logo ayuntamiento cabecera

Donostiako Merkataritza Sarien 3. edizioan Almacenes Arenzana eta Pukas Surf izan dira irabazle

Ernesto Gasco: "Eskaini nahi dugun saltokiaren irudia dira "

 

Getaria kalean dagoen Almacenes Arenzana, SM saltoki enblematikoa, 1900. urtean sortua, artelazkiak, sokak eta eratorriak saltzen aritzen dena, izan da Merkataritza Eguneko sariaren irabazlea Ibilbide Komertzial Sendotua kategorian; Saltoki Berritzailearen kategorian, berriz, saria Pukas Surf enpresak eskuratu du, surf oholak fabrikatzen 1973. urtean hasitakoak. Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko Zinegotzigoak ematen dituen sariak gaur, ekainak 22, osteguna, banatuko dira, Merkataritza Egunaren galan, Donostiako Maria Cristina Hotelean.

 

dia del comercio fallo contenido3Saridunak Teresa Cormenzana buru duen epaimahaiak emandako epaiaren bidez hautatu dira, eta azken astean iritsitako proposamenak aztertzerakoan alderdi ezberdinak kontuan hartu ditu. Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi du: "Merkataritza Sarien hirugarren edizio honetan, saltoki txikien papera saritu nahi dugu; saltoki tradizionalena edo familiakoena, hain zuzen ere". Urteetan zehar izandako ibilbide historikoa eta profila ez ezik, maila orokorrean lehiatzeko berrikuntza eta erreferentziazko saltoki bilakatzeko gaitasuna ere baloratu dira".

 

Ibilbide Komertzial Sendotuaren saria Almacenes Arenzanari ematerakoan, kontuan izan da familiako enpresa izatea (lau generazio arduratu dira) eta saltokia bera itxura fisiko aldetik aldaketa handirik egin gabe bere horretan mantentzea. Horrez gain, merkatuaren eskaera berriak estaltze eta handizkako merkatura irekitze aldera, artikulu berriak sartzeko gaitasuna aintzat hartu da, kalean bertan artatzeko gaitasunarekin batera. Epaimahaiko kideentzat, Arenzana erakarpen-zentroa da turistentzat eta bisitarientzat, hiriko ikur propioa. Ernesto Gascok honako hau esan du: "enpresa gai izan da kalitatezko produktu eta lehengaiekin lan egiteko, eta segmentu oso bereiztuan aritzeko, horri esker baita saltokia berezia eta errepikaezina".

 

Bestalde, Saltoki Berritzailearen saria Pukas Surf enpresarentzat izan da, hau ere familiako enpresa, Donostian oinarria duena, errendimendu altuko surf oholak ez ezik, eskuz egindako bikiniak ere fabrikatzen dituena, ikuspegi orokorra tokiko ezagutzarekin nahastuaz. Diseinua eta berrikuntza beti kontuan izan ditu familiak, bai surf oholak diseinatzerakoan, bai bainujantziak, oholen azalak, e.a. egiterakoan. Familiako negozio honek berrikuntza bezeroaren esperientzia bilakatu du eta berrikuntza-prozesuak produktu egin ditu; onarpen handiko marka da.

 

dia del comercio fallo contenido4

 

Orain arte, Oiartzungo lantokian egin dituzte ohol modernoenak nazioarteko adituekin elkarlanean eta bezero zorrotzeenentzat. Gainera, diseinatzaile ospetsuek Pukas Surf enpresarekin lan egiten dute sektoreko jantzirik puntakoenak eta egungoenak asmatzearren. Enpresa Europako liderra da surf oholen fabrikazioan, eta, gaur egun, nazioarteko zirkuituko surflari handien babeslea da. Ernesto Gasco alkateordearen ustez, "Pukas Surf, enpresa berritzailea eta komertziala da, nazioartean saltzen den produktua edukitzeko eta toki-mailan erreferentea izateko gai dena. Aurten, gainera, Oiartzungo lantokian sute izugarria izan ondoren, bidezkoa iruditu zaigu saria ematea Donostia markarekin identifikatzen den saltokiari".

 

Donostiako Merkataritza sariak banatzeko gala gaur arratsaldean izango da Maria Cristina Hotelean, eta, bertan, izango dira, alde batetik, Luis Martín, Barrabes.biz-eko CEO, (mundu aldakor berrira egokituaz erakundeak aldatzeko sortutako enpresa-taldea) eta, bestetik, Borja Cembrero, Naiz Fit proiektua aurkezten; azken hori Donostiako YUZZ programaren irabazlea izan da, aplikazio bat diseinatu baitu arropa-neurria zehazteko mugikorrarekin ateratako argazkien bitartez.

 

Gala comercio-2
Gala comercio-8
Gala comercio-13
Gala comercio-14
Gala comercio-17
Gala comercio-21
Gala comercio-24
Gala comercio-27
Gala comercio-30
Gala comercio-32
Gala comercio-36
Gala comercio-40
Gala comercio-42
Gala comercio-48
Gala comercio-52
Gala comercio-53
Gala comercio-54
Gala comercio-60
Gala comercio-62
Gala comercio-64
Gala comercio-66
Gala comercio-68
Gala comercio-70
Gala comercio-71
Gala comercio-72
Gala comercio-74
Gala comercio-75
Gala comercio-76
Gala comercio-77
Gala comercio-78
Gala comercio-83
Gala comercio-85

 

Azken berriak

san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-ak-berriro-ekin-dio-jarduteari-filmaketen-berraktibazioarekin
Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta... gehiago
donostiako-sustapenak-hiri-adimendun-gisa-duen-eskarmentuaren-berri-emango-dio-costa-ricari
Donostiako Udalaren mendeko entitate publiko horrek ezagutzak transferitzeko... gehiago
donostia-sustapenak-energia-plangintzako-bere-esperientzia-aurkeztuko-du-hotmaps-europar-proiektuaren-azken-konferentzian
Hurrengo ekainaren 30ean izango da HOTMAPS proiektuaren azken konferentzia online.... gehiago
donostia-sustapenak-eta-biodonostiak-turinera-eraman-dute-donostiako-esparru-biosanitarioa-garatzeko-orduan-izan-duten-esperientzia-eta-lankidetza
Turin hiriak Donostiaren esperientzia eta Biodonostia eta Donostia Sustapenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más