logo ayuntamiento cabecera

Hastera doa TechLAB Donostia: ostatu turistikoei aplikatutako teknologiari buruzko jardunaldia

 

Apirilaren 11n, asteazkenarekin, abian jarriko da, Donostiako Alkateordetzaren eta Donostia Turismoaren eskutik, TechLAB for Hotel & Rental, marketin turistikoari eta banaketari buruzko hitzaldien, mikroaholkularitzen, mahai-inguruen eta abarren saio bat, Donostiako ostatuen emaitzak hobetu asmoz. Topaketa, kate handiei ez ezik, alokairuko etxebizitza eta apartamentu turistikoei ere zuzentzen zaie, edozein motatako ostatuei eragiten dieten gaiak jorratuko baitira. Ekitaldia Talent House-n (Baenako Dukea 42) egingo da, eta izena eman behar da aldez aurretik (https://discover.rocketbeds.com/techlab-for-hotel).

 

TechLab ekitaldiak trebakuntza eta aholkularitza uztartzen ditu. Haren xedea da turismoak mundu digitalari esker izan duen bilakaera aztertzea, sektoreko berritasunak ezagutzea eta bertaratuei beren hotelekin edo jabetzekin laguntzea. Hori dela eta, 30 minutuko mikroaholkularitza pertsonalizatuak ere eskainiko dira, hau da, marketin turistikoari, banaketari eta diru-sarrerei buruz hitz egiteko banakako bilerak, aldez aurretik erreserba eginda. Hitzaldi horien helburua da ostatuetara egokitu daitezkeen kasu praktikoekin eta irtenbideekin aholkuak ematea, haien errendimendua eta emaitzak hobetzeko. Hotelen eta apartamentuen marketinari, banaketari eta diru-sarrerei buruzko jardunaldiak izango dira. Ekitaldi ibiltari horrek zenbait formatu izango ditu: gosaria, hitzaldiak, mahai-inguruak eta mikroaholkularitza pertsonalizatuak, teknologia eragilea aplikatuz ostatuen errentagarritasuna hobetzeko.

 

TechLAB for Hotel & Rental, Donostian ez ezik, Benidormen (apirilaren 19an), Malagan (apirilaren 24an), Sevillan (maiatzaren 3an), Alacanten (maiatzaren 17an) eta Valentzian (maiatzaren 24an) ere izango da. Helburua da kudeatzaileek eta jabeek ideiak biltzea, gero beren hotelen edo jabetzen emaitzak hobetzeko erabil ditzaten.

 

TechLAB for Hotel & Rental Donostia Rocketbeds-ek antolatu du, eta, besteak beste, Hosteltur eta Smarttravel.news hedabide kolaboratzaileen babesa du. Horiez gain, beste hauek ere ari dira lankidetzan: Bi4Hoteliers, We Are Marketing, Juan Castro Consulting, Asiri Marketing, Tecnalia, CDT, Invattur, Beonprice, Singular Apartments eta Sanguino Abogados.

 

Hona hemen Techlab Donostian parte hartuko duten profesionalak:

  • Bibiana Libreros. Telekomunikazioen Azpiegiturako kudeatzailea Donostiako Sustapenean. “Turismo adimenduna”.
  • Jaime Chicheri —ekitaldi ibiltariko hiri guztietan izango da—. Hotelarientzako RevenueManagementWorld.com irtenbide-sistemaren eta OutstandingHoteliers.com metodoaren sortzailea. bi4Hoteliers.com-eko marketin-zuzendaria ere bada, bai eta onlineko marketineko prestatzailea eta trebatzailea ere.
  • Andrés Romero —ekitaldi ibiltariko hiri guztietan izango da—. Bera da Rocketbeds-eko marketin-saileko arduraduna, eta Asiri Marketing-eko proiektu-kudeatzailearen postuarekin eta Room4Exchange.com-eko marketin-zuzendariaren postuarekin uztartzen du lanbide hori, bai eta hotelen komertzializazioko eta hotelen nazioarteko kudeaketako irakasle-lanarekin ere.
  • Juan Castro León. CastroConsulting.es-eko zuzendaria eta proiektu turistikoen aholkularia da, eta aditua da plangintza eta gauzatze estrategikoan. Esperientzia handia du kudeaketa turistikoan eta norakoen zuzendaritzan. Gainera, irakasle da zenbait masterretan eta trebakuntza-zentrotan, marketin digitalaren inguruko ikasgaietan.
  • Asier Pereda. Apartureko (Apartamentu Turistikoen Euskadiko Elkartea) presidentea da, eta The Rentals Collection-eko zuzendari nagusia. Asierrek gorabidean dagoen ostatu-mota baten inguruko ezagutza eta kezkak helaraziko dizkigu: apartamentu turistikoak.
  • Julia Rey. Beonprice Academy-ko arduraduna. Merkatuko RMS software onenetako eta indartsuenetako baten trebakuntza-lerroa da Beonprice Academy. Trebakuntza-ibilbidea eta esperientzia ditu diru-sarreren gaietan; nahikoa aitzakia eta gehiegi Techlab-era joateko.
  • María Romero. Berritzaile petoa. Halaxe erakusten dute beste batzuekin sortu dituen zenbait proiektuk. Azken proiektua Güelcom da, ostatuetako zuzeneko erreserbak areagotzeko chatbotak sortu eta kudeatzen dituen startup txiki bat.
  • Max Medina. Negozio-garatzaile gisa hasi zen Rentals United-en, eta, gaur egun, enpresa horretako salmenta-zuzendaria da Espainian.
  • Jesús Herrero. Haren grina da turismoaren sektorean berrikuntza sustatzea teknologia berriak erabiliz. Gaur egun, Tecnalia Research & Innovation-en egiten du lan.
  • Toni Claveria. Espezialista handia da ostalaritzarako, txikizkako salmentarako eta kudeaketa-softwareko irtenbideetarako banaketa-sareetan, eta, duela urte eta erditik, zuzendari espezialista da REVO Systems-en. TechLab honek aukera emango du jakiteko zer ideiak eta irtenbidek funtziona dezaketen tokiko ostatuetan emaitza bikainak lortzeko.

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostiak-surf-hirien-munduko-sarearen-bileran-parte-hartu-du-brasilen
Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilgo Santos... gehiago
donostiako-gabonetako-azoka-handia-berritasunez-gainezka-bueltatuko-da
Aurtengo Donostiako Gabonetako Azokak azaroaren 30ean irekiko ditu ateak. Ekonomia... gehiago
alemaniako-hainbat-ekoizpen-etxe-izan-dira-gipuzkoan-lurraldeak-filmatzeko-eskaintzen-dituen-aukerak-ezagutzen
Donostia-Gipuzkoa Film Commission erakundeak –Donostiako Udaleko Ekonomia... gehiago
replicate-proiektuak-florentzian-urteko-emaitzak-aurkeztu-ditu-europar-batzordearen-aurrean
Urriaren 28an, Donostia Sustapena (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia) Florentziara... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
blockchain-praktikan-nola-aplikatu-gure-enpresetan
Donostiako Sustapeneko Smart Klusterrak antolatutako jardunaldia, Blockchainek Smart aplikazio eta... más
FacebookTwitterLinkedin