
Laugarren urtez jarraian hazi da Donostiako Barne Produktu Gordina, Donostiako Ekonomia Sustatzeko sailaren Behatoki Adimendunak egindako Hiri-Ekonomiaren 2017ko Barometroan jasotzen diren estimazioen arabera, eta 7.400 euro milioitik gorakoa da. Hazkunde horrek eragin positiboa du enpleguan; horrela, 739 pertsonek baino gehiagok utzi dio langabe izateari eta % 7´8 jaitsi da langabezia urte batetik bestera; % 9,6koa da langabezia-tasa, besteak beste, Bilboko hiriaren baino sei puntu txikiagoa. Txostenak adierazten duen moduan hiriak bederatzi hotel berriak ditu, eta lehengo aldiz 2013. urtetik hiriko gizarte-zerbitzuek arreta eman behar izan dieten familia kopurua jaitsi da.
Ernesto Gasgo Alkateode eta Ekonomia Sustapena, Merkataritza, Ostalaritza Turismo Saileko zinegotziak zera adierazi du: “gure hiriko 2017.eko argazki sozioekonomikoak enpleguaren eboluzioaren adierazle oso positibo batzuk islatzen ditu, tokiko BPG-eren eta jarduera-sektore desberdinen hazkundea, baita hiriko gizarte-zerbitzuek arreta eman behar izan dieten eskaeraren murriztapena ere.Horretaz gain, datu hauek nabarmenagoak dira gure inguruko hiriburuekin alderatuta. Dena den, txosten honek ere agerian jartzen ditu etorkizunerako erronka garrantzitsu batzuk, besteak beste, enpleguaren kalitatea eta iraunkortasuna.”
Aurten ere, 2014an hasitako enplegua errekuperatzeko joera errepikatzen da. 2017an Donostiak 112.554 pertsonak ditu gizarte-segurantzan afiliatuta, horrek esan nahi du % 2,5koa izan dela urte arteko hazkundea, eta 2016. urte amaieran baino 2.784 pertsona afiliatu gehiago dagoela. Lan-eskatzaileen kopurua 8.673 pertsonakoa da, %7´2 jaitsierarekin. Azpimarratzekoa da, 45 urteko eta gehiagoko langabezian dauden kolektiboa %53a dela.
Langabezia-tasa % 9´4koa da; Euskal herriko hiriburu artean tasaren txikiena izanez. Langabezia-tasarik handiena jasotzen duten auzoek hauek dira: Intxaurrondo (%12), Miracruz-Bidebieta (%12) y Altza (%12).
Behin krisialdi ekonomikoa gaindituta, 2014a izango da Donostiako BPGak berreskuratze profila adierazten duen inflexio-urtea. Indize hau laugarren urtez jarraian hazi egin da eta 7.400 euro milioitik gorakoa da, honek adierazten du %2´2 hazkundea. Zerbitzuen sektorekoek pisu determinatzailea dute hiriaren aberastasunari dagokionez (%86), Industriaz jarraituta (%5,4) eta eraikuntza(%5,2).
Nabarmen hazi da etxebizitzaren merkatuaren jarduna, 2016. urtearekin alderatuta. Hain zuzen ere, higiezinen transakzioak Donostian 2017an 2.242 eragiketakoa da 2016ean baino 233 gehiago (urte arteko % 11´6eko igoera).
Etxebizitzaren batez besteko prezioari dagokionez, nabarmentzekoak dira:
2013. urtetik, lehengo aldia da, hiriko gizarte-zerbitzuek arreta eman behar izan dieten familia kopurua jaisten dela. 2017an gizarte-zerbitzuek 14.600 familiari eskaini diote arreta, 2016ean baino 70 familia gutxiagori. Bestalde, DSBE bidez %2an arreta eskainitako pertsona kopuruak gora egin du.
LAGUNTZA EKONOMIKOAK
PROGRAMAK
ZERBITZUAK
BEKAK
PROGRAMA AIPAGARRIAK
Donostia-San Sebastián UP! 2019
9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...
Arreta-telefonoa - 943 482 800 / e-mail - fomentoss@donostia.eus / Online - www.fomentosansebastian.eus
Arreta-bulegoa: Reina Regente 8, edificio Teatro Victoria Eugenia, 20003 Donostia - San Sebastián
© 2019 Fomento de San Sebastián.
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para analizar y mejorar tu experiencia de navegación. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Puede obtener más información o cambiar la configuración en Política de cookies.