logo ayuntamiento cabecera

Donostiak 60 Global Training beka atera ditu

Donostiako Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Garapen Agentzien Euskal Elkarte Garapenekin batera eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, beste urte batez, Global Training beken programa atera du. Beken programa honek unibertsitate-titulazioa eta/edo goi-mailako lanbide heziketa duten gazteen eskura jartzen du mekanismo indartsua, atzerriko enpresetan eta erakundeetan ordaindutako praktikak egin ahal izateko, haien profil akademiko eta profesionalarekin loturiko jarduera eta proiektuetan, gutxienez sei hilabeteko denboraldian

 

Ernesto Gasco Alkateordeak ondorengoa nabarmendu du: "gazteak nazioartekotzearen aldeko apustua egitea da Donostiako etorkizuneko erronka nagusietarikoa. Esperientzia profesionala hartzea, kultur aniztasuna berrikuntzako sormen-prozesuetan sartzea eta bereziki atzerrian egonaldia amaitu ondoren haiek itzultzea bultzatzea funtsezkoak dira hartutako kapital erlazional hori hirian produkzio eta ekintzailetza ingurunera bideratzeko".

 

Beka sei hilabetekoa izango da, eta hilabeteko 1.400 euro gordin jasoko dira. Eskainitako beken helmugak, enpresak eta espezialitateak askotarikoak dira, eta helbide honetan kontsulta daitezke: Global training 2018-2019 bekak

 

Beka horietan parte hartu eta eskuratu ahal izateko, interesatuek ondorengo baldintzak bete behar dituzte:

  • Diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide-heziketako titulazioa izatea.
  • 2018ko urtarrilaren 1ean 30 urte bete gabe izatea.
  • Euskal Herrian erroldatuta egotea gutxienez urte bateko antzinatasunarekin etenik gabe, 2018ko urtarrilaren 1ean.
  • Atzerrian sei hilabetetik gorako praktiketarako egonaldiak egiteko aukera eman duen beste bekaren bat ez jaso izatea.
  • Ingeles-maila altua izatea (lizentziatuen kasuan C1 eta goi-mailako lanbide-heziketakoen kasuan B2). Hori egiaztatzen ez duten pertsonei ahozko eta idatzizko froga egingo zaie, ezagutza zehaztearren.

 

Izena emateko epea bihar, ostirala, ekainak 15, irekiko da, eta uztailaren 16an amaituko da. Gazteak beren helmugara iraila eta abendua artean aterako dira. Hautagai bakoitzeko soilik eskaera bat egin ahal izango da; hala ere, hautatzeko prozesuan zehar, hautagaiak kontuan izango dira beka guztietarako, profilak bat etorriz gero. 

 

Izen-emateak Donostiako Sustapenaren web gunean egin behar dira. 

 

Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez, gazteak atzerrira joatea eta handik itzultzea bultzatzen jarraitzen du 2018. urtean, haien kualifikazio profesionala nahiz garapen pertsonala hobetzeko asmoarekin. 2012az geroztik, 500 bat gaztek proiektu profesionala garatzeko aukera izan dute honako hauek bezalako herrialdeetan: Australia, Erresuma Batua, Bolivia, Mexiko, Alemania, Frantzia, e.a.

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2018

9,2 milioi euroko aurrekontu batekin, iaz baino %14 gehiago, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2018 planaren bidez, hainbat neurri berriz jarri ditu abian, epe ertainean eta luzean aplikatzeko, giza kapitala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

smartkalea-proiektuak-altzako-hondakinen-erradiografia-egun-du
Smartkalea proiektuak Donostiako Sustapenak koordinatzen duena, kaleen garbiketa... gehiago
hartu-parte-eta-irabazi-500-hemengo-produktuak-erosteko
Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren Guztiona Klusterraren bitartez,... gehiago
san-sebastian-shops-ek-eta-udalak-akordioa-sinatu-dute-tokiko-hiri-merkataritza-bultzatzeko-eta-ikusgai-egiteko
Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez, hitzarmen berri bat sinatu du... gehiago
donostiako-bpgd-3-8-hazi-da-azken-urtean
Donostia UP! 2018 Planak 1.037 enplegu 267 enpresa berri sortzea lortu zuen.... gehiago

Azken ekitaldiak

altza-n-baratza-profesionala-lortzeko-epea-irekita-jarraitzen-du
Donostiako Sustapenak Donostia Urban Lur proiektua abian jarri du, nekazaritza-sektorea ezagutzea... más
donostiako-200-denda-inguruk-parte-hartuko-du-donostiamarket-ekitaldian
Entre el 14 y el 19 de marzo tendrá lugar una nueva edición del #DonostiaMarket, un evento... más
donostia-moda-klusterrak-bere-jarduera-ardatzak-zabaldu-ditu-turismoaren-eta-kulturaren-arloetara
Donostiako Alkateordetzaren Donostia Moda Klusterraren 2019 Jarduera Planean, modaren inguruko tokiko... más
FacebookTwitterLinkedin