logo ayuntamiento cabecera

Donostiako Sustapena buru duen REPLICATE proiektuak Nilüfer-en (Turkia) bildu da.

 

Donostiako Sustapenak koordinatzen eta zuzentzen duen Europako REPLICATE (Renaissance of Places with Innovative Citizenship and Technology) proiektuaren Batzorde Exekutiboa aste honetan bildu da Nilüfer-en, Turkian.

 

Donostiako Sustapenak koordinatzen eta zuzentzen duen Europako REPLICATE (Renaissance of Places with Innovative Citizenship and Technology) proiektuaren Batzorde Exekutiboa aste honetan bildu da Nilüfer-en, Turkian.

 

Maiatzaren 30ean eta 31n bildu dira azken denboraldian proiektuan egindako aurrerapena aztertzeko. Zehazki, 3 eredu-hiritan (Donostia, Bristol eta Florentzia) burututako aurrerapenak partekatu dituzte REPLICATE proiektuaren barnean, Horizon 2020 programaren bitartez finantzatzen da (SCC1 Smart Cities and Communities europar deialdia), eta 691735 kontratu-zenbakia du. Energia-eraginkortasunaren, mugikortasun iraunkorraren eta IKTen/azpiegituren eremuan hiri bakoitzean burutzen ari diren ezarpen ezberdinei dagokien aurrerapenak eta datozen hilabeteetan garatu beharreko erronkak eta jarduerak azaldu dituzte. Osagarri gisa, hiri guztientzat zeharka elkarrekin garatutako jarduerak ere landu dituzte; hala nola, negozio-ereduak, Smart hiri-plataforma, proiektuaren monitorizazioa edo erreplikazioa. Zeregin horietan proiektuko bazkideak hartu dute parte; esate baterako, Oxford-eko Unibertsitateak, Exeter-eko Unibertsitateak, Tecnaliak, Technomar-ek edo ESADE negozio eskolak, besteak beste.

 

Nilüfer hiriak (Turkia) ere proiektuan parte hartzen du follower (jarraitzaile) hiri gisa, Essen (Alemania) eta Lausanne (Suitza) hiriekin batera. Hauen helburua hirietan smart ezarpenak burutzeko erreplikazio-planak egitea da eta hori dala eta, Nilüfereko alkatearekin, Mustafa Bozbey jauna, hainbat udal ordezkariekin eta smart arloarekin zerikusia duten smart enpresekin bildu dira. Smart Plan-ak aurkezteaz gain, hauen estrategiak, metodologia eta erronkak azaldu dira, erreplikazio-planetan jaso ahal izateko.

 

Bestalde, maiatzaren 21ean, REPLICATE proiektuko Donostiako pilotuko bazkideek hiru hilez behingo bilera egin zuten, Donostiako Sustapenaren Talent House eraikinean. Orain arte burututako jarduera ezberdinen aurrerapenak aurkeztu zituzten, besteak beste, Giroa buru den 156 etxebizitza eta 34 saltokietako eraikinen birgaitzea, Ikusi landutako mugikortasuneko zerbitzu aurreratuen garapena edo Eurohelp garatzen ari den Herritarren Parte-hartzearen Plataforma. Horretaz gain, ezarri beharreko hurrengo urratsak aztertu zituzten. Tokiko kontsortzioa Donostiako Udalak osatuta dago, eta bertan izan ziren kontsortzioko kideak; besteak beste, hainbat departamentuk eta udal-arlok hartu zuten parte. Halaber, bertan bildu ziren beste zenbait enpresa eta zentro teknologiko ere: Eurohelp, Euskaltel, Giroa, Ikusi, Leycolan, Sistelec eta Tecnalia. Guztiak Donostiako Sustapenak koordinatu zituen.

Azken berriak

donostiak-5-milioi-euro-baino-gehiago-inbertituko-eta-800-lanpostu-inguru-sortuko-ditu-ekonomia-suspertzeko-planaren-bigarren-fasearekin
Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bidez, hiriko... gehiago
donostiako-vii-week-inn-astearen-aurtengo-leloa-superaldaketak-teknologia-pertsonak-eta-lankidetza-dira-erantzuna
Urriaren 24tik 30ra garatuko da Donostia WeekINN–Berrikuntzaren Astearen 7.... gehiago
370-ikaslek-baino-gehiagok-proposamen-berritzaileak-landuko-dituzte-donostian-bizi-kalitatea-hobetzeko-donostia-innovation-challenge-ren-edizio-berri-baten-bidez
Donostia Sustapenak berriro jarri du abian espazio hau, oraingoan formatu hibridoan,... gehiago
donostiako-udalaren-konpromisoa-tokiko-merkataritzaren
Donostiako Udalak eta Donostia Shopsek, Donostiako Sustapenaren bidez, hitzarmen... gehiago

Azken ekitaldiak

tokiko-produktuekin-konprometituta-sarira-hautagaitzak-aurkezteko-epea-ireki-da
Hirugarren urtez jarraian, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez,... más
nrique-ramos-ekonomia-bultzatzeko-zinegotzia-tokiko-ekoizleei-laguntza-ematen-ari-gara-digitalizatzearen-arloan
Hiriko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak Donostiako nekazaritzako elikagaien sektorea sustatzearen... más
ertako-produktua-gastronomikan-dago-ekonomiaren-sustapeneko-udal-arloak-bultzaturiko-guztiona-klusterraren-eskutik
Ekonomiaren Sustapeneko udal-arloak bultzatzen duen eta Donostiako Sustapenak kudeatzen duen Guztiona... más