logo ayuntamiento cabecera

Errege Magoak ostiralean iritsiko dira Donostiako Gabonetako Azokara

 

Haientzat Cinthya Cubillo diseinatzaileak, Donostia Moda Klusterrak antolatutako lehiaketaren irabazleak, asmatutako jantziak estreinatuko dituzte Aurten, betiere eguraldiak laguntzen badu, Ekialdeko Errege Magoak gure hirira iritsiko dira Urumea ibaian barrena, eta Frantzia Pasealekuan geratuko dira han ezarritako Gabonetako Merkatua bisitatzeko. Ibaian zehar nabigatuaz jaisteko beharrezko baldintzak betetzen ez badira ere, Ekialdeko Errege Magoek berretsi dute aipatu Merkatuan egongo direla goizeko 11:00etan, Donostiako haurrekin lehen aldiz harremanetan jartzeko. Merkatua Alkateordetzak antolatu du Donostiako Sustapenaren bitartez.

 

Iristeko lekuaz gain, aurten berrikuntza nagusia izango da Errege Magoen jantzi berria; hain zuzen ere, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren Donostia Moda Klusterrak sustatutako lehiaketaren irabazlea izan den Cinthya Cubillok haientzat diseinatu eta egin du. Pertsonaia horien tradizioa eta janzkera errespetatzeko baldintzei jarraiki, diseinatzaile gazteak kolore ezberdinak erabili ditu Errege bakoitzarentzat: granatea Meltxorrentzat, berdea Gasparrentzat eta urdin turkesa Baltasarrentzat. Belusa bordatu die mikrolentejuelekin eta brodatuaren ezarkinak jarri dizkie gerrikoetan, mahuketan eta tuniketan. Jantziak osatzen dituzten larruak sintetikoak eta ekologikoak dira. Jantziak forratuta daude eta amaierak eskuz josita junturak ez ikusteko. Gainera, prakek poltsikoak dituzte gozokiak gordetzeko.

 

Ondoren, iazko moduan, Errege Magoek hiriko zenbait auzo bisitatuko dituzte. Kasu honetan, honako auzo hauek bisitatu nahi dituztela adierazi digute: Gros, Bidebieta, Intxaurrondo, Amara eta Antiguo.

 

11:15 - 11:30                            Katalunia plaza (Gros)

11:45 - 12:00                            Juan XXIII (Bidebieta)

12:30 - 12:45                            Sagastieder plaza (Intxaurrondo)

13:15 - 13:30                            Olaeta plaza (Amara)

14:00 - 14:15                            José María Sert plaza (Antiguo)

  

Geroago, Errege Magoak Udaletxera iritsiko dira, eta 15:30ean hasiko dira haurrei harrera egiten Osoko Bilkuren Aretoan. 17:30 arte bertan izango dira, eta 17:00etatik aurrera jada ezingo da Udaletxera sartu.

 

Desfilea 18:00etan hasiko da, eta hiriko erdiguneko kaleetan zehar igaroko dira. Desfilean, Errege Magoekin batera izango dira trikitilariak, txarangak, su-hiltzaileak, tren turistikoa, autobus turistikoa, Dbus-en autobus hibridoa eta Errege Mago bakoitzaren pajeak eta errege-postariak. Halaber, desfilean ez dira faltako animalien taldeak. Guztira, 500 bat parte-hartzaile bilduko dira. Era berean, 2.500 kilo gozoki banatuko dira, zeliakoentzat egokiak direnak. Harrera ofizialean zehar, diabetikoak diren haurrek haientzat egokiak diren gozokiak eskatu ahal izango dizkiete Erregeei.

 

Desfilea 19:00ak aldera amaituko da, eta 20:00etan, beste behin, su artifizialak botako dituzte Gabonetako Azokatik, Urumea ibaiaren gainean. Suak Santa Katalina eta Maria Kristina zubien artean ikus ahal izango dira, ibaiaren alde banatan. Gabonetako Azokak berriro ere bere ateak irekiko ditu larunbatean, urtarrilaren seian, baina aurten azkeneko aldiz, eta egun horretan eskaintza bereziak aurkitu ahal izango dira.

 

 

 

 

 

Azken berriak

san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-ak-berriro-ekin-dio-jarduteari-filmaketen-berraktibazioarekin
Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta... gehiago
donostiako-sustapenak-hiri-adimendun-gisa-duen-eskarmentuaren-berri-emango-dio-costa-ricari
Donostiako Udalaren mendeko entitate publiko horrek ezagutzak transferitzeko... gehiago
donostia-sustapenak-energia-plangintzako-bere-esperientzia-aurkeztuko-du-hotmaps-europar-proiektuaren-azken-konferentzian
Hurrengo ekainaren 30ean izango da HOTMAPS proiektuaren azken konferentzia online.... gehiago
donostia-sustapenak-eta-biodonostiak-turinera-eraman-dute-donostiako-esparru-biosanitarioa-garatzeko-orduan-izan-duten-esperientzia-eta-lankidetza
Turin hiriak Donostiaren esperientzia eta Biodonostia eta Donostia Sustapenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más