logo ayuntamiento cabecera

Donostiako Sustapenak Bartzelonako Smart City Expo erakusketan parte hartu du stand batean REPLICATE europako proiektuarekin eta beste proiektu Lighthouse-ekin batera

 

Donostiako Sustapenak (Ekonomia Sustapeneko Zinegotzigoa), Replicate europar lighthouse proiektuaren koordinatzaile gisa, Horizon 2020 programak batera finantzatuta (SCC Smart Cities and Communities Europako deialdia) Bartzelonako Smart City Expo World Congress-ean parte hartu du; hiri adimentsuen jazoera nagusiena nazioarteko mailan. Donostiako Sustapenak Bristol eta Florentziarekin batera stand batean parte hartu du (horiek ere proiektuaren itsasargi hiriak dira), Europar Batasunak sustatuta. Standean 8 lighthouse proiektu bildu dira, beste 4 erakunde europarrez gain.

           

Azaroaren 14, 15 eta 16an ospatu zen feria eta 17.000 bisitari bildu direla, eta bertan 700 hiri baino gehiagoko 650 erakustoki eta goi mailako ordezkariek parte hartu dutela kalkulatu da. Azokan enpresa handiek hartu dute parte, eta baita sektore desberdinetako enpresa buruzagiek ere. Azokaren helburua eztabaida eta sinergia desberdinak sortzea zen, hainbat gairi buruz, besteak beste: Gobernantza, Mugikortasuna, Hiri Seguruak, Ekonomia, Iraunkortasuna, Ekonomia Zirkularra, Gizartea eta Datuak eta Teknologia.

 

replicate barcelonal contenido2

 

Hiru egun horietan, standean saio desberdinen programa bat garatu da, Smart esparruko gai desberdinei buruz. Donostiako Sustapenak, Florentzia hiriak, Bristol hiriak eta ESADEk, Replicate proiektuaren kide eta ordezkari gisa, txostengile gisa parte hartu dute saio hauetan. Zehazki, Donostiako Sustapenak moderatzaile bezala parte hartu du negozio eta erreplikazio ereduei buruz eta baita txostengile gisa ere District Heating eta Smart Cities Neurketen saioetan, non esparru hauetan hirian burutzen ari diren garapenak aintzat hartu diren.

 

replicate barcelonal contenido3Bestalde, azaroaren 16an, Donostiako Sustapenak Smart City Tech aliantzak antolatutako tailer batean hartu zuen parte, GAIA klusterraren eskutik. Jardunaldiak erronka desberdinak planteatu zituen, hainbat hirik edo eskualdek aurkeztuta, besteak beste: Flandes, Munich, Katalunia eta Donostia. Donostiak IKT erabiltzeari buruzko erronka aurkeztu zuen, balantze energetiko eta negozio ereduetarako, Replicate proiektuaren barruan aurkezten diren eraikinen energia birgaitzeko.

 

Halaber, proiektuaren beste kide batzuk stand propioa eduki zuten azokan, esaterako, Ikusi, Smart Klusterraren kidea, Florentzia hiriak eta NEC-ek. Smart Klusterraren beste

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

smartkalea-proiektuan-ideia-berriak-bilatzen-dira
SmartKalea proiektuaren Ideien Deialdiaren edizio berria. Donostiako Sustapenak... gehiago
smartkalea-proiektuak-altzan-hondakinak-murriztea-lortu-du
Azterketa batek egiaztatu du zigarro-mutxikinek %12 behera egin dutela. Donostia... gehiago
donostian-2019an-egingo-den-gabonetako-merkatuan-parte-hartzeko-inskripzio-epea-ireki-da
Beste urte batez, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren... gehiago
donostia-sustapenak-osasun-arloko-berrikuntza-aztertzen-du
Ekainaren 19an Turinen e_Health & Ecosystems Mintegia antolatu zen, Interreg... gehiago

Azken ekitaldiak

zure-ahaleginak-errentagarri-egiten-ditu-interneten
Jardunaldia 2019/07/03 | Gure negozioa digitalizatzeko eta hobetzeko teoria ezagutzen dugu, eta... más
zortzi-proiektu-hautatu-dira-negozio-berritzaileen-puc-programan-parte-hartzeko-donostiako-merkataritza-sektorean
Astelehenean, hilak 17, PUC, Pop Up Comerce programa abian jarri zen, Gipuzkoa Plazako Puntu Dendan... más
sortu-zure-diseinuak-canvarekin
Tailer 2019/07/03 | Tailer praktico. Tailer praktiko Donostiako Sustapenak hiriko merkataritzari... más
FacebookTwitterLinkedin