
Donostiako Sustapenak (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoa), REPLICATE proiektuaren koordinatzailea den aldetik, parte hartu zuen apirilaren 11 eta 13 artean Lisboan egin zen ekitaldi batean, Europako zenbait Lighthouse proiekturekin batera. REPLICATE proiektuan, Donostia, Florentzia eta Bristol dira itsasargi-hiriak; Sharing Cities proiektuan, berriz, Lisboa da, Londresekin eta Milanekin batera. Ekitaldi horretan, SCC01 deialdiko Europako 12 Lighthouse proiektu bildu ziren. Saio horiez gain, “Portugal Smart Cities Summit” ekitaldia ere izan zen Lisboan, non zenbait hitzaldi egin baitziren hiri adimendunei buruz.
Apirilaren 12an, goizeko lehen orduan, zenbait aurkezpen egin zituzten Lisboako zenbait kidek, zenbait politikari portugaldarrek, Europako Batzordearen zenbait ordezkarik eta Europa mailako beste erakunde batzuen zenbait ordezkarik.Saioarekin jarraitzeko, hiru lantegi egin ziren.Haietako bi eraikuntzak birgaitzera eta argiteria adimendunera bideratutako erreplika-jarduerei eta negozio-ereduei buruzkoak izan ziren, eta, hirugarrena, “branding”-ari buruzkoa, Lighthouse proiektuen artean marka-posizionamendu komun bat lortze aldera.Donostia Sustapenaz gain (proiektuaren koordinatzailea), eta Donostiako pilotuan egiten diren ekintzez gain, ESADEk ere hartu zuen parte (proiektukidea eta negozio-ereduei buruzko lan-paketearen liderra).REPLICATE proiektua H2020 programaren barruan dago kofinantzatuta, 691735. kontratuaren baitan (Europako SCC1 Smart Cities and Communities deialdia), eta helburu hau du: hiri jasangarriaren negozio-eredua baliozkotzea, energia-eraginkortasunaren, mugikortasun jasangarriaren eta IKTen/azpiegituren esparruetan Smart City bat izateko prozesua hobetzeko.
Apirilaren 13an, Donostia Sustapenak H2020 programako Lighthouse proiektuak koordinatzeko bileran hartu zuen parte. Han izan ziren, halaber, azken deialdian onartutako proiektu berrien ordezkariak, bai eta azken deialdiko ordezkariak ere.
Ekitaldiak aukera eman zuen, berriro ere, zenbait hirirekin eta Lighthouse proiektuekin esperientziak partekatzeko eta baterako lana indartzeko.
LAGUNTZA EKONOMIKOAK
PROGRAMAK
ZERBITZUAK
BEKAK
PROGRAMA AIPAGARRIAK
Donostia-San Sebastián UP! 2019
9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...
Arreta-telefonoa - 943 482 800 / e-mail - fomentoss@donostia.eus / Online - www.fomentosansebastian.eus
Arreta-bulegoa: Reina Regente 8, edificio Teatro Victoria Eugenia, 20003 Donostia - San Sebastián
© 2019 Fomento de San Sebastián.
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para analizar y mejorar tu experiencia de navegación. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Puede obtener más información o cambiar la configuración en Política de cookies.