logo ayuntamiento cabecera

Surfaren negoziorako online estrategia berriak

 

Donostiako Sustapenak, Surfcity klusterraren bitartez, surfaren negoziorako estrategia digital egokienak aztertuko dituen jardunaldia antolatu du azaroaren 16rako.

 

Jardunaldi horretan, Ocean enpresaren kasu praktikoaren bitartez eta Alex Rayon eraldaketa digitaleko adituaren eskutik, honako alderdiak aztertuko dira: zer estrategia digital aplikatu negozioan, nola aurkitu arrakasta lortzen lagunduko digun online negozio-eredua, eta zer aurrekontu behar den online jarduera bat abian jartzeko, bai erosketarako, bai bezero potentzialak konpainiaren bezero leial bihurtzeko. Hori guztia, inbertsioaren gaineko errentagarritasuna kontuan hartuta.

 

Gainera, digitalizatze-prozesu orotan, balio berria aurkitzeko helburuz ustiatzea interesgarri suertatzen den datu kopuru handia sortzen da. Horregatik, estrategia pertsonalizatuak eginda (Right Person, Right Message, Right Moment) bezeroa hobeto ezagutzeko balioko du saioak, eta konpainiarako komunikazio-, marketin- eta leialtasun-ekintzak proposatuko dira, hori guztia informazioaren erabilera adimentsuaren bitartez.

 

Beren negozioaren online estrategia garatzeko edo hobetzeko interesa duten sektoreko enpresa eta profesionalei zuzenduta dago jardunaldia, eta azaroaren 16an izango da, Talent House eraikinean (Baenako Dukearen pasealekua, 42. Donostia), 10:00etatik 13:00etara.

 

 

Azken berriak

bihar-amaituko-da-kontxako-gabonetako-laser-ikuskizuna
Gabonak direla eta, eta Ekonomia Bultzatzeko zinegotzigoaren, Eusko Jaurlaritzako... gehiago
donostiako-gabonetako-argi-eta-musika-ikuskizuna-national-geographic-aldizkariko-artikulu-baten-protagonista
Argitalpen ospetsuak honela deskribatzen du: Santa Klara uhartea itsasargi futurista... gehiago
donostia-buru-duen-surfaren-hirien-nazioarteko-sareak-wscn-aurrera-egingo-du-bere-plan-estrategikoan
Mirafloresen, Peruko Surf Cityn, izan zen abenduaren 13tik 15era World Surf Cities... gehiago
donostiako-gazteek-gabonetako-postal-bat-diseinatu-dute-errealitate-areagotuarekin-real-sociedad-challenge-2-0-ekimenean
Gaur, ostirala, amaitu da “Real Sociedad Challenge 2.0” ekimenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

tokiko-produktuak-gastronomikan-daude-berriro-donostia-sustapenaren-guztiona-klusterraren-eskutik
Donostiako Sustapenak kudeatutako Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterreko enpresa batzuk San... más
bertako-produktuekin-konprometituak-sariak-kostera-jatetxeari-lasala-plaza-hotelari-eta-elkano-1-gaztaguneri
Donostiak «Bertako produktuekin konprometituak» sariak eman ditu gaur, Boulevardean Bertako... más
donostiak-bertako-produktuaren-egunaren-edizio-berri-bat-ospatuko-du
Azaroaren 5ean eta 6an, Donostiako Bulebarrean, Tokiko Produktuaren Egunaren beste edizio bat egingo da,... más