logo ayuntamiento cabecera

Donostiaren "branding"a ez da turismoa, giza talentua baizik

 

Gazteak eta haien talentua izan dira Donostia WeekINn astearen lehen jardunaldiko protagonista nagusiak; bertan, 'branding'ean aditua den Andy Stalman-ek parte hartu du.

 

Gazteen artean talentua sortzeak eta gure hirian talentu horri eusteak duen garrantzia azpimarratu da Donostia WeekINN astearen lehen jardunaldian. Goizean, Kursaalean, Gazteekin Connecting Talent izenburupean egindako hitzaldiak eta tailerrak ikasteko eta hausnartzeko balio izan dute. Ernesto Gasco alkateordearen arabera, “Gazteek mundu hobea pentsatzeko, berriz pentsatzeko eta imajinatzeko gaitasuna izatea da Donostiako Udalaren helburu nagusietariko bat, eta ez bakarrik hemen lan egiteko, hemen bizitzeko eta orain eta etorkizun hobea eraikitzeko baizik”. Bestalde, Donostiako Sustapeneko zuzendaria den Euken Sesek 'Connecting Talent'aren hiru euskarri-elementu azpimarratu zituen: ekosistema ona izatea, gizartea eta talentua. Donostiaren “'branding'a ez da turismoa, giza talentua baizik” nabarmendu zuen ildo horretan. “Donostian berrikuntzako ekosistema handia dugu, eta bertan parte hartzen dute 'startup-ak', tamaina ezberdineko enpresek, zentro teknologikoek eta hezkuntza-zentroek. Ekintzailetzari ideiekin eta ekimenarekin heldu behar zaio, baina baita ere grinarekin eta alaitasunarekin. Egiten dugunarekin motibatuta eta emozionatuta egon behar dugu”, gehitu zuen Sesek.

 

Donostiak talentua bultzatzearen aldeko apustua egiten du, eta, horretarako, hainbat beka eta diru-laguntza programa ditu, gazteek atzerrian lan- esperientzia har dezaten eta gero gure hirira itzul daitezen. Aldi berean, Donostia Innovation League bezalako ekimenekin txikienen sormen- gaitasuna eta berrikuntza sustatu nahi dira. Hori guztia Donostiako Sustapenak tokiko enpresekin duen lotura ahaztu gabe, horien bitartez ezagutu baitezake zer-nolako etorkizuneko gaitasunak eskatzen ari diren. Hezkuntza, lan-merkatua, enpresak, nazioarteko konexioa, talentua erakartzea eta talentuari eustea Donostia Connecting Talent-en oinarriak dira.

 

lunes 23 contenido 2Donostia WeekINN Astearen lehen jardunaldian parte hartu zuen lehena Andy Stalman izan zen, Mr. Branding bezala ezagunagoa. Ordubete inguruko tartean, Kursaalean hainbeste jende biltzeagatik txiki geratutako areto batean, norberaren marka pertsonala 'online' eta 'offline' tresnak erabiliaz sortzeko moduaren inguruko maisutasunezko ikasgaia eman zuen. Sare sozialen eta bestelako plataforma-moten bitartez gure interakzioen, iruzkinen, hausnarketen edo irudien "aztarna digitala" denok uzten dugula ziurtatu zuen. Eta aztarna horrek gure 'online' bizimoduari forma ematen dio. 'Offline' delakoa, berriz, gure eguneroko bizimoduan eraikitzen da, gure lagunekin, senideekin eta, oro har, edozein pertsonarekin dugun interakzio fisikoen bitartez. “Branding ezagutzearen eta ez nabarmentzearen arteko aldea da. Gakoa ekintza da. Gaur zure marka pertsonala sortzeko unea da”, baietsi zuen Stalmanek. “Ausarta izan behar da ideiak proposatzerakoan. Gazteek zalantzan jarri behar duzue helduok egin duguna. Gauza ezberdinetara irekita egon behar da eta beldurrik ez izan. Ikastearekin gure garuna mugimenduan mantendu dezakegu. Ezin dugu ikasi ikasberak edo burutsuak ez bagara”, bota zituen adituak. Azkenean, Andy Stalman-ek sei pertsonarekin zortzi segundoz besarkatzera gonbidatu zituen gazteak, norberaren hormak haustearren, eta gazteek gogo biziarekin egin zuten.

 

Mr. Branding-en hitzaldiaren ondoren, mahai-ingurua egin zen, eta Donostiako hiru enpresatako ordezkariek zer-nolako lan-profilak bilatzen dituzten azaldu zuten. Enrique Rodal kazetariak egin zituen moderatzaile- lanak, eta honako hauek parte hartu zuten edozein enplegu-eskatzailek kontuan izan beharreko zenbait gako emateko: Aitor Larruskain, Ikor enpresako Korporazioko I+G arloko zuzendaria; Sendoa Sola, Ikusiko Business Development Manager; eta Iñigo Díaz de Cerio, Pioleteko bazkide sortzailea. Sendoa Solare hitzetan, “Ezagutza teknikoak ezinbestekoak dira, baina batez ere lan egiteko gogoa eta jarrera behar dira. Dena emateko prest dagoen jendea, guk egiten dugun moduan. Taldean lan egiteko gaitasuna bilatzen dugu, ingurunera egokitzeko gaitasuna bezala ulertuta”. Díaz de Cerioren ustez, “Hemendik bost urte barru eskatuko liratekeen lanpostuak orain ez dira existitzen. Garrantzitsuena da lanbide heziketako plana enpresak ematea. Enpresek lehen minututik ekoizten duten profesionalak nahi dituzte, baina pertsonengan inbertitu egin behar da prestakuntzaren bitartez”. Bestalde, laneko elkarrizketa batean inoiz erakutsi behar ez diren jarrerei dagokienez, Aitor Larruskainek ondorengoa zehaztu zuen: “Motibatu gabe edo motibazio hori transmititzen ez dakiten pertsonak alde batera uzten ditugu. Ez zaigu ezta ere gustatzen enpresan zer egiten dugun ez dakien jendea. Horrek interes gutxi erakusten du”.

 

Gazteekin Connecting Talent osatzeko, gazteenen gaitasunak hobetzera bideratutako lau tailer egin ziren. Iker 'Abenturen egileak' Jarreren inguruko Gaitasunak Garatzeari buruzko tailerra eman zuen. Ainhoa G. Beltránek, LinkedIn eta 'Social Selling'-ean espezialistak, lan-munduarekin zerikusia duen Linkedln 'online' plataforma handian egin behar dugunaren eta egin behar ez dugunaren inguruko zenbait trikimailu erakutsi zituen. Edu Motion- eko Javier Miguel Garayk, berriz, ikusmen-pentsamenduaren ('Visual Thinking') bitartez balioa sortzeak duen garrantziari buruzko xehetasunak eskaini zituen. Eta, azkenik, Enrique Rodal kazetariak publikoaren aurreko ahozko aurkezpena prestatzeko eta nerbioei eusten jakiteko gako batzuk eman zituen.

 

Arratsaldean, enpresak eta ekintzaileak Talent Housen bildu ziren, proiektu berritzaile eta teknologikoetarako dauden instrumentu eta laguntza publikoei buruz hitz egiteko. CDTIko Luis Guerrak Europar Batasunak Horizon 2020 programaren esparruan bultzatutako Ete Instrumentu berriak eskaintzen dituen berrikuntzak zehaztu zituen; 2,5 milioi eurora bitarteko diru-laguntzak ematen ditu. Programaren hiru faseak bere horretan mantentzen dira, merkatuaren azterketa nahiz baliozkotzea edo merkatura irtetea, baina orain garrantzi handiagoa du negozio-ereduak euskarri duen teknologia berak baino.

 

lunes 23 contenido 3

 

Alejandro Tosinak, Red.es-eko Ekonomia Digitaleko zuzendariak, enpresetan zein pertsonengan "garapen digitala bultzatzeko" deialdiak irekiko dituztela aurreratu zuen, lanerako gaitasunak hobetu ahal izateko edo lan-merkatuan sartu ahal izateko prestakuntza jaso dezaten. Bestalde, Carolina Rodríguezek, ENISAko RRIIko arduradunak ("proiektu berritzaile bideragarriak" bultzatzeko enpresa publikoa), eteei zuzendutako "ezohiko" finantzaketa-metodoen berri eman zuen, 'startup-ak' izatea edo sektore ezberdinetan ibilbide luzea izatea kontuan hartu gabe.

 

Laguntza-tresna horien azalpenaren ondoren, Likuid Nanotek eta Canard Drones konpainiek diru-laguntzak lortzean izandako kasu arrakastatsuak azaldu zituzten. Mahai-ingurua Javier Gonzálezek moderatu zuen, Zabala Innovation-eko Europako Proiektuen Kudeaketako arduradunak, eta proiektu berritzaileak abian jartzen eta garatzen esperientzia handia duen aholkularitzako Elena Meabek (Likuid) ondorengoa nabarmendu zuen: “Ete Instrumentua bezalako laguntzarik gabe, gure proiektuak ezingo genituen aurrera atera”. Likuid Donostiako enpresak urak tratatzeko zeramikazko iragazkiak fabrikatzen ditu. Canard Drones aireko nabigazioan laguntzeko dronak erabiltzen espezializatutako konpainia da, eta Rafael Aguadok honako hau azaldu nahi izan zuen: “Finantzaketa-tresna lortzeko burututako lanari esker, gai izan gara argi eta garbi pentsatzeko zer egiten ari ginen eta gure negozioa aurrera jarraitzeko nola egituratu behar genuen”.

 

lunes 23 contenido 1Arratsaldeko bostak pasa ondoren, Donostia WeekINN ekimenak aste osoan zehar protagonista izango den espazio berria inauguratu zuen. Boulevardeko Karpan, Udaletxearen alboan, teknologia berrien maitaleek beren robota muntatzeko eta programatzeko aukera izan zuten. Ezbairik gabe, gazteei zuzendutako jarduera da, baina bertan izan ziren haien senideak eta erakusketa-gune berri honetara hurbildutako ikusnahiak.

 

Robotak muntatzeko eta programatzeko tailerra DoPlay! enpresak antolatu du; hau da, 6 eta 17 urte arteko haurrak honako arlo hauetan prestatzeko lan egiten duenak: robotika, bideojokoak sortzea edo dronak programatzea edo maneiatzea. Seme-alabak teknologia berrien mundura gerturatu nahi dituztenek asteazken arte izango dute aukera; ordutegia: 17:30etik 19:00etara.

 

Donostia WeekINN Astearen lehen jardunaldia Dabadaban amaitu zen zineforumaren saio berritzailearekin, ForoTech Deusturekin elkarlanean, eta, bertan, 'big data' eta horren aukerak aztertu zituzten. Eztabaidarako testuinguru bezala 'Moneyball: Rompiendo las reglas' pelikula eskaini zen, 2011n Bennet Miller-ek zuzendua. Ez zaituztegu 'spoiler' egingo, eta, beraz, ikustea eta zuen ondorioak ateratzea gomendatzen dizuegu datuen analitika kirola bezalako eremuetan erabiltzearen inguruan. Hala ere, ziurta dezakegu ondorengo eztabaidak honako hauen hausnarketa oso interesgarriak utzi zizkigula: José Luis del Val, DeustoForum-en zuzendaria eta Ingeniaritza Fakultateko Katedraduna Deustuko Unibertsitatean, eta Anselmo del Moral, Konputazioaren Zientzia eta Adimen Artifizialaren arloko katedraduna. Biak Cristina Giménez Elorriagak moderatu zituen, Unibertsitatea - Enpresa Harremanen arduradunak, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatekoa.

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostiako-ekonomia-bultzatzeko-zinegotzigoak-indarrean-ditu-enpresentzako-eta-ekintzaileentzako-laguntzak
45 urtetik gorakoak kontratatzeko eta Global Training nazioarteko beketarako epeak... gehiago
donostia-buru-duen-surfaren-hirien-munduko-sarea-panamerikar-jokoetan-aurkeztu-da
2019ko Joko Panamerikarren nazioarteko kirol-ekitaldia egiten ari dira Liman (Peru),... gehiago
smartkalea-proiektuan-ideia-berriak-bilatzen-dira
SmartKalea proiektuaren Ideien Deialdiaren edizio berria. Donostiako Sustapenak... gehiago
smartkalea-proiektuak-altzan-hondakinak-murriztea-lortu-du
Azterketa batek egiaztatu du zigarro-mutxikinek %12 behera egin dutela. Donostia... gehiago

Azken ekitaldiak

zure-ahaleginak-errentagarri-egiten-ditu-interneten
Jardunaldia 2019/07/03 | Gure negozioa digitalizatzeko eta hobetzeko teoria ezagutzen dugu, eta... más
blockchain-ean-oinarritutako-komertzio-negozio-modelo-berriak
Jardunaldia 2019/07/17 | Nola eraldatzen ari da txikizkako merkataritza... más
zortzi-proiektu-hautatu-dira-negozio-berritzaileen-puc-programan-parte-hartzeko-donostiako-merkataritza-sektorean
Astelehenean, hilak 17, PUC, Pop Up Comerce programa abian jarri zen, Gipuzkoa Plazako Puntu Dendan... más
FacebookTwitterLinkedin