logo ayuntamiento cabecera

Donostia Surfaren munduko hiriburu bihurtuko da

 

Azaroaren 21ean, 22an eta 23an, Donostian egingo da Surfaren Hirien Sarearen (World Surf Cities Network) Nazioarteko Topaketa, eta bertan parte hartuko dute sare hori osatzen duten mundu osoko hamabi hiritako ordezkariek. Ekitaldiari esker, zuzenean ezagutu ahal izango dira parte hartzen duten hiriak abian jartzen ari diren proiektuak eta lan egiteko moduak, munduko adituekin ikasteko eta bost kontinentetako surf-arloko enpresekin, ekintzaileekin eta profesionalekin harremanak egiteko aukera izateaz gain.

 

Surfaren Hirien Munduko Sarea (WSCN) aberastasuna sortzeko jarduera bezala surfa garatzeko estrategia duten hirien arteko lankidetza-sarea da. Europako, Amerikako, Afrikako eta Ozeaniako hamabi surf hirik osatzen dute; hots, tokiko lehiakortasuna hobetu eta surfaren sektorean berrikuntza irekiaren bidez enplegua sortu nahi dutenek. Parte hartzen duten hiriek ezagutzak partekatzeaz gain, trukeak egin eta toki-mailan surfaren inguruan aberastasuna sortzen duten sinergiak eta ideia berriak sortzen dituzte. Orain arteko urteko bilerak Gold Coast (Australia), Santos (Brasil), Durban (Hegoafrika), Ericeira eta Viana do Castelo (Portugal) eta Arica (Txile) hirietan egin ondoren, sareko kideak Donostian bilduko dira aurten, surfean aritzen diren eta ekitaldian izango diren nazioarteko enpresekin harremanetan jartzeko aukera eskainiko dieten jardunaldien esparruan.

 

presentacion WSCN contenido 1

Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi nahi izan zuen: “Surfaren Hirien Munduko Sarea, Donostia buru duena, eratu eta handik zazpi urtera, urtero bezala bildu gara, baina oraingoan anfitrioi gisa. Proiektu honen barruan parte hartzen duten hirien kopuruak gora egin du, hasierako bostetik egungo hamabira, eta laster hamahiru ere izango dira, egun hauetan Txileko Viña del Mar hiria kide egingo baita. Sarearen helburu nagusia da surfaren negozioaren inguruan ezagutza transferitzea eta surfak gure hiri-eremuetan sortzen duen negozio-eredua lantzea”.

 

Aurten, hiri hauetako ordezkariak izango dira ekitaldian: Arica (Txile), Santos (Brasil), Montañita (Ekuador), Huanchaco (Peru), Donostia, Durban (Hegoafrika), Lacanau (Frantzia), Gold Coast (Australia), New Plymouth (Zeelanda Berria), Viña del Mar (Txile), Mafra (Portugal) eta Viana do Castelo (Portugal).

 

Nazioarteko Biltzarra egingo da azaroaren 21ean (asteazkena) Miramar Jauregian, eta bertan Jim Houghton-ek parte hartuko du; hau da, Surfline-ko salmenten zuzendari exekutiboak, surfean espezializatutako munduko komunikabide digital garrantzitsuenekoak, hilero 1,7 milioi bisita baino gehiago baititu. Ondoren, WSCNT-eko hiriek sektore ekonomiko garrantzitsu bezala surfaren garapeneko estrategien berri emango dute. Arratsaldean, berriz, Gipuzkoako lurraldean sektorean puntakoa den enpresetariko bat bisitatuko dute; hots, Wave Garden. Parte-hartzaileak enpresak Aizarnazabalen duen erakusketa-zentrora joango dira. Halaber, Donostiako Pukaseko Hurley Zentroaren instalazioak ikusteko aukera izango dute, Zurriolako hondartzaren ondoan.

 

Nazioarteko Biltzarra nahi duten herritar guztientzat irekia da; hala ere, izena eman behar da hemen: http://www.worldsurfcitiesnetwork.com/es/

 

Surfaren negozioa duela hainbat urtetatik hona Donostia garatzen ari den sektore ekonomikoetariko bat da. Surfak hirian 35 milioi eurotik gorako inpaktu ekonomikoa izan dezakeela kalkulatzen da, turismoan zein industrian, eta 500 enplegu inguru sortzen dituela. Surfaren garapenerako, Donostia Surf City Klusterra jarri zen abian, eta bertan 53 enpresak eta 11 toki-erakundek hartzen dute parte.

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2018

9,2 milioi euroko aurrekontu batekin, iaz baino %14 gehiago, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2018 planaren bidez, hainbat neurri berriz jarri ditu abian, epe ertainean eta luzean aplikatzeko, giza kapitala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

smartkalea-proiektuak-altzako-hondakinen-erradiografia-egun-du
Smartkalea proiektuak Donostiako Sustapenak koordinatzen duena, kaleen garbiketa... gehiago
hartu-parte-eta-irabazi-500-hemengo-produktuak-erosteko
Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren Guztiona Klusterraren bitartez,... gehiago
san-sebastian-shops-ek-eta-udalak-akordioa-sinatu-dute-tokiko-hiri-merkataritza-bultzatzeko-eta-ikusgai-egiteko
Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez, hitzarmen berri bat sinatu du... gehiago
donostiako-bpgd-3-8-hazi-da-azken-urtean
Donostia UP! 2018 Planak 1.037 enplegu 267 enpresa berri sortzea lortu zuen.... gehiago

Azken ekitaldiak

altza-n-baratza-profesionala-lortzeko-epea-irekita-jarraitzen-du
Donostiako Sustapenak Donostia Urban Lur proiektua abian jarri du, nekazaritza-sektorea ezagutzea... más
donostiako-200-denda-inguruk-parte-hartuko-du-donostiamarket-ekitaldian
Entre el 14 y el 19 de marzo tendrá lugar una nueva edición del #DonostiaMarket, un evento... más
donostia-moda-klusterrak-bere-jarduera-ardatzak-zabaldu-ditu-turismoaren-eta-kulturaren-arloetara
Donostiako Alkateordetzaren Donostia Moda Klusterraren 2019 Jarduera Planean, modaren inguruko tokiko... más
FacebookTwitterLinkedin