logo ayuntamiento cabecera

Europak begia bota die Donostiako Startup-ei

Argazkietan ezkerratik eskubitara: Myriam Ocaña, Bunt Planet-koa, Alfonso Gurpegui, Donostiako zinegotzia eta Euken Sesé, Donostia Sustapeneko arduraduna. 

 

Donostiako hiru enpresak, Bunt Planet, SL-k, Smiley Owl Tech eta HWS Concrete Towers, SL-k, jaso berriak dituzte Horizon 2020 Europar Programako ETE Instrumentuko laguntza ekonomikoak, merkatuari irtenbide berritzaileak eskaintzen dizkioten proiektuak garatzen dituzten enpresa ertain eta txikientzat ateratzen direnak. Proiektu horiek onartzearekin, jada 17 enpresa donostiarrek, horietako asko Donostiako Sustapenak bultzatuta, lortu dute onuradunak izatea ETE Instrumentuaren deialdian, 2014. urtean atera zenetik; beraz, Espainiako funtsen %5 inguru eskuratu dute, guztira ia 13 milioi euro. Sustapenak kokapen hori indartu nahi du, laguntza horietara jo nahi duten enpresei aholkularitzako zerbitzu espezifikoa eskainita.

 

Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi zuen: “Europako ETE Instrumentua programa erreferentea da oinarri teknologikoko enpresa berritzaileetan edo start up-etan, eta Euskal Herrian geratzen diren funtsen %80a baino gehiago Donostiako edo inguruneko enpresentzat izatea oso gustura egoteko arrazoia da. Baina berrikuntzaren sistema areagotzeko lanean jarraitu behar dugula jakin badakigunez, aitzindari moduan abian jarri dugu zerbitzu hau funts horietara jo nahi duten enpresa berriei laguntza horiei buruzko aholkularitza emateko eta izapideak egiten laguntzeko”.

 

Donostiako Sustapena lanean ari da Donostiako enpresa gehiago zerrenda horretara batu daitezen. Modu horretan, laguntza eta aholkularitza espezializatua etengabe eskaintzen du, ETE Instrumenturako proiektuak prestatzeko nahiz aurkezteko. Hori dela-eta, urtean zehar, ad-hoc tailer espezializatuak antolatzen ditu, jardunaldiak eta hitzaldiak ere bai (WeekINN-Berrikuntzaren Astean zehar), aholkularitzako banako saioak, DonostiaINN laguntzak eskatzeko aukerarekin batera, gastu estrategikoak ordaintzearren. Sustapenak, halaber, aholkularitzako eta prestakuntzako zerbitzu espezifikoa aktibatu du ETE Instrumentura jo nahi duten Donostiako enpresentzat; modu horretan, tailerrak antolatu ditu proiektua nola aurkezten den erakusteko.

 

Donostiako Sustapenaren lehentasunetariko bat da hirian proiektu berritzaileak garatzea; horregatik, enpresa horiei laguntza eskaintzen die talentua erakartzeko eta horri eusteko eta ezagutza teknologikoa sartzeko Bonu Teknologikoak bezalako erreminten bitartez. Era berean, DonostiaINN laguntza ekonomikoak eskaintzen ditu edo nazioartean hedatzen edo sustatzen laguntzen du.

 

BuntPlanet enpresak BuntBrain softwarea garatu du; alegia, Big Data eta Adimen Artifiziala aplikatzen ditu uraren galera gutxiago izateko edateko ura banatzeko sareetan. Bi modulu ditu: batetik, WaterMeters, uraren galera komertzialak kontrolatzen dituena (kontsumitutako ura baina fakturatu gabea irakurketan akatsak gertatzeagatik) eta, bestetik, LeakFinder, azken kontsumitzailearengana iritsi arte ura eramaten duen hoditeriako uraren ihesak detektatzen dituena. Hori garatzeko, BuntPlanet enpresak erreminta berean bildu ditu diziplina oso ezberdinetako ezagutzak (Softwarearen ingeniaritza, Ingeniaritza Hidraulikoa, Metrologia eta Matematika aurreratua). ETE Instrumentuko laguntza BuntBrain nazioartean ezagutzera emateko erabiliko da. Horretarako, BuntPlanet enpresak uraren sareetan ezaugarri ezberdinak dituzten lau herrialde hautatu ditu, eta horietan teknologia berria ezarriko du: Alemania, Espainia, Bolivia eta Costa Rica.

 

Bestalde, ETE Instrumentuaren laguntzarekin, HWS Concrete Towers enpresak, 2015. urtean sortutakoak, jarduera dibertsifikatuko du turbina eolikoentzat ormigoizko dorreak eraikitzetik haratago, “AirCrane System” izeneko sistema diseinatzen eta fabrikatzen hasi baita; hau da, sektore eolikoarentzat eraikitzeko metodologia, garabi berezietan oinarritua, nahi den altuerako eta nacelle pisuko turbina eolikoen dorreak edo palen edozein luzera lortzeko gai dena, hots, sektore eolikoaren azken joerak eta eskariak. Garabi berritzailearen erakuslea diseinatzeko eta fabrikatzeko, 2,12 milioi euroko inbertsio orokorra egin beharko da; kopuru horren %70a EBk finantzatuko du H2020 Programako ETE Instrumentuaren bitartez.

 

Smiley Owl Tech enpresak ikaslearen identitatea baliozkotzeko etengabeko online sistema du, eta aurpegia ezagutzeko algoritmo automatikoa erabiltzen du, erabiltzailearen identitatea egiaztatu eta portaera okerrak detektatzeko ikasketa-prozesu osoan zehar.

 

Espainiak finantzatutako enpresa gehien dituen herrialdea izaten jarraitzen du; hau da, guztira 632 enpresa onuradun eta 235 milioi euro inguru. Aldea badago beste herrialdeekin alderatuta, Erresuma Batua 134 milioi eurora iristen baita edo Alemania 100 milioi eurora. Euskadin 47 enpresak eskuratu dute ETE Instrumentuaren laguntza, eta gehienak I. Fasean daude (29 I. Fasean eta 18 II. Fasean).

 

Donostiari dagokionez, guztira 16 enpresa daude, horietako hamaika II. Fasean eta bost I. Fasean finantzaketa lortuta. Kopuru horiekin Gipuzkoako proiektuen %80a eta Euskadin II. Faseko proiektuen %89a lortu da; beraz, horrek esan nahi du Donostiak abangoardiako proiektu berritzaileak bultzatzen dituela. ETE Instrumentua Europar Batasunak kudeatzen du Horizon 2020 Programaren esparruan, eta hasieratik enpresa txiki eta ertain oso berritzaileak bultzatzeko eta identifikatzeko helburuarekin sortu zen, EBren etorkizun ekonomikoaren oinarri bezala hartzen direlako. I. Fasea ideiak identifikatzeko eta negozioa bultzatzeko azterketa-fasea bezala definitzen da, eta fase horretan 50.000 eurora bitarteko laguntzak lor daitezke. II. Fasean, berriz, proiektua abian jartzea eta garatzea eskatzen da, eta 2,5 milioi eurora bitarteko diru-laguntzak eskaintzen dira.

 

CDTIko Programen Dibisioko (EB) ordezkari moduan eta Donostiako Sustapenak WeekINN astean zehar urriaren 23an antolatutako saioan, Luis Guerrak azaldu zuen deialdian hainbat aldaketa garrantzitsu egingo direla 2018. urteari begira; hain zuzen ere, gaiak irekitzea hobi sektoreetako enpresei sartzeko aukera emateko edota proiektua aldez aurretik defendatu beharra, hautagaiak indartzeko eta ebaluatzaileek proiektuak ezagutzea errazteko.

 

INFORMAZIO-SAIOA

Datorren martxoaren 22an, osteguna, Donostiako Sustapenak, Zabala Consulting-ekin batera, deialdiaren inguruko beste tailer bat antolatuko du, Europako ETE Instrumentua xehetasunez ezagutzera emateko eta enpresei programaren hurrengo deialdietan proiektua aurkezten laguntzeko. DonostiaINN tailerra Talent Housen egingo da 9:30etik 11:00etara bitartean, eta deialdi honen bitartez hazteko interesa duten eteentzat bakarrik da. Formatu murriztukoa izango da, soilik gonbidapena dutenek joan ahal izango dute, eta deialdira aurkezteko asmoa duten edo bertan parte hartzeko proiektua duten enpresentzat antolatu da.

 

Lan-saioan zehar, adituek deialdia aurkeztuko dute, nola jakin proiektua prest dagoen azalduko dute, eta memoria on bat aurkezteko gakoak emango dituzte. Gainera, kasu praktiko bateko protagonistek nortzuk diren eta nola egin duten azalduko dute.

 

Proiektu helduak dituzten enpresek, bertaratutakoek, hurrengo egunetan bi orduko banako saioa egin ahal izango dute Zabala Consulting-ekin; hau da, berrikuntzan aditua den aholkularitza-etxea, ETE Instrumentura proiektuak aurkezteko esperientzia zabala duena.

 

ETE Instrumentura Donostiako ondorengo enpresek jo dute:

I. Fasea

  • Wireless Cities. Garraio-sistema adimentsua autobusen eta autokarren sektorerako.
  • Iline Microsystems. Hemostasiaren eremuan, gailu mediko berritzaileak diseinatzen eta fabrikatzen ditu.
  • Instant Sport. Wavegarden-en proiektua, olatu artifizialak.
  • Zoovel Technologies, SL. Teknologiaren hornitzaile orokorra telekomunikazio-enpresentzat.
  • Sapa Operaciones, SL. Transmisio automatikoko teknologia berria garatu du ibilgailu astunentzat; hau da, "Binary Logic" izenekoa, torke bihurgailurik gabe, eta engranaje-enbrageetan eta -trenetan oinarritzen da.

 

II. Fasea

  • Arima Software Desing. Ziberatakeen aurrean babesteko software berritzailea.
  • Hvid Security. Segurtasuneko softwarearen hornitzailea, denbora errealean autobabestutako aplikazioentzat.
  • Farsens. Haririk gabeko sentsore iraultzaileak diseinatzen eta ekoizten ditu bateriarik gabe.
  • Graphenea. Kalitate handiko grafeno-olatak fabrikatzen eta komertzializatzen ditu, grafenoan oinarritutako teknologiak garatzeaz gain.
  • Likuid Nanotek, SL. Petrolio-gasaren uraren mendekotasuna hausten du, nanomintzezko teknologia errentagarriarekin eta hondakinik gabe, ura berrerabiltzeko.
  • Neos Surgery. Garezurreko eta bizkarrezurreko neurokirurgiaren arloan, gailu mediko berritzaileak sortu, aztertu, diseinatu, ekoiztu eta komertzializatuta produktu kirurgikoak eskaintzen ditu.
  • Nesplora, SL. Irtenbide teknologiko estandarizatuak eta zientifikoki baliozkotuak, gizakiaren portaera zehatz-mehatz aztertzeko, diagnostikatzeko edo tratatzeko aukera ematen dutenak.
  • Countercraft. Adimenaren eta engainu zibernetikoaren aurkako produktuen hornitzaile aitzindaria, eraso gidatuak detektatzeko.
  • Alerion. Energia berriztagarrien industriarako baliabideak eskaintzen ditu; doitasun, ikuspegi artifizial eta errendimendu altuko software txertatuko nabigazio autonomoaren garapenean espezializatua.
  • HWS CONCRETE TOWERS, SL
  • BUNT PLANET S
  • Smiley Owl Tech

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostia-gipuzkoa-film-commission-sarirako-deialdia-ireki-da-pelikulak-egiteko-erabilitako-hiriei-balioa-ematen-dien-filmentzat
Pelikula filmatua izan den lekuko balio urbanistikoak, naturalak, kulturalak eta... gehiago
epea-ireki-da-merkataritzan-eta-ostalaritzan-45-urtetik-gorako-pertsonak-kontratatzeko
Donostiako Udalak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Ekonomia Bultzatzeko... gehiago
donostiako-gazteek-helmuga-hautatuko-dute-berriro-connecting-talent-2019-nazioarteko-mugikortasun-programan-parte-hartzeko
Donostiako Sustapenak epea ireki du 35 urtetik beherako pertsona interesatuek... gehiago
donostiak-kanpoko-ekintzaileentzako-laguntzak-gehitu-ditu
Donostiako Udalak, Sustapena Sozietatearen bitartez, laguntzen deialdi berria egin... gehiago

Azken ekitaldiak

erp-informazio-komertziala-kudeatzeko-aplikazio-bezala
Jardunaldia - 2019/06/26: Gure negozioa digitalizatzeko eta hobetzeko teoria ezagutzen dugu.... más
zer-egin-dezake-marketing-digitalak-nire-negozioarengatik
Jardunaldia - 26/06/2019: Eduki erabilgarriarekin bezeroak erakartzea salmentak... más
nekazaritza-asko-eta-teknologia-pixka-bat
2019/07/11 Villa Yeyette 09:30-13:30. Doitasun Nekazaritzaren Hastapenei buruzko Jardunaldia:... más
FacebookTwitterLinkedin