logo ayuntamiento cabecera

Europako REPLICATE proiektuak, Donostiako Sustapenak koordinatuta, stand batekin parte hartu zuen Bruselako Industry Day erakusketan

H2020 programaren barnean (SCC1 Smart Cities and Communities Europako deialdia) batera finantzaturiko eta Donostiako Sustapenak (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoa) koordinatutako REPLICATE proiektua Europako Batzordeak Industry Day-aren inguruan Bruselan otsailaren 22an eta 23an antolatutako erakusketan egon zen.

 

Industriara bideratutako jardunaldiaren bi egunetan zehar, zenbait hitzaldi eskaini zituzten, eta Europako Batzordeak industria-politikaren eta lehiakortasuna hobetzeko ekintzen inguruan duen ikuspegia azaldu zuen. Horrez gain, aurkezpen eta mahai-inguru ezberdinak egin zituzten industriarekin zerikusia duten gai ezberdinen gainean, eta, horietan, Europako agintariez gain, klusterrek, industria-elkarteek, inbertsiogileek eta enpresa pribatuek hartu zuten parte.

 

Hitzaldien saioak egiten ziren aldi berean, Replicate proiektua beste 20 proiektu eta ideia berritzaileekin batera hautatua izan zen, erakusketa batean standa eta guzti egoteko. Hainbat pertsona gerturatu ziren standera proiektua ezagutzeko asmoarekin, tartean, Europako Batzordeko Policy Makers ezberdinak. Modu horretan, proiektua zabaltzeko eta Donostia, Florentzia eta Bristol hiru eredu-hirietan, energia-eraginkortasunaren, mugikortasun iraunkorraren eta IKT/Azpiegituren inguruan egiten ari diren ezarpenak ezagutzera emateko aukera izan zuten. Halaber, Eurohelp enpresak, proiektu honen Donostiako pilotuaren bazkidea eta Donostia Smart Klusterreko kidea denak, Linked Open dataren eta herritarrek parte hartzeko plataformaren inguruan Donostiako pilotuarentzat Replicate proiektuaren eremuan garatzen ari den jarduerak aurkeztu ahal izan zituen.

 

replicate stand contenido1Bestalde, otsailaren 8an, Replicate proiektuko Donostiako pilotuaren bazkideak bildu ziren 27. Poligonoko Enertic eraikinean, eta, proiektuaren egoeraren berri emateaz gain, proiektuaren hirugarren urte honetan zehar egin beharreko lanak duen garrantzia azpimarratu zuten; izan ere, aurreikusitako ezarpenak gauzatuko dira eta proiektuaren bigarren fasean sartuko dira, monitorizazio-fasean, beste bi urterako. Era berean, autobus elektrikoen (D-bus), abiadura handiko haririk gabeko sare mugikorraren (Sistelec) eta argiteria adimentsuaren (Leycolan) gaineko jarduerak xehetasunez aurkeztu zituzten inplikatutako bazkideek, lan horiek eginda baitaude eta optimizazio eta monitorizazio faseetan aurkitzen baitira.

 

Orobat, Nilüfer hiri jarraitzaileak Replicate proiektua aurkezteko eta follower city (hiri jarraitzailea) bezala duen esperientzia azaltzeko aukera izan zuen pasa den urtarrilaren 30ean, Marmara Municipal Associations-ek (Marmara eskualdeko udal-elkarteak, Turkia) eta Europar Batasunak antolatutako H2020 Information Seminar jardunaldian.

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2018

9,2 milioi euroko aurrekontu batekin, iaz baino %14 gehiago, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2018 planaren bidez, hainbat neurri berriz jarri ditu abian, epe ertainean eta luzean aplikatzeko, giza kapitala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

smartkalea-proiektuak-altzako-hondakinen-erradiografia-egun-du
Smartkalea proiektuak Donostiako Sustapenak koordinatzen duena, kaleen garbiketa... gehiago
hartu-parte-eta-irabazi-500-hemengo-produktuak-erosteko
Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren Guztiona Klusterraren bitartez,... gehiago
san-sebastian-shops-ek-eta-udalak-akordioa-sinatu-dute-tokiko-hiri-merkataritza-bultzatzeko-eta-ikusgai-egiteko
Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez, hitzarmen berri bat sinatu du... gehiago
donostiako-bpgd-3-8-hazi-da-azken-urtean
Donostia UP! 2018 Planak 1.037 enplegu 267 enpresa berri sortzea lortu zuen.... gehiago

Azken ekitaldiak

altza-n-baratza-profesionala-lortzeko-epea-irekita-jarraitzen-du
Donostiako Sustapenak Donostia Urban Lur proiektua abian jarri du, nekazaritza-sektorea ezagutzea... más
donostiako-200-denda-inguruk-parte-hartuko-du-donostiamarket-ekitaldian
Entre el 14 y el 19 de marzo tendrá lugar una nueva edición del #DonostiaMarket, un evento... más
donostia-moda-klusterrak-bere-jarduera-ardatzak-zabaldu-ditu-turismoaren-eta-kulturaren-arloetara
Donostiako Alkateordetzaren Donostia Moda Klusterraren 2019 Jarduera Planean, modaren inguruko tokiko... más
FacebookTwitterLinkedin