logo ayuntamiento cabecera

Donostia Sustapenak Bartzelonako Smart City Expo World Congress batzarrean hartu zuen parte eta Donostia Smart estrategia eta proiektuak aurkeztu zituen

Donostia Sustapenak (Ekonomia Sustapeneko Zinegotzigoa), segidako hirugarren urtez, Bartzelonako Smart City Expo World Congress batzarrean hartu du parte, lighthouse proiektu eta Europako erakundeekin baterako stand batean, Replicate, SmartKalea eta OptEEmal proiektuak aurkeztu zituen, eta baita Donostia/San Sebastián hiriko Smart estrategia ere.

 

Azoka, azaroaren 13, 14 eta 15ean antolatu da eta 140 herrialdeetako 21.000 bisitari bertaratu dira. Hori dela eta, hiri adimenduetako mundu mailako ekitaldi garrantzitsuena bilakatu da. Edizio honen helburua hiri bat bizigarri bilakatzen duen hura aztertzea izan da, eta 5 gai orokorretan murgildu da: transformazio digitala, hiri ingurua, mugikortasuna, gobernantza eta finantzak eta hiri barneratzaileak.

 

Donostia Sustapenak, Replicate proiektuaren koordinatzailea, 691735 zenbakidun kontratua duen H2020 programaren barruan batera finantzatuta (SCC1 Smart Cities and Communities Europako Deialdia) SCC1 deialdietan gainditutako 14 lighthouse proiektuekin, EIP-SCC (European Innovation Partnership for Smart Cities and Communities) eta SCIS-en (Smart Communities Information System) artean batera antolatutako standean parte hartu zuen. Stand horretan, proiektu ezberdinen artean esperientziak partekatu eta bisitariei Replicate buruzko informazioa emateaz gain, publikoari irekitako saio desberdinak antolatu ziren. Saio hauek proiektuen ezarpenen arlo nagusiak landu zituzten, besteak beste: energia eraginkortasuna, mugikortasun iraunkorra, IKT/Azpiegiturak, eta baita zeharkako jarduerak ere. Donostia Sustapenak standean parte hartu zuen proiektuaren beste bi itsasargi hiriekin batera, Florentzia eta Bristol, eta baita proiektuaren beste bazkide batzuekin ere, Ikusi, ESADE eta Technomar.

 

Mugikortasunarekin lotutako Smart zerbitzuei buruzko hitzaldian hartu zuen parte eta komunikazioari, hiritarren parte-hartzeari eta erreplikazioari eta negozio ereduei buruzko saioetan ere. Bestalde, Donostia Sustapenak Replicate proiektuaren izenean, lighthouse proiektuen gainontzeko koordinatzaileekin batera, AGORA auditorioan antolatutako saio batean hartu zuen parte, smart soluzioen erreplikazioaren inguruan. Ikusik, Donostia Smart Klusterraren enpresa kidea, aurreko urteetan bezala, azokan parte hartu zuen stand propio batekin. Bertan, ezagutzera eman zituen Replicate eta SmartKalea proiektuen esparruan gauzatutako garapenak.

 

Aldi berean, Donostia Sustapenak koordinatzen duen SmartKalea proiektua aurkeztu zuen, Signify-Phillips hitzaldian. Proiektu honen helburua Smart ezarpen desberdinak hiriko kale desberdinetan zabaltzea da, lankidetza publiko eta pribatuko eredu baten bitartez. Ekitaldian mahai-inguru bat antolatu zen, non Donostiaz gain, Oporto, Madril eta Badajoz bezalako beste hiriek hartu zuten parte eta bertan, enpresa teknologikoekin garatutako lankidetza esperientziak partekatzeko aukera izan zuten, hirietan argiztapen konektatua ezartzearen arloan. Ikusik, SmartKalea proiektuaren enpresa kolaboratzailea, Donostia Sustapenarekin batera parte hartu zuen. Aipatutako enpresek SmartKalea proiektuaren jatorria azaldu zuten, hiritarrei eskainitako informazioa gardena izatearen garrantzia, eta proiektua Smart plataformaren bidez monitorizatzearen onurak eta bere bertikal desberdinak integratzeko prozesua.

 

smart city barcelona contenido1

 

Horrez gain, OptEEmal proiektuak, H2020 programaren barruan batera finantzatuta, jardunaldi tematiko bat antolatu zuen, proiektua eta haren barruan garatzen den plataforma ezagutzera emateko helburuarekin. Donostia Sustapenak, proiektuaren bazkide gisa, Donostiako kasua aurkeztu zuen eta Txomin-Enea auzoko 156 etxebizitzen energia birgaitzeko eta District Heating-era konektatzeko prozesuan murgildu zen. Helsinki hiriak ekitaldian parte hartu eta Smart eta energia esparruko bere estrategia aurkeztu zuela. OptEEmal-en helburua, energia birgaitzeko proiektuak barruti mailan diseinatzeko plataforma bat garatzea da, diseinu integratua eta optimizatua eskaintzeko, proiektua garatzeko denbora murrizteko eta birgaitze soluzio hobeak sortuz. OpEEmal, azken fasean sartzen da orain eta datozen hilabeteetan bi jardunaldi tekniko egingo dira Donostiako Smart Klusterreko tokiko enpresekin, Donostian ingurune errealean proiektuaren plataforma frogatzeko.

 

Azkenik, hiriko Smart estrategia ACLIMA Ingurumeneko Euskal Klusterrean aurkeztu zen. Bertan, Donostia Sustapeneko, Smart Klusterraren jarduera ardatz nagusiak eta Smart estrategiaren esparruan sartzen diren proiektu nagusiak ezagutzera eman ziren.

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2018

9,2 milioi euroko aurrekontu batekin, iaz baino %14 gehiago, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2018 planaren bidez, hainbat neurri berriz jarri ditu abian, epe ertainean eta luzean aplikatzeko, giza kapitala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostiako-sustapenak-birgaitze-energetikoaren-inguruko-bi-jardunaldi-tekniko-antolatu-ditu
2019ko otsailaren 7an eta 8an, bi jardunaldi tekniko antolatu zituen Donostiako... gehiago
pintxoen-galak-zilarrezko-lehen-barandak-entregatuko-ditu-donostiako-ostalaritza-establezimenduentzako-kalitatearen-labela
Miramar Jauregian egingo da otsailaren 26an Donostiako Pintxoaren Institutu sortu... gehiago
udalak-baratza-profesionalak-prestatu-ditu-auditz-akularen
Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Donostia Urban Lur proiektua abian... gehiago
donostian-egin-da-replicate-proiektu-europearraren-hirien-lehen-webinarra-donostiako-sustapenak-eta-oxfordeko-unibertsitateak-antolatuta
Donostiako Sustapenak (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak) Leycolan, Eurohelp eta... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-wed-in-izango-da-hiriko-ezkontzen-nazioarteko-lehen-azoka
Otsailaren 23an eta 24an egingo da Miramar Jauregian, eta sektoreko 35 enpresak beren eskaintza... más
donostia-moda-klusterrak-zine-eta-modako-i-zikloa-abian-jarri-du
Donostiako Alkateordetzak eta Donostia Moda Klusterrak Zine eta Modako Zikloaren lehenengo edizioa... más
urtarrilaren-31ra-bitarte-luzatu-da-zilarrezko-barandara-aurkezteko-epea-pintxoen-tabernen-kalitatezko-labela
Urtarrilaren 31n amaituko da Donostiako ostalaritza-establezimendu interesatuek Zilarrezko Baranda... más
FacebookTwitterLinkedin