian jarri du, nekazaritza-sektorea ezagutzea... más
donostiako-200-denda-inguruk-parte-hartuko-du-donostiamarket-ekitaldian
Entre el 14 y el 19 de marzo tendrá lugar una nueva edición del #DonostiaMarket, un evento... más
donostia-moda-klusterrak-bere-jarduera-ardatzak-zabaldu-ditu-turismoaren-eta-kulturaren-arloetara
Donostiako Alkateordetzaren Donostia Moda Klusterraren 2019 Jarduera Planean, modaren inguruko tokiko... más
FacebookTwitterLinkedin