logo ayuntamiento cabecera

Donostia-San Sebastián UP! 2017 planak berrikuntzaren eta talentuaren aldeko apustua egiten jarraitzen du

 

Ekonomia Sustapeneko Zinegotziak 7.857.947 euro inbertituko ditu plan ekonomiko berri batean, krisialditik irteteko prozesua finkatzeko. Horretarako, neurri kopuru handia garatuko du, berrikuntza elementu nagusitzat joaz. Plana hiru ardatzetan murgilduko da: giza kapitala, enpresa lehiakortasuna eta lurralde kohesioa. Plan honetan, talentuaren alde egindako apustua nabarmentzen da, hiriko etorkizunerako funtsezko elementu gisa. Horri dagokionez, talentu hori nazioartean erakartzearen aldeko apustua egingo da, baina, baita tokiko talentua garatzearen eta atxikitzearen alde ere. Horrela, funtsezkotzat jotzen da auzoetarako garapen eta kohesio politikak sustatzen jarraitzea eta hirirako Smart plana abian jartzea. Aurtengo nobedadeen artean, honako hauek nabarmendu dira: nazioarteko ekintzaileak erakartzeko programa, hezkuntza arloko berrikuntza sustatzeko programa eta teknologia berrien aplikazioa hiriko auzoetara eta dendetara zabalduko duen Smart Commerce programa.

 

Ernesto Gasco alkateordeak zera azpimarratu nahi izan zuen: "plan berri honek biltzen ditu hiritik hazkuntza iraunkorraren alde egiteko baliabideak, estrategiak eta neurriak. Berrikuntzak eta talentuak hitz erretorikoak izateari utzi diote eta gaur egun funtsezko bilakatu dira DonostiaUP! Planean eta faktore erabakigarri bat dira gure lehiakortasunean eta hiria kanpora ateratzeko prozesuan. Hori guztia, gure azkarrak eta lurralde kohesioa sortzeko gure saiakerak atzean utzi gabe”.

 

ayudas 2017 contenido2

 

Plan berria esku-hartze logika batetik proposatu da hirirako funtsezko hiru eremutan:

  • PERTSONAK, gizarte ororen oinarri gisa. Horien alde egin behar da euren garapenerako eta lan munduan txertatzeko, talentua sustatuz eta gizarte kohesioaren alde eginez.
  • ENPRESAK, lana sortzeko eta gizarte eta ekonomia alorra garatzeko funtsezko elementu gisa. Horri dagokionez, lehentasunezkotzat joko dira balio erantsi handiagoa duten eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten dutenak
  • LURRALDEA: alegia; enpresen eta pertsonen jarduera hedatzen den eta SMART proiektuak garatuko ditugun ingurua osatzen duten auzoak, azpiegiturak, guneak eta ekipamenduak.

 

DonostiaUP! 2017 Planean burutuko diren jardueren artean, honako hauek nabarmentzen dira:

 

BERRIKUNTZA - TALENTUA

ayudas 2017 contenido6Nazioarteko ekintzaileak erakartzea: gaitasun handia duten pertsonak identifikatzeko eta bereganatzeko programa pilotua, Donostian ekin egin nahi duten erreferentziazko unibertsitateetan eta nazioarteko zentroetan. Programa suspertzeko, laguntza sistema bat ezarriko da.

 

Berrikuntza hezkuntza alorrean Sustatzeko Programa: eskola eta unibertsitate inguruetan lan egingo da berrikuntza kontzeptua adin goiztiarretatik barneratzeko, erronken eta lehiakortasunen programa baten bidez.

 

Bonu Teknologikoak: Bonu hauek hirian kokatutako Teknologia Zentroetako hainbat zerbitzu enpresen eskura jartzen dituzte. Programa hau, hainbat urtez jardunean egon ondoren (2014tik), finkatu eta zabaldu egin da, eduki dituen emaitza onei eta enpresen eta Teknologia Zentroen eskaerari berari esker- Aurten, Basque Culinary Center eta CIC Nanogune eskaintza teknologikoari atxiki dira. Era berean, bonuen zenbatekoa igo egin da, zenbaitetan, 14.500 euroetara iritsiz, Sustapenaren (%70) eta Teknologia Zentroen artean finantzatuta (gainontzeko %30).

 

INNPLANTA programa: enpresen berrikuntza proiektuak sustatzeko programa bat da, zerbitzu kontratazioari emandako diru-laguntzen, ekipoen erosketaren edo enpresarako estrategikoak diren jardueren garapenaren bidez. Aurten, ohikoa den berrikuntzari eta nazioartekoari arreta emateaz gain, digitalizazioaren eta berrikuntzako Europako programetan sartzearen aldeko apustua azpimarratu eta sustatu da.

 

Talentu Berritzailea kontratatzeko laguntzak: 35 urtetik beherako langile gaituak kontratatzearen alde egiteko laguntzak, bereziki enpresetako proiektu berritzaileak garatzeko. Laguntzak 10.000 euroetara artekoak dira eta euren aurrekontu osoa igo egin da.

 

Ikerketa Programa: ikerketa arloan aurretik esperientziarik ez duten 30 urtetik beherako langile gaituak kontratatzearen alde egiteko laguntzak (4.000 euroetara arte)

 

Nazioartekotze Bekak. Aurten, ehun inguru izango dira, bi fasetan zatituta, eta xede eta goi mailako proiektu gehiago barne hartuko dituzte, nazioarteko entitateekin sinatutako hitzarmenen bidez.

 

Talentuaren itzulera. Programa aitzindari honen bigarren deialdia. Bertan, 52.400 € biltzen dira kontratu bakoitzerako, eta 35 urtetik beherako goi mailako gaitasuna duten profilak berreskuratzea du helburu.

 

Connecting Talent programa: Tokiko eta nazioarteko talentuarekin konektatzeko plataformaren garapena. Bertan, barne eta kanpo eremuaren arteko elkarrekintza emango da.

 

Berrikuntzaren eta talentuaren alde egindako apustuaren barruan, azpimarratu behar dira ere sektore tradizionaletan aurreikusitako jarduerak:

  • Ekintzailetzaren aldeko laguntza ostalaritzan eta merkataritzan,
  • Merkataritza eguna.
  • Merkataritza direktorio berri bat abian jartzea
  • Merkataritza auzoetan dinamizatzeko laguntzak.

 

ayudas 2017 contenido3

 

SMART POLITIKAK

  • Smart Commerce Programa: Hiriko gune berrietako merkataritzaren gaitasun digitalen errolda bat osatuko da, esaterako, Antxo Jakituna.
  • Altzako SmartKaleko Garapena. Proiektua abian jarri da eta urtean zehar aurreikusitako jarduera desberdinak ezarriz joango dira.
  • Antxo Jakitunaren SmartKalea Proiektua. SmartKalea proiektua kale honetara zabaltzea.
  • IKTak merkataritzan eta ostalaritzan sartzeko laguntzak.
  • Smart Klusterraren Garapena.

  

KOHESIO SOZIALA

  • Prestakuntza Programak gazteen langabeziari aurre egiteko.
  • Prestakuntzarik eta esperientziarik gabeko gazteak kontratatzeko laguntzak Jabe Izan programaren bidez.
  • Merkataritzan eta ostalaritzan 45 urtetik gorako kontratatzeko laguntzen programak.
  • Birrorientabidea 45 urtetik gorakoak lanean txertatzeko.
  • Enplegu sustapena gizarte baztertze arriskuan dauden kolektiboetan.
  • Lan orientabideko zerbitzua.

 

ayudas 2017 contenido5

 

DonostiaUP! Planerako aurtengo aurrekontua 7.857.947€ dira. Eusko Jaurlaritzak 1.735.002€ eman ditu (1.550.191€ iaz), Europak proiektu desberdinerako 918.379€ ekarri ditu (538.228€ iaz) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, berriz, 110.500€ (134.250€ iaz). 

 

2012tik hirian ezarri diren ekonomia sustapeneko planen bost edizioetan 5.000 lanpostu baino gehiago lortu dira eta 1.400 enpresa berri inguru sortu dira, guztira, 32 milioi euro inbertituz. 2016ko edizioan, DonostiaUP! Planak 951 lanpostu sortzearen alde egin zuen, %53, merkataritza eta ostalaritza sektoreetan eta %28 auto enpleguan.

 

Hiriko Barne Produktu Gordinak (BPG) hazten jarraitzen du eta 7.045 milioi euro ingurutan kokatzen da. Langabeziak behera egin du, %10,6ko tasa batean kokatu arte, iazkoaren amaieran, alegia, Eurogunetik gorako puntu bat, baina Bilbo bezalako beste hirien azpitik. 2012. urtean emandako tasatik, 11.283 langabetuarekin, 8.733 langabetuen kopurura jaitsi da 2016ko abenduan.

 

“Investiga” / "Talentu Berritzailea" / "Tokiko Talentuaren Itzulera" laguntzak Europako Gizarte Funtsak emango ditu %50ean, EGFren Euskadi 2014-2020 Programa Operatiboaren baitan, hurrengo programara zuzenduak: “Donostia GazteEkin: Langabe gazte kualifikatuak hiriko sektore sortuberrietan eta estrategikoetan lan-merkatura sartzea”

donosti up 2017 logos2

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

first-lego-league-euskadi-lehenengoz-iritsiko-da-donostiara-datorren-otsailaren-8an
Gipuzkoako hiriburua izango da, Deusto (Bilbo) eta Arrasaterekin batera, FIRST LEGO... gehiago
donostiako-eskoletako-hainbat-ikaslek-irtenbide-berritzaileak-eskaini-dituzte-hiria-hobetzeko
Teknologia disruptibo izena hartzen duten horien bitartez (adimen artifiziala, 3D... gehiago
donostia-sustapena-explorer-programak-nazioarteko-esperientzia-pilotua-egiteko-aukeratutako-erakundeetako-bat
Ekintzailetza proiektu bat garatu nahi duten bertako 15 ekintzaile identifikatuko... gehiago
donostian-kontrataziorako-laguntzak-eskatzeko-epea-ireki-da
Laguntza hauek 2019ko martxoaren 26tik 2019ko abenduaren 31ra bitartean kontratuak... gehiago

Azken ekitaldiak

nekazaritzako-elikagaien-sektoreko-negozio-ereduak-klima-aldaketaren-ondorioz
«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako.... más
donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
FacebookTwitterLinkedin