logo ayuntamiento cabecera

banner mercado cast eusk

Conecting talent grande eus

DonostiaINN

donostiaINN home largo

Hiri berritzailea. Hiriko berrikuntzaren gaineko informazio guztia: sareak, proiektuak, ekitaldiak, berrikuntza irekia. 

Ikusi ...

Donostia Smart City

smartenergy2 home

Hiri adimentsua Hiritarren bizi-kalitatea hobetzeko irtenbide teknologikoak.

 

Ikusi ...

Donostia/San Sebastian UP

ayudas economicas home

Donostia/San Sebastián UP! planak berrikuntzari, talentuari eta auzoen lurralde-kohesioari balioa ematen dio.  

Ikusi ...

loading...

 

Bi erakundeek konpromisoa hartu dute tokiko enpresei nanoGUNEk sortutako ezagutza helarazteko nahiz, programa espezifikoaren bitartez, ekimen ekintzaileak babesteko nanoteknologiaren arloan. Hitzarmenaren bidez, nanoGUNE Connecting Talent estrategiaren esparruan lan egingo duten erakundeen sarera sartuko da. Estrategia horrek ibilbideak sortzen ditu gazte kualifikatuentzat lan- aukerak garatzeko, tokiko talentuarentzat lehen lan-aukerak sortuaz, edota ikerketa-alor horretan prestakuntza altua duten eta atzerrian lanean ari diren donostiarrak erakarriaz. Horrez gain, nanoGUNEk bat egin du Bono Teknologikoen programarekin, eta programa horren bitartez enpresek eta ekintzaileek ikerketa- zentro horretan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoa eskura dezakete.

 

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzia den Ernesto Gascok ondorengoa adierazi nahi izan zuen: "gure Zinegotzigoak berrikuntzaren eta ikerketaren aldeko apustua egiten du, gure hiriaren garapen sozio-ekonomikorako funtsezko elementuak izanik. Donostian, nazioarte-mailan puntakoak eta lehiakorrak diren enpresak eta ikerketa-zentroak ditugu, eta horiekin itunak egin nahi ditugu, helburuak lortzen laguntzeko nahiz gure hiriaren baldintzak hobetzen laguntzeko, talentua erakartzeko eta garatzeko gune eta jarduera oso berritzaileak garatzeko leku bezala. NanoGUNE erreferentea da teknologia eta eremu zientifiko emergenteen artean eta potentzial handia du. Beraz, horrekin lortutako akordioa oso garrantzitsua da erakundeak duen garrantziarengatik eta diziplinarengatik edota hiriarekin konpromisoa hartutako zentro teknologikoen zerrendarekin bat egiteagatik. Zentro horiek era honetako hitzarmenen eta programen bitartez batu dira, eta hartutako norabidea zuzena dela eta erakundeei ez ezik, hiriari berari ere balioa ematen diola berresten dute".

 

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, hiri-estrategia bat proposatzen du, Donostia eraldatzeko eta finkatzeko berrikuntzaren eta ezagutzaren gune bezala; estrategia horretan, talentua garatzea, erakartzea eta talentuari eustea sustatzen da, hirian kokatutako ikerketa-zentroetan sortutako ezagutza eraldatzearekin batera.

 

Tokiko talentuaren garapena eta hiriko I+G zentroekiko eta enpresa teknologikoekiko lankidetza giltzarriak dira Donostia ikerketan eta berrikuntzan erreferente moduan finkatzeko helburua lortze aldera. Horretarako, Donostiako Sustapenak zenbait zerbitzu, programa eta laguntza garatu ditu. Helburua da, batetik, berrikuntzarekin zerikusia duten enpresa-proiektu berriak sortzea, aholkularitza aditua, profil kualifikatuak kontratatzeko baliabideak, ezagutza teknologikoa eta enpresa-espazioak eskainiaz, eta, bestetik, lehiakortasuna hobetzera bideratutako gastuetarako laguntza ekonomikoa ematea edo bono teknologikoetarako sarbidea erraztea.

 

NanoGUNEri dagokionez, udalerrian ikerketa-arloan jarduera handia egiten ari da Donostia oro har nanozientzian ikerketaren abangoardian kokatuaz. Gainera, zentroan sortutako ezagutzari esker, talentua erakartzeko duen gaitasunarekin batera, 2009an inauguratu zenetik, oinarri nanoteknologikoko bost enpresa sortzea bultzatu da, hirian ere kokatzen direnak. Halaber, aipatzekoa da nazioarteko biltzar eta saio zientifikoak antolatu direla, eta hirira mundu osoko ikertzaile ospetsuak etorri direla.

 

NanoGUNE tokiko zentro teknologikoen eta ikerketa-zentroen talde itzelarekin batu da, Bono Teknologikoen programara adskribatuta dagoena. Programak aholkularitza eta askotariko zerbitzuak eskaintzen dizkie enpresei eta ekintzaileei, erakunde bakoitzaren diziplina eta espezialitate zientifikoetan.

 

Programak ia 4 urteko antzinatasuna du, eta pixkanaka-pixkanaka erakundeak batzen joan dira. Egun, urtean 460.000 euro inguruko aurrekontua du. Bono bakoitzak 4.000 eta 14.500 euro arteko zerbitzuak eskuratzeko aukera ematen du.

 

NanoGUNEk zientzia zabaltzeko proiektuetan ere modua aktiboan parte hartzen du, eta bereak garatzen ditu beste erakunde batzuekin elkarlana eginaz, era horretan, herritarrekin harreman etengabea eta zuzena izanaz. Horrez gain, aipatu behar da nazioarteko biltzar eta saio zientifikoak antolatzen dituela, eta hirira mundu osoko ikertzaile ospetsuak erakarri dituela. NanoGUNE erakundea nazioarteko erreferentea izatera iritsi da grafenoaren arloan.

 

Vicky Pizarro

Departamento de Prensa - Prentsa Saila

Fomento de San Sebastián - Donostiako Sustapena

Tel.: +34 943482800 Móvil: 647 222980

www.fomentosansebastian.eus

 

 

Donostian egin da EUROCITIES Garapen Ekonomikoaren Foroa, Europako hirien sare garrantzitsuenarena

Hiri Behatokia

observatorio banner

Encuentro Nacional Santander YUZZ 2017