logo ayuntamiento cabecera

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak Elkargirekin duen lankidetza indartu du enpresa berritzaileentzako abalen funtsa zabalduaz

Gainera, hitzarmen berri bat sinatuko dute merkataritzako eta ostalaritzako enpresek finantzaketa errazago lortzeko. Akordioari esker, etekina atera ahal izango dute hirian jarduera-zentroa duten ETEEk, baldin eta Donostiako Sustapenak proiektuak egiaztatu eta bideratu baditu berrikuntzarako laguntza-programen bitartez. Enpresek maileguetarako abalen programan sartzeko aukera izango dute, abantaila handiekin eta atxikitako finantza-erakundeekin. Interes-tasak baxuak izango dira (Euribor +1 edo 1´5 gehienez). Gainera, aurten, hitzarmen espezifikoa sinatu dute merkataritzako eta ostalaritzako sektoreentzat.

 

Egoera ekonomikoaren ondorioz egiaztatu da Donostiako zenbait enpresek eta ekintzailek zailtasunak dituztela inbertsio-proiektuak finantzatzeko eta likidezia behar dutela; hori dela-eta, teknikoki, ekonomikoki eta komertzialki bideragarriak diren proiektuek arazoak dituzte sortzeko, handitzeko, dibertsifikatzeko edo modernizatzeko. Gaur sinaturiko hitzarmena Donostia UP! Planean kokatzen da; plan horretan, lehiakortasuna eta proiektu berritzaileen aldeko apustua funtsezkoak dira, eta, beraz, finantzaketa elementu kritikoa da hazi ahal izateko.

 

Sinatzeko ekitaldian izan dira Ernesto Gasco, Alkateordea, eta Pío Aguirre, Elkargiren zuzendari nagusia. Gascok ondorengoa azpimarratu du: “banku-maileguak lortzeko eskatutako bermeek kasu askotan sortzen duten zailtasuna kentzearen garrantzia, alderdi hori akordio honen bitartez konpontzen baita“. Horrez gain, ondorengoa nabarmendu nahi izan du: “erreminta honi esker, enpresa-proiektu berritzaileek hazteko aukera izango dute, hirirako oinarrizkoak izanik, eta bereziki Donostia UP! Planaren barruko neurrien artean kokatzen dira. Era berean, ez ditugu ahaztu nahi merkataritza eta ostalaritza sektoreak, bultzada behar duten sektore estrategiko gisa.

 

Pío Aguirreren hitzetan, “aliantza honek nabarmentzen du Elkargik irudikatzen duen bermeen sistema ezinbestekoa dela empresa proiektu guztiek finantziaketa beharrak bete ahal izateko, merkatuko baldintza onenetan eta berme guztiekin. Enpresekin, saltegiekin, autonomoekin eta ekintzaileekin konprometiuta gaude, Elkargiren jabe direnez, eta beraz, gure izateko arrazoia”.

 

Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, eta Elkargik sinaturiko bigarren hitzarmen honen helburua da jarduera eta proiektu horientzat inbertsio-proiektuen finantzaketa eta lehiakortasunaren hobekuntza erraztea, merkataritza eta ostalaritza sektorean aurkitzen diren enpresa txikietan eta sortu berrietan bereziki oinarrituta.

 

Finantzaketa hau eskuratu ahal izango dute merkataritzarekin eta ostalaritzarekin zerikusia duten tokiko enpresa-proiektuek, hots, Donostiako Sustapenak bere programa eta zerbitzu ezberdinen bitartez egiaztatutakoek. Abala jasotzeko eragiketek 100.000 eurora bitarteko muga dute, eta horietan sartzen dira aktibo material higigarriak zein higiezinak nahiz elementu inmaterialetako edo zirkulatzaileko inbertsioak.

 

Banku-finantzaketa mailegu edo leasing eran gauzatu ahal izango da, 100.000 eurora bitarteko muga izango du eta itzultzeko 7 urtera bitarteko epea eta bi urteko gabealdia. Abalatzeko gehieneko zenbatekoa inbertsioaren %80ra bitartekoa eta likidezia-eragiketen %100era bitartekoa izango da. Interes-tasa, berriz, Euriborrekoa izango da, %1 eta 1,50 arteko diferentzialarekin.

 

Donostiako Sustapena udal-sozietate publikoa da, hiriaren ekonomia eta gizartea sustatzen eta garatzen aritzen dena honako hauen bitartez: berrikuntza, ezagutzaren sorrera eta eraldaketa, sareko lana eta proiektuen bultzada eta kudeaketa, hori guztia iraunkortasun-irizpideak aintzat hartuta. ELKARGIk sortu zenetik paper garrantzitsua betetzen du Donostiako enpresa-ehunean, mailegua eskuratzeko aukera ematen baitie finantza-erakundeen aurrean abalak aurkeztuaz.

 

ELKARGI, enpresek eta enpresentzako sortua, Estatu maialako lehen Elkarrekiko Garantia Elkartea (EGE) da. Bere abalaren bitartez, bankuek ETE, autónomo, ekintzaile eta gizarte ekonomiari emandako kredituen baldintzak hobetzen ditu,epe luzerako finantziazio erreala eskura ipintzen dietelarik.

 

Hitzarmen hau Donostia UP! 2017 Planean jasotako neurrietariko bat da. Hain zuzen ere, enplegua sortzearen, kalitatearen eta auzo guztien garapen orekatuaren aldeko apustua egiten du. Ia 8 milioi euroko aurrekontua du, eta berrikuntza erreferente gisa hartuta, bi funtsezko kontzeptutan oinarritzen da: talentua hiriaren etorkizuneko elementu gisa eta auzoetarako politika integratuak.

 

 

 

Azken berriak

san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-ak-berriro-ekin-dio-jarduteari-filmaketen-berraktibazioarekin
Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta... gehiago
donostiako-sustapenak-hiri-adimendun-gisa-duen-eskarmentuaren-berri-emango-dio-costa-ricari
Donostiako Udalaren mendeko entitate publiko horrek ezagutzak transferitzeko... gehiago
donostia-sustapenak-energia-plangintzako-bere-esperientzia-aurkeztuko-du-hotmaps-europar-proiektuaren-azken-konferentzian
Hurrengo ekainaren 30ean izango da HOTMAPS proiektuaren azken konferentzia online.... gehiago
donostia-sustapenak-eta-biodonostiak-turinera-eraman-dute-donostiako-esparru-biosanitarioa-garatzeko-orduan-izan-duten-esperientzia-eta-lankidetza
Turin hiriak Donostiaren esperientzia eta Biodonostia eta Donostia Sustapenaren... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más