logo ayuntamiento cabecera

Donostia UP! planak, 9 milioi euro baino gehiagorekin, bere aurrekontuari %14 gehitu dio 2018rako

 

Planaren funtsezko ardatza pertsonak dira eta horien inguruan enpresak eta lurraldea bezalako bestelako kontzeptuak egituratzen dira, berrikuntza, talentua eta smart garapenarekin maisu ildo gisa. 9,2 milioi euroko aurrekontu batekin, iaz baino %14 gehiago, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2018 planaren bidez, hainbat neurri berriz jarri ditu abian, epe ertainean eta luzean aplikatzeko, giza kapitala, enpresa lehiakortasuna eta lurralde kohesioaren kontzeptuen inguruan biratzen duen estrategia baten barnean. Planak jarraitzen du talentua erakartzearen eta atxikitzearen eta berrikuntza sustatzearen aldeko apustua egiten, eta beste bi kontzeptu bereganatu ditu: enpleguaren kalitatea eta berdintasuna.

 

Donostia UP! 2018 planean burutuko diren jardueren artean honako hauek nabarmentzen dira:

1.- Giza kapitala eta talentua garatzea berrikuntzarekin lotutako gaitasunen bidez.

  • Donostia Innovation Campus programa abian jartzea. Programa horrek berrikuntza gaitasunak garatzen ditu hiriko ikastetxetan zein lan hezkuntzako eskoletan.
  • Donostia Design Institute Zentre garatzea eta kaleratzea, hau da, maiatzean bi kurtsoekin eta master batekin bere jarduerari ekin egingo dion diseinu eskola. Urritik aurrera, eskolak ikasleei zein profesionalei zuzenduriko hiru prestakuntza programa eskaintzea aurreikusi du.

 

2.- Proiektu ekintzaile eta berritzaile berriei laguntzea programa desberdinen bidez.

  • Explorer: une hauetan, Donostia Sustapena, Explorer programaren bidez, babesten ari den hamahiru proiektu daude mahai gainean.
  • Ekin+: Proiektu berritzaileak bizkortzeko prozesu intentsiboa Donostia Sustapenaren eta hiriko enpresa erreferenteen eskutik. Une hauetan azken edizioa amaitu berri da, bost proiektuen parte-hartzearekin.
  • Enpresekin Startups garatzeko eta laguntzeko akordioak

 

3.- Enpresa proiektu berritzaileen lehiakortasunaren hobekuntza, DonostiaINN programaren hurrengo laguntzekin:

  • Talentua Itzultzeko Programa: itzulitako donostiarrak kontratatzen dituzten enpresetarako partidak.
  • Talentu Berritzailearen Programa: 35 urtetik beherako langile gaituak kontratatzea sustatzeko laguntzak, enpresako proiektu berritzaileak garatzeko
  • Ikertu Programa: 30 urtetik beherako langile gaituak kontratatzea sustatzeko laguntzak, ikerketan aurretiko esperientziarik gabe.
  • Bonu Teknologikoak: hirian kokatutako hainbat zentro teknologikok zenbait zerbitzu enpresen eskura jartzen du, besteak beste: Tecnalia, Ceit-IK4, Vicomtech,Tecnum, Biodonostia, CIC Nanogune eta Basque Culinary Center.
  • Innplanta Laguntzak: programa honek enpresetako proiektu berritzaileak sustatzen ditu zerbitzuak kontratatzeko, ekipoak erosteko edo enpresarako jarduera estrategikoak garatzeko diru-laguntzen bidez.
  • Enpresei laguntzeko programa ETE Tresna eskuratu ahal izateko. 2018. urtean, dagoeneko, Donostiako lau proiektu ontzat eman dira 1. Fasean eta beste bi proiektu 2. Fasean.

 

Tokiko Talentuaren Itzulera, Talentu Berritzailea eta “Investiga” laguntzak, baita Connecting Talent Bekak ere, Europako Gizarte Funtsak emango ditu %50ean, EGFren Euskadi 2014-2020 Programa Operatiboaren baitan, hurrengo programara zuzenduak: “Donostia GazteEkin: Langabe gazte kualifikatuak hiriko sektore sortuberrietan eta estrategikoetan lan-merkatura sartzea”.

 

4.- Finantzazio eta inbertsio erremintak:

 

5.- Berrikuntza eta talentuaren estrategia nazioartera ateratzea Connecting Talent erremintarekin

  • Egonaldien Programa. Proiektu berritzaile bat hirian garatu nahi duten nazioarteko ekintzaileei lekuz aldatzea, ostatua eta ekarpen ekonomikoa bideratzen die. Horrez gain, gaitasun handiko profesionalak erakarri nahi dituzten bertako enpresei laguntzen die adituen, entitateen eta Donostia ezagupen eta berrikuntza nodo gisa kokatzen eta sustatzen duten beste hirien arteko lankidetzen alde egiten du.
  • Connecting Talent Bekak. Donostiako 25 gazte oraintxe bertan beste herrialde batzuetara abiatzen ari dira, munduko erakunde hoberenenetan sei hilabetez beka batekin egoteko.

 

6.- Berrikuntza ekosistema sustatzea:

 

7.- Merkataritza eta ostalaritza sustatzea eta suspertzea hiriko sektore estrategiko gisa:

  • Merkataritza lehiakorrago bilakatu nahi da, aholkularitza, prestakuntza eta laguntza programak abian jarrita, digitalizazioaren sustapenari eta IKTen ezarpenari garrantzi berezia emanez.
  • Gabonetako Azoka Handi bat instalatuko da berriz hirian, zonaldeak eta postuen kopurua handituz.
  • Hiriko zonalde gutxietsietan dendak irekitzeko laguntzak.

 

8.- Kolektibo gutxietsiei laguntzea euren enplegagarritasuna hobetzeko:

  • Genero berdintasunerako programa lan merkatura sartzeko
  • 45 urtetik gorakoak lan merkatuan sartzeko programa, merkataritzan eta ostalaritzan kontratatzeko laguntzekin eta gaitasunetan orientatzeko eta trebatzeko prozesuekin.

 

9.- Bertako Klusterren sustapena:

 

10.- Donostia Smart City apustuaren sustapena:

  • SmartKalea Santxo Jakituna kaleari aplikatzea eta Altzan proiektua guztiz ezartzea.
  • Replicate proiektua Urumea ibarrean proiektua ezartzeaREPLICATE proiektua H2020 programaren barruan dago kofinantzatuta, 691735. kontratuaren baitan

 

Planaren funtsezko ardatza pertsonak dira eta horien inguruan enpresak eta lurraldea bezalako bestelako kontzeptuak egituratzen dira, berrikuntza, talentua eta smart garapenarekin maisu ildo gisa.

 

9,2 milioi euroko aurrekontu batekin, iaz baino %14 gehiago, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2018 planaren bidez, hainbat neurri berriz jarri ditu abian, epe ertainean eta luzean aplikatzeko, giza kapitala, enpresa lehiakortasuna eta lurralde kohesioaren kontzeptuen inguruan biratzen duen estrategia baten barnean. Planak jarraitzen du talentua erakartzearen eta atxikitzearen eta berrikuntza sustatzearen aldeko apustua egiten, eta beste bi kontzeptu bereganatu ditu: enpleguaren kalitatea eta berdintasuna.

 

Donostiako alkate Eneko Goiak ondorengoa adierazi du: “nahiz eta gure hiriak langabezia-tasa baxuena izan euskal hiriburuen artean, helburuak asmo handiagoa izan behar du. Hain zuzen ere, enplegua sortzea finkatzeko baldintzak sortzen jarraitu behar dugu, eta, zentzu horretan, prestakuntza eta ekintzailetza bultzatzea da dagoen bide bakarra, ezbairik gabe”. Halaber, Goiak nabarmendu du Donostia UP! programaren esparruan bultzatutako sustapen-planen bitartez, “aukera berriak eman eta hazkundea finkatu nahi dela, gure hiria enplegua sortzeko ingurune bezala finkatu dadin eta lan-merkatu kualifikatua izan dezan”.

 

ayudas donostiainn 2018 contenido 2

 

Ernesto Gasco Alkateordeak honakoa azpimarratu nahi izan zuen: "Donostia UP! 2018 plana berriz ere hiriko ekonomia hazkuntza jasangarria sendotzeko tresnatzat jo da. Aurten, neurri desberdinak uztartu dira, esaterako; enplegua eta kohesioa bezalako epe laburrerako estrategiak, eta baita ere hiri azkarra edo talentua eta berrikuntza bezalako etorkizunera begiratzen duten beste batzuk. Bestalde, aurtengo Planak genero berdintasunera eta enpleguaren kalitatera zuzenduriko zeharkako osagaia nabarmen zabaldu da".

 

Plan berria hiriarentzat funtsezkoak diren hiru esparruetako esku-hartzearen logika batetik proposatu da:

  • PERTSONAK, gizarte ororen oinarri gisa. Pertsonei lagundu behar zaie garatzeko eta lan munduan txertatzeko, talentua sustatuz eta gizarte kohesioaren alde eginez.
  • ENPRESAK, enplegua sortzeko eta gizarte eta ekonomia garatzeko funtsezko tresna gisa, balio erantsi handiagoa duten eta berrikuntzaren aldeko apustua egin dutenak nabarmenduz
  • LURRALDEA: alegia; auzoak, azpiegiturak, espazioak eta enpresen eta pertsonen jarduera hedatzen den eta SMART proiektuen garapenaren xede diren ingurua osatzen duten ekipamenduak.

 

Esku-hartze eremu hauetaz gain, Donostia UP! Planak hirirako funtsezko lau apustu planteatu ditu:

  • Berrikuntza sustatzea, lurraldeko enpresek eta entitateek euren jarduerak planteatzeko oinarri hartu behar duten funtsezko balio gisa. Horrenbestez, lehentasuneko xedetzat jo da balio erantsi handiagoa duten enpresa proiektuei laguntzea eta hiriko berrikuntza ekosistema sustatzea.
  • Talentuaren aldeko apustua, hirirako funtsezko aktibo gisa, lan merkatuan txertatzeko edo jarduera berriak sortzeko gaitasunak dituzten pertsonei nabarmen lagunduz.
  • Gaitasunen garapen horretan heziketa ezinbestekoa da, horrenbestez, plana nabarmentzen da gazteenen artean berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen dituzten hainbat programak dituzten hezkuntza etapetan.
  • Donostia garapen azkarra burutzen ari da, munduan erreferentzia den smart hiri bilakatu nahi du, hiriko zein auzoetako erronkei aurre egiteko aukera bideratzen duena, teknologiak eskaintzen dituen aukeren bidez.

 

ayudas donostiainn 2018 contenido 3

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostiak-surf-hirien-munduko-sarearen-bileran-parte-hartu-du-brasilen
Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilgo Santos... gehiago
donostiako-gabonetako-azoka-handia-berritasunez-gainezka-bueltatuko-da
Aurtengo Donostiako Gabonetako Azokak azaroaren 30ean irekiko ditu ateak. Ekonomia... gehiago
alemaniako-hainbat-ekoizpen-etxe-izan-dira-gipuzkoan-lurraldeak-filmatzeko-eskaintzen-dituen-aukerak-ezagutzen
Donostia-Gipuzkoa Film Commission erakundeak –Donostiako Udaleko Ekonomia... gehiago
replicate-proiektuak-florentzian-urteko-emaitzak-aurkeztu-ditu-europar-batzordearen-aurrean
Urriaren 28an, Donostia Sustapena (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia) Florentziara... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
blockchain-praktikan-nola-aplikatu-gure-enpresetan
Donostiako Sustapeneko Smart Klusterrak antolatutako jardunaldia, Blockchainek Smart aplikazio eta... más
FacebookTwitterLinkedin