logo ayuntamiento cabecera

Surf Taulen esparruko II. Berrikuntza Lehiaketa

Concurso Surfboards 2 eusk

 

Donostiako Sustapenak, unibertsitateekin elkarlanean (EHU/UPV, Mondragon Unibertsitatea, Tecnun eta Deustu), “SurfboardsInnovationComp” Surfeko oholen Berrikuntzaren inguruko II. Lehiaketaren deialdia egin du honako kategoria hauetan: osagarriak, ekoizpen-prozesuak eta surfeko oholak. Surfeko oholen Berrikuntzaren II. Lehiaketaren helburua da surfaren industriaren garapena eta merkaturatzea bultzatzea eta kalitate handiagoko prozesuak eta produktuak proiektatzea. Berrikuntza irekiaren prozesuak hurbildu nahi dira unibertsitatetik enpresara, unibertsitarioentzat garapen profesionaleko potentziala duen sektorea ezagutzeko eta berrikuntza hori, egungo industriak lan hori hartuta, etorkizuneko enpresa-ekimen edo produktu berritzaile bilakatzeko helburu bikoitzarekin.

 

Donostiako Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi zuen: "Donostian surfa kontuan hartzen dugu ez soilik kirola edo turismoa erakartzeko elementu bezala, baizik eta bereziki jarduera ekonomiko gisa. Gainera, sektore horretan, enpresa fabrikatzaile eta teknologiko aitzindariak eta nazioartean liderrak ditugu. Hori dela-eta, jarduerak abian jartzen ditugu Surfaren Klusterraren esparruan edota honako lehiaketa hau atera dugu. Berrikuntza eta kirola konbinatuta lortzen diren emaitzak harrigarriak dira. Zehazki, surfaren sektorean teknologia eta berrikuntza aplikatzen aspaldi hasi ziren, eta lehiaketa honen bitartez, surf arloko ideia eta proiektu berritzaileak sustatu nahi ditugu, hiriko Unibertsitateetako ikasleek sortuak, etorkizunean eta gure hirian sektorearen enplegua eta lehiakortasuna hobetu ahal izate aldera".

 

Lehiaketan parte hartu ahal izango dute 3. eta 4. mailako ikasleek eta EHUko, Mondragon Unibertsitateko, Tecnun-eko eta Deustuko Masterreko ikasleek, nahi duten adarretakoek. Halaber, beheragoko mailetako ikasleek parte hartu ahal izango dute, taldean hirugarren edo laugarren mailako ikasleren bat egonez gero. Ikasle bakoitzak edo ikasle-taldeek nahi duten kategoriara aurkeztu ahal izango dute, eta proiektu bat baino gehiago ere aurkeztu dezakete. Ikasle-taldeak mistoak izan daitezke; hau da, unibertsitate ezberdinetakoak.

 

Lehiaketan, ondorengo kategoriak egongo dira:

  • Surfeko oholen osagarriak.
  • Surfeko oholen ekoizpen-prozesuak.
  • Surfeko oholen errendimendua hobetzea.

 

Talde bakoitzean gutxienez bi kide egongo dira eta gehienez bost. Proiektu guztiak irakasle batek berrikusi edo tutorizatuko ditu.

 

Hiru proiektu onenek 1.000 euroko saria jasoko dute, parte hartzen duten kategoria edozein izanda ere. Epaimahaiak, besteak beste, ondorengoak baloratuko ditu: ideiaren osagai berritzailea, proiektuaren aurkezpena, surfeko oholen bilakaerarako ekarpena, proiektuaren praktikotasuna, edota surflarien erosotasuna hobetzeko egindako ekarpena. Era berean, irabazlea izan den taldeko ordezkari batek parte hartu ahal izango du Donostiako Sustapenaren Donostia Surf City Klusterrak, hirian surfaren sektorea bultzatzeko ekintzen esparruan antolatutako enpresa-bidaia batean.

 

Izena emateko epea irekita egongo da otsailaren 8ra, ostiralera, bitarte. Izena emandako pertsona guztiek surfeko oholen berrikuntzari buruzko prestakuntza-jardunaldian parte hartu ahal izango dute otsailean zehar; prestakuntza Donostia Surf City Klusterreko enpresek emango dute.

 

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostiako-ekonomia-bultzatzeko-zinegotzigoak-indarrean-ditu-enpresentzako-eta-ekintzaileentzako-laguntzak
45 urtetik gorakoak kontratatzeko eta Global Training nazioarteko beketarako epeak... gehiago
donostia-buru-duen-surfaren-hirien-munduko-sarea-panamerikar-jokoetan-aurkeztu-da
2019ko Joko Panamerikarren nazioarteko kirol-ekitaldia egiten ari dira Liman (Peru),... gehiago
smartkalea-proiektuan-ideia-berriak-bilatzen-dira
SmartKalea proiektuaren Ideien Deialdiaren edizio berria. Donostiako Sustapenak... gehiago
smartkalea-proiektuak-altzan-hondakinak-murriztea-lortu-du
Azterketa batek egiaztatu du zigarro-mutxikinek %12 behera egin dutela. Donostia... gehiago

Azken ekitaldiak

zure-ahaleginak-errentagarri-egiten-ditu-interneten
Jardunaldia 2019/07/03 | Gure negozioa digitalizatzeko eta hobetzeko teoria ezagutzen dugu, eta... más
blockchain-ean-oinarritutako-komertzio-negozio-modelo-berriak
Jardunaldia 2019/07/17 | Nola eraldatzen ari da txikizkako merkataritza... más
zortzi-proiektu-hautatu-dira-negozio-berritzaileen-puc-programan-parte-hartzeko-donostiako-merkataritza-sektorean
Astelehenean, hilak 17, PUC, Pop Up Comerce programa abian jarri zen, Gipuzkoa Plazako Puntu Dendan... más
FacebookTwitterLinkedin