logo ayuntamiento cabecera

Maiatzean, langabezia 8.000 langaberen mugatik jaitsi da.

Maiatzean 7.919 enplegu eskatzaile izan dira, eta, azken hamar urteetan lehen aldiz, langabezia 8.000 langaberen mugatik jaitsi da.

 

“Berri oso ona da”, esan du Ernesto Gasco alkateorde eta Sustapen Ekonomiko eta Enpleguko zinegotziak. “Tokiko ekonomia lehengoratuz doa, eta, horrekin batera, lan merkatua gorabidean da oraindik. Donostiako langabezia tasa % 9tik jaitsi da: maiatzean, % 8,9 izan da. Horrek joera positiboa markatu du, eta hori indartu eta azpimarratu behar dugu”.

 

datos paro 2018 contenido 2

 

Datuek erakusten dutenez, hilabete arteko beherakada % -2,5 izan da, eta urte artekoa, berriz, % -9,1; horrenbestez, 781 langabe gutxiago daude aurten 2017an baino.

 

datos paro 2018 contenido 3

Adin tarteen arabera, 45 urtetik gorakoen artean dago langabe gehien; maiatzean, guztira 4.417 izan dira (1.931 gizon eta 2.486 emakume). Haien atzetik, langabe gehienak 30 eta 45 urte artekoak dira, guztira 2.436 (1.041 gizon eta 1.395 emakume). Azkenik, 30 urtetik beherakoen artean 1.066 langabe daude, 554 gizon eta 512 emakume. Sektore honetan, gizon gehiago daude enplegu eskatzaileen artean emakumeak baino.

 

Datuak onak dira Gizarte Segurantzako afiliazioari dagokionez ere: maiatzean 347 afiliatu gehiago egon dira apirilean baino, guztira 114.909. Urte artekohazkundea % 2,1ekoa da.

 

Bestalde, maiatzean 10.542 kontratu sinatu ziren, horietatik % 10 inguru mugagabeak. Kontratu gehiago egin zaizkie emakumeei gizonei baino. Kontratuen % 31 ostalaritzaren sektorean eta merkataritzaren sektorean egin dira (% 21 eta % 10, hurrenez hurren).

 

Azken berriak

donostiak-5-milioi-euro-baino-gehiago-inbertituko-eta-800-lanpostu-inguru-sortuko-ditu-ekonomia-suspertzeko-planaren-bigarren-fasearekin
Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bidez, hiriko... gehiago
donostiako-vii-week-inn-astearen-aurtengo-leloa-superaldaketak-teknologia-pertsonak-eta-lankidetza-dira-erantzuna
Urriaren 24tik 30ra garatuko da Donostia WeekINN–Berrikuntzaren Astearen 7.... gehiago
370-ikaslek-baino-gehiagok-proposamen-berritzaileak-landuko-dituzte-donostian-bizi-kalitatea-hobetzeko-donostia-innovation-challenge-ren-edizio-berri-baten-bidez
Donostia Sustapenak berriro jarri du abian espazio hau, oraingoan formatu hibridoan,... gehiago
donostiako-udalaren-konpromisoa-tokiko-merkataritzaren
Donostiako Udalak eta Donostia Shopsek, Donostiako Sustapenaren bidez, hitzarmen... gehiago

Azken ekitaldiak

tokiko-produktuekin-konprometituta-sarira-hautagaitzak-aurkezteko-epea-ireki-da
Hirugarren urtez jarraian, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez,... más
nrique-ramos-ekonomia-bultzatzeko-zinegotzia-tokiko-ekoizleei-laguntza-ematen-ari-gara-digitalizatzearen-arloan
Hiriko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak Donostiako nekazaritzako elikagaien sektorea sustatzearen... más
ertako-produktua-gastronomikan-dago-ekonomiaren-sustapeneko-udal-arloak-bultzaturiko-guztiona-klusterraren-eskutik
Ekonomiaren Sustapeneko udal-arloak bultzatzen duen eta Donostiako Sustapenak kudeatzen duen Guztiona... más