logo ayuntamiento cabecera

REPLICATE proiektua, Donostiak zuzentzen duena, Florentzian elkartu da, proiektuaren urteko batzar orokorra egiteko

 

REPLICATE (www.replicate-project.eu) europar proiektua, Ekonomia Bultzatzeko zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bidez, koordinatu eta zuzentzen duenak, eta Horizon 2020 (SCC1 Smart Cities and Communities europar deialdia) programak finantzatzen duenak, urriaren 24 eta 26aren bitartean Florentzian (Italia) elkartu zen, Europako Batzordeak proiektuaren aurrerapenak aztertzeko eta, halaber, Batzar Orokorra ospatzeko. Florentzia eta Bristol (Ingalaterra) dira, Donostiarekin batera, proiektuan parte hartzen duten hiru hiri itasasargiak (hiri ereduak). Essen (Alemania), Lausanne (Suitza) eta Nilufer (Turkia) hiriek ere hartzen dute parte, hiri follower (jarraitzaile) gisa. 38 bazkide ditu proiektuak.

 

replicate florencia contenido2Urriaren 24an proiektuaren ibilbidearen lehenengo 18 hilabeteetan egindako aurrerapenen azterketa egin zen; Europako Batzordeak egin zuen proiektuaren azterketa hori, kanpoko aditu ebaluatzaile batekin batera. Proiektuaren azterketarekin batera eta Florentziarako bidaia aprobetxatuz, hiriko azterketa-bisita batzuk egin ziren, hiri pilotu horretan Replicate proiektuaren barruan egindako ezarpen batzuk ezagutzeko. Besteak beste, Florentziako proiektu pilotuan garatzen ari diren hiriko kontrol-gunea eta smart plataforma, hirian ezartzen ari diren e-taxiak eta birkargatze super-azkarreko zutoinak, smart grid (sare adimentsua), argiteria adimentsua eta Smart eserlekua bisitatu zituzten.

 

Urriaren 25ean eta 26an, Batzar Orokorra ospatu zen; hantxe elkartu ziren proiektuaren bazkide guztiak. Batzar horrek, alde batetik, azterketatik ateratako ondorioak aurkezteko balio izan zuen eta, ondoren, proiektuaren hainbat alderdi jorratzeko lan-saioak egin ziren. Saio horietan proiektuaren zeharkako jardueretan oinarritutako gaiei heldu zieten, eta bazkide guztiek beren ekarpenak bateratu zituzten: lighthouse hiriek, follower hiriek eta bazkide industrialek. Besteak beste, honako gai hauek—orratu zituzten: Hirirako Negozio-ereduak, Proiektuaren ezarpenen Monitorizazioa eta haren Komunikazioa eta Barreiatzea. Era berean, FIWARE buruzko tailer bat egin zen; Juan Jose Hierro (FIWARE Foundation fundazioko CTOa) eta hiri bakoitzeko udaletako IKTen arduradunak egon ziren tailer horretan, gai horretan interesatuta dauden bazkide teknologikoez gain.

 

Azken berriak

donostiako-udalaren-konpromisoa-tokiko-merkataritzaren
Donostiako Udalak eta Donostia Shopsek, Donostiako Sustapenaren bidez, hitzarmen... gehiago
donostiako-udalak-ekonomia-suspertzeko-planaren-bidez-enpresentzako-online-prestakuntza-eta-aholkularitza-programa-berrabiarazi-du
Online prestakuntzako eta aholkularitzako doako saioak eskaintzen ditu, hiriko... gehiago
azken-egunak-donostiako-gabonetako-azokan-postu-bat-lortzeko
Datorren irailaren 15era arteko epea ezarri du Donostia Sustapenak Gabonetako 38... gehiago
san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-en-lankidetza-izan-duten-hiru-ikus-entzunezko-lanek-woody-allen-en-rifkin-s-festival-hboren-patria-telesaila-eta-akelarre-donostiako-zinemaldian-parte-hartuko-dute
San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en, (Donostiako Ekonomia Sustatzeko... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más