logo ayuntamiento cabecera

Donostiak “Connecting Talent” programa aurkeztu du Bostonen

 

Donostiako Sustapenak, Bostonen, MIT unibertsitate ospetsua hautatu du “Connecting Talent” programak eskaintzen dituen aukerak azaltzeko; izan ere, programaren helburua da nazioarteko talentua erakartzea eta atzerrian dauden prestakuntza handiko gazte donostiarrekin harremanetan egotea, Donostian garapen profesionala jarraitzeko Donostiara itzultzea eskaintzearren.

 

Alkateordea eta Ekonomia Bultzatzeko eta Enpleguko zinegotzia den Ernesto Gasco sozialistak Boston European Career Fair (https://ecf.fairsey.com/#!/) zuzenean ezagutzeko aukera izan du, eta, bertan, gerturatutako unibertsitate-komunitateari gure hirian beka lortzeko edo egonaldi profesionala egiteko aukeraren berri eman dio. 

 

Azokan, Europako hainbat unibertsitatek eta enpresak beren programak eta bekak eskaintzen dituzte talentuak erakartze aldera, azokan izandako Frantzia, Holanda, Suitza edo Alemania bezalako herrialdeetako enpresetan eta zentro teknologikoetan haien  gaitasunak garatzeko aukera izan dezaten. Estatu-mailan, soilik Donostiak eta Bizkaiko Aldundiak izan dute stand propioa. Donostiari dagokionean, bigarren aldiz egon da azokan, eta berrogeita hamar bat beka eta enplegu eskaini ditu berrikuntza-zentro eta enpresa teknologikoetan aritzeko.  

 

boston contenido 2

 

Gasco gustura agertu da Donostiako standera hurbildutako unibertsitario gazteak interesa erakutsi dutelako. ”Curriculumaren garapenerako izan ditzaketen abantailek ez ezik, Donostiak eskaintzen duen berezko edertasunak ere erakarri ditu. Programa hau bultzatu nuenean, ziur nengoen zituen ahalmenez, eta honako hau bezalako azoketan horren ontasunak ikus daitezke. Iparramerikako unibertsitate pribatu bateko ordezkari batek ere ikasleen trukea hasteko eskaintza egin du“, adierazi du. 

 

Replicate, Smartkalea, District Heating eta Talentuaren Itzulera bezalako programak edo ikerlarientzako Talent House egoitza direla-eta, Donostia erreferentziazko hiria izatera iritsi da I+G arloan, Europan. Beraz, horrek Boston hirira gerturatzeko aukera ekarri du, MIT, Harvard edo Massachusetts Institute of Technology bezalako Unibertsitateen lekura.

 

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia Harvad-eko Unibertsitateko biozientzia laborategiko arduradunekin bilduko da, garatzen duten lana ezagutu eta egin ditzaketen lankidetzak aztertzeko. 

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostiako-ekonomia-bultzatzeko-zinegotzigoak-indarrean-ditu-enpresentzako-eta-ekintzaileentzako-laguntzak
45 urtetik gorakoak kontratatzeko eta Global Training nazioarteko beketarako epeak... gehiago
donostia-buru-duen-surfaren-hirien-munduko-sarea-panamerikar-jokoetan-aurkeztu-da
2019ko Joko Panamerikarren nazioarteko kirol-ekitaldia egiten ari dira Liman (Peru),... gehiago
smartkalea-proiektuan-ideia-berriak-bilatzen-dira
SmartKalea proiektuaren Ideien Deialdiaren edizio berria. Donostiako Sustapenak... gehiago
smartkalea-proiektuak-altzan-hondakinak-murriztea-lortu-du
Azterketa batek egiaztatu du zigarro-mutxikinek %12 behera egin dutela. Donostia... gehiago

Azken ekitaldiak

zure-ahaleginak-errentagarri-egiten-ditu-interneten
Jardunaldia 2019/07/03 | Gure negozioa digitalizatzeko eta hobetzeko teoria ezagutzen dugu, eta... más
blockchain-ean-oinarritutako-komertzio-negozio-modelo-berriak
Jardunaldia 2019/07/17 | Nola eraldatzen ari da txikizkako merkataritza... más
zortzi-proiektu-hautatu-dira-negozio-berritzaileen-puc-programan-parte-hartzeko-donostiako-merkataritza-sektorean
Astelehenean, hilak 17, PUC, Pop Up Comerce programa abian jarri zen, Gipuzkoa Plazako Puntu Dendan... más
FacebookTwitterLinkedin