logo ayuntamiento cabecera

Amaitu da “El hijo del acordeonista” pelikularen errodajea, San Sebastian – Gipuzkoa Film Commission bulegoarekin lankidetzan errodatutako lehenengo pelikula

 

Gipuzkoa eta Nafarroako lurraldeetan errodatzen zazpi aste eman ondoren, gaur filmatu dira “El hijo del acordeonista” pelikularen azken eszenak, Bernardo Atxagaren eleberrian oinarrituta. Ekoizpen honek sortu berri den San Sebastián – Gipuzkoa Film Commission bulegoko lankidetza jaso du (Alkateordetzak (Donostia Sustapenaren bidez), eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak kudeatuta), alegia errodajeak Gipuzkoako lurraldean bideratzen dituen bulegoa.

 

Fernando Bernués-ek zuzenduta eta Abra Prod eta Tentazioa ekoizpen etxeek ekoiztuta, “El hijo del acordeonista” pelikulak bukatutzat eman du errodaje prozesua. Bertan, SSGIFilm Commission bulegoarekin lan egin du, hainbat zereginetan, besteak beste: lekuak bilatzeko laguntza edo beharrezko baimenen kudeaketa. SSGIFilmCommission bulegoak kudeatutako eszenatokien artean, ospitale bat, kaliforniar estiloko etxe bat edo eskola bat aurkitzen dira. Horrez gain, errodajearekin lotutako logistikaren zati bat kudeatu da, esaterako; atrezzo ibilgailuen aparkalekua, material gordetzeko guneak, Donostiako udalarenak eta Foru Aldundiarenak diren hainbat apainketa elementu lagatzea.

 

SSGFC, halaber, ekoizpen etxearen eta beste erakundeen arteko lotura izan da, eta hainbat baimen izapidetu ditu leku desberdinetan aritu ahal izateko, besteak beste: Miramar Jauregia, Uliako Aterpetxea eta Kutxa Ekogune, Donostian, eta Gipuzkoan, Azpeitiko Mirabeen komentua eta Usurbilgo hainbat kaleta eta tren geltokia. Luzemetrai honetan Azpeitiko Udala, Iraurgi Berritzen, Euskotren, Beterri Buruntza, Bidasoa Activa lankidetza lanetan aritu dira.

 

el hijo del acordeonista fomentosansebastian contenido2

 

Abra Prod ekoizpen etxeko buruak, José Portela, zera aipatu zuen: “ikus-entzunezko teknikari gehienak Donostian eta Bilbon dauden, eta hura da Gipuzkoako hiriburua errodaje epizentrotzat hautatzeko arrazoietako bat. Profesionalki nabarmentzen den talde tekniko bat dago, sektorean lan egiten urte mordo daramatzan. Baliabide teknikoak eta oso profesional onak daude”.

 

Erronka handi honen aurrean, Abra Prod eta Tentazioa ekoizpen etxeek konfiantzazko profesionalen talde batekin jardun dute. Honako izen hauek nabarmendu dira: Gonzalo F. Berridi, argazkigintza zuzendaria, (Ocho apellidos Vascos, La Buena Nueva) edo Peio Villalba, arte zuzendaria (Igelak, Bi anai). Horrez gain, bertako profesionalek parte hartu dutela ere nabarmendu behar da, esaterako: Saioa Lara, aurten jantzi hoberenen Goya saria irabazi zuena ‘Handia’ pelikularengatik eta sail honen arduraduna izan dena ‘Operación Concha’ pelikulan, iaz Gipuzkoako hiriburuan errodatuta, Karmele Soler, makillatzailea ‘Lasa y Zabala, ‘La piel que habito’ pelikuletan (Goya saria ile-apainketa eta makillajearengatik), eta Olga Cruz, ‘Bajo la piel del lobo’, ‘Handia’ (Goya saria ile-apainketa eta makillaje hoberenarengatik 2018an).

 

Antzerkian izandako arrakastaren ondoren, Fernando Bernués telebista, zine eta antzerki zuzendariak (Kutsidazu bidea, Ixabel, Sueño de una noche de verano), Bernardo Atxagaren eleberria pantaila handira eraman du, izen handiko aktore-aktoresek lagunduta: Aitor Beltrán, Iñaki Rikarte, Cristian Merchán, Bingen Elortza, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Frida Palsson, Miren Arrieta, Laia Bernués eta Eneko Sagardoy (Goya Saria 2018 Aktore Berri Hoberenarengatik), besteak beste.

 

San Sebastian – Gipuzkoa Film Commission bulegoa sortu da Donostia eta Gipuzkoako lurralde osoa ikus-entzunezko industriaren esparru nazionalean eta nazioartekoan sustatzeko erronkarekin, errodajeak burutzeko leku aparta gisa, bertako ikus-entzunezko sektorea eta sektore digitala proiektatzeko eta garatzeko helburuarekin. Bere zereginen artean Gipuzkoan sare bat sortzea dago, Gipuzkoa euren errodajetarako eszenatoki hautatzen duten zine, telebista eta publizitate ekoizpen etxeen lana errazteko.

 

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2018

9,2 milioi euroko aurrekontu batekin, iaz baino %14 gehiago, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2018 planaren bidez, hainbat neurri berriz jarri ditu abian, epe ertainean eta luzean aplikatzeko, giza kapitala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

smartkalea-proiektuak-altzako-hondakinen-erradiografia-egun-du
Smartkalea proiektuak Donostiako Sustapenak koordinatzen duena, kaleen garbiketa... gehiago
hartu-parte-eta-irabazi-500-hemengo-produktuak-erosteko
Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren Guztiona Klusterraren bitartez,... gehiago
san-sebastian-shops-ek-eta-udalak-akordioa-sinatu-dute-tokiko-hiri-merkataritza-bultzatzeko-eta-ikusgai-egiteko
Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez, hitzarmen berri bat sinatu du... gehiago
donostiako-bpgd-3-8-hazi-da-azken-urtean
Donostia UP! 2018 Planak 1.037 enplegu 267 enpresa berri sortzea lortu zuen.... gehiago

Azken ekitaldiak

altza-n-baratza-profesionala-lortzeko-epea-irekita-jarraitzen-du
Donostiako Sustapenak Donostia Urban Lur proiektua abian jarri du, nekazaritza-sektorea ezagutzea... más
donostiako-200-denda-inguruk-parte-hartuko-du-donostiamarket-ekitaldian
Entre el 14 y el 19 de marzo tendrá lugar una nueva edición del #DonostiaMarket, un evento... más
donostia-moda-klusterrak-bere-jarduera-ardatzak-zabaldu-ditu-turismoaren-eta-kulturaren-arloetara
Donostiako Alkateordetzaren Donostia Moda Klusterraren 2019 Jarduera Planean, modaren inguruko tokiko... más
FacebookTwitterLinkedin