logo ayuntamiento cabecera

Ekintzaile gazteen hamalau proiektu izango dira aurten YUZZ programan

 

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, YUZZ programaren edizio berri bat abian jarri du, ekintzaile gazteen talentua bultzatzeko eta ideia berritzaileak sortzeko helburuarekin. Hamalau proposamenak era guztietakoak dira; esate baterako, garajearen barrenean konprimatuta gorde ahal izateko karabana oso txiki eta arina diseinatzea, zure neurriak zeintzuk diren jakiteko APPa mugikorrarekin argazki bat aterata edo konponketa-tailerraren inguruan moto-komunitatea.

 

Hautatutako proiektuek prestakuntza-programa zabala jaso ahal izango dute, eta horietako batek Silicon Valleyrako bidaia irabaziko du, nazioartekotzeko aholkularitza eta inbertsiogileekin harremanetan jartzeko aukera izatearekin batera.

 

yuzz jovenes contenido2 

 

Ekonomia, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismoko Zinegotzia eta jarduneko Alkatea den Ernesto Gascok ondorengoa adierazi nahi izan zuen: “arrakasta handia da urtero izaera berritzaileko ekimen berriak sortzea jende gaztearen artean; beraz, badirudi Donostia bide onean doala ekintzailetza, talentua eta berrikuntza garatzeko hiri aproposa bezala finkatze aldera.

 

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Gipuzkoako lurralderako soilik YUZZ programan zentro kolaboratzaile bezala parte hartzen duen zazpigarren edizioa da aurtengoa. Zinegotzigoak, Sustapenaren bitartez, apustu egin du ekintzailetza berritzailea eta bereziki oinarri teknologikoa duena bultzatzeko, eta YUZZ programa apustu horretan kokatzen da. Donostia aitzindaria izan zen YUZZ programan, eta azken urteetan horrekin bat egin dute EKIN+ bezalako programak, haztekopotentzial handia duten ekintzailetza-proiektuak bizkortzeko; PUC programak, saltoki-eredu berritzaile berriekin lotura dutenak; eta berrikuntza- osagaiekin sortutako enpresa berrientzako laguntzak; edota sentsibilizatzeko ekitaldi eta jardunaldi ugari, besteak beste. Ekintzailetzarako jarritako aurrekontua urtero 800.000 eurotik gorakoa izaten da.

 

yuzz jovenes contenido3

 

YUZZ programa 18 eta 31 urte arteko gazteentzat da, eta, bost hilabeteko denboraldian, laguntza, prestakuntza eta aholkularitza eskaintzen du oinarri teknologikoko ideietan oinarritutako negozio-planak egiteko. Aurreko sei ediziotan, 500 enpresa baino gehiago sortu dira, eta, azken urtean, 900 ekintzailek hartu dute parte 710 proiekturekin, Espainia osoko 41 YUZZ zentrotan. Donostian burututako aurreko sei ediziotan zehar, ehun ekintzaile gazte baino gehiago bildu dira.

 

Hautatutakoek aurre egin beharreko lehen fasean, negozio-ideia kontzeptualizatu beharra daukate. Ondoren, haiekin lan egiten da haien proiektua merkatuarekin alderatzeko eta negozioa definitzeko gai izango den taldea sortzeko. Azken fasea hazkundeari buruzkoa da, eta, bertan, enpresaren hazkunde iraunkorra bilatzen da. Azken helburua da 2017ko ekainean, prestakuntza-prozesua amaitutakoan, YUZZtar guztiak prestatuta izatea ideiaren inguruko enpresa-plan errealista sortzeko eta adituen epaimahaiaren aurrean komunikatzeko gai izateko.

 

Behin prestakuntza- eta laguntza-prozesua amaituta, proiekturik onena duen Donostiako pertsonak Silicon Valleyrako bidaia irabaziko du (erreferentziazko ekosistema start up-etan eta enpresa berritzaileetan), eta, han, nazioartekotzeko aholkularitza eta inbertsiogileekin harremanetan jartzeko aukera eskainiko zaio. Itzultzean, berriz, estatuko proiektu onenekin arituko da lehian zuzkidura ekonomikoaren truke (30.000, 20.000 eta 10.000 euro), negozioaren garapena bizkortze aldera. Horrez gain, emakume ekintzailearentzat 20.000 euroko saria egongo da. Donostiako Sustapenak, enpresa berrientzako laguntza-ildoen esparruan, laguntza gehigarriak eskaintzen ditu YUZZ programan parte hartu eta abian jartzea lortzen duten proiektuentzat.

 

Tokiko 60 erakunde publiko eta pribatu baino gehiagoren lankidetzari esker, CISEk, Banco Santanderren mezenasgoarekin, Santander Universidades-en bitartez, lurralde osoan garatzen du programa, eta herri bakoitzean prestakuntza-zentro propioak ditu.

 

PROIEKTU/IDEIA  Hitz egiguzu zure ideiaren inguruan
SOIL Koncept

Ideia da karabana txiki, arin eta auto-iraunkorra diseinatzea eta ekoiztea. Formatua oso konprimagarria izango da; hau da, karabana konprimatu ahal izango da garajearen barrenean gorde ahal izateko moduan. Horretarako, material malguak erabiliko dira, eta abangoardiako diseinua landuko da. Karabana autoari akoplatzeko aukera egongo denez, ekonomikoagoa izango da, mantentzeko gasturik eta matrikulatu beharrik gabe.

 Aldazank

Proiektu honen bitartez, emakumeen ekonomia independentearen aldeko apustua egiten duten munduko erakunde ezberdinak konektatzen dira. Kanal digitalaren eta produkzio-katea xehetasunez erakusten duen katalogoaren bitartez, mundu osoko emakumeek garatzen dituzten produktuak ezagutzera eman nahi dira; hots, egoera soziala dela-eta baliabide propiorik ez dutenenak.

 Tripaloc

Bidaien inguruko online-plataformak erabiltzailearen esperientzia azpimarratzen du. Berrikuntzaren eta interakzioaren aldeko apustua da. Beste erabiltzaileen esperientzia eta pertsonaren beraren gustuak kontuan hartuta, zure bidaia erraz antolatu ahal izango duzu, beharrezko guztia leku berean antolatuta. Tripaloc enpresak garatutako softwarearen bitartez, mapa bat sortu ahal izango duzu honako hauekin: interes-puntuak, jarduera- mota guztiak, emanaldiak, ibilbideak eta zure helmugari buruzko gomendioak. Egunak kontuan hartuta antolatzeaz gain, behar den guztietan aldatu eta osatu ahal izango duzu. Halaber, jarduerak eta ibilbideak erreserbatu ahal izango dituzu tokiko enpresekin, plataformatik atera gabe.

Plataforma social  Arreta sozio-sanitarioko teknikariak eskatzaileekin harremanetan jartzeko plataforma. Web gune honen bitartez, arreta sozio-sanitarioko zerbitzuak eskainiko zaizkie hirugarren adineko pertsonei eta desgaitasun-motaren bat izan eta etengabeko edo tartekako arreta behar duten pertsonei. Zerbitzuetan, medikuaren zerbitzuak ez ezik, lan sozialak nahiz etxeko lanak ere sar daitezke.
Mixture 

Proiektu honen bitartez, gure gizartearentzat zaharkituak izan daitezkeen kultura tradizionalak produktu garaikide eta errentagarri bilakatzen dira. Teknika tradizionala (berdin da tokikoa edo atzerrikoa izan) edozein motako diseinatzailearekin (moda, altzariak, produktua, ehungintza, grafikoa, ...) konbinatzen da, balio hori euskarri garaikideago batean aplikatzeko, erakargarriagoa izan dadin. Beti tandem, lankidetza edo edizio mugatuan erabiliko da.

 AEIOU

Hirigintza-plangintzatik hasi eta proiektua arkitektonikoa gauzatu bitarteko erantzun osoa eskaintzea da helburua, indarrean den araudiaren eta egungo egoeraren esparruan ezagutza sakona ematearekin batera. "U"-tik "A"-ra. Hirigintza- ezarpenaren ebazpena, Antolamendua, Berrikuntza, alderdi Energetikoak iraunkortasunaren aldetik, Arkitekturen diseinua eta eraikuntza. Hori guztia AEIOU da.

SearchYourGut

SearchYourGut-en ideia da kapsula pasiboa eta ez oso inbasiboa garatzea, hestearen atal jakin batean aktibatzeko gai izango dena inguruneko baldintza fisiologikoen arabera, eta, horrela, horko informazioa biltzea. Era horretan, hesteko atal ezberdinetako barruko edukiaren gaineko informazioa jaso ahal izango dugu, hori aztertu eta mikrobiomaren eta giza gorputzaren arteko jarduera-mekanismoak hobeto ulertu ahal izatearekin batera; halaber, florari buruzko datuak bildu ahal izango ditugu, digestio-sistemarekin edo sistema inmunologikoarekin zerikusia duten gaixotasunak izanez gero.

Valetronic

Proyect

Helburua da APP bat garatzea, musikarekin zerikusia duten emanaldi edo saio sozialak ezagutaraztea kudeatzeko, lotzeko eta errazteko, generoa kontuan hartu gabe.
OndareMap 

Ondare kulturaleko kartografia-plataforma. Bildutako datuen bitartez, tokia eta turismoa sustatzeko ekintza eta produktu ezberdinak garatu ahal izango dira; hala nola, audiogidak, mapak, txangoak,...

 BROCADE

Egungo gonen eta gona abangoardisten marka sortzea da asmoa, mundu osoko jantzi tradizionaletan inspiratuta. Janzki unibertsalak berriz asmatzen ditugu, oihal originalak alde batera utzi gabe eta jatorriko herrialdeko kultura errespetatuta.

 Naiz Naiz APP-aren bitartez, mugikorraren kamerarekin ateratako bi argazki hartu eta zure gorputzeko neurriak ezagutzeko gai izateko aukera eskaintzen da, Internet bidez moda-artikuluak erosterakoan zer neurri behar duzun jakite aldera.
 Influshop Sare sozial honek produktuak hobeto iragazteko aukera eskaintzen du, erabiltzaileak jarraitu ohi dituen influencer-en gustuak kontuan hartuta. Modu horretan, bezeroaren bilaketaren araberako erosketa-ratioa hobetzen dugu, gure iradokizunak haren gustuetatik gertuago egoteagatik.
BoxDss 

Box DSS motoen komunitatea da, motoa norberak konpontzeko, mantentze-lanak egiteko eta kustomizatzeko tailerraren inguruan sortua. Gainera, tailerreko bazkide egiteko aukera eskaintzen da. Bertan, motozikleten inguruko zerbitzuen karta egongo da: box alokairua, prestakuntza-tailerrak, aholkularitza, erosketa- salmenta, motozikleten alokairua, e.a. Halaber, tailerrean web plataforma bat izango da erabiltzaileek ibilbideak eta historiak partekatzeko, konponketen inguruko bideoak igotzeko, emanaldien berri emateko, e.a. Hori guztia motoen komunitatea elkartzeko helburuarekin, batzuek besteengandik ikasiaz eta parte hartzeko ingurunea sortuaz.

Consultoría

cliente

ETE askok ez dute denborarik, baliabiderik eta ezagutzarik bezeroak gustatuko litzaieken eta merezi duten bezala zaintzeko. Aholkularitza honi esker, bezeroekiko kudeaketa optimizatu egiten da, bai eskuratzeari, segimendua egiteari eta Salmenta ondorengo zerbitzuari dagokienean.

 

yuzz jovenes contenido4

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostiak-surf-hirien-munduko-sarearen-bileran-parte-hartu-du-brasilen
Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilgo Santos... gehiago
donostiako-gabonetako-azoka-handia-berritasunez-gainezka-bueltatuko-da
Aurtengo Donostiako Gabonetako Azokak azaroaren 30ean irekiko ditu ateak. Ekonomia... gehiago
alemaniako-hainbat-ekoizpen-etxe-izan-dira-gipuzkoan-lurraldeak-filmatzeko-eskaintzen-dituen-aukerak-ezagutzen
Donostia-Gipuzkoa Film Commission erakundeak –Donostiako Udaleko Ekonomia... gehiago
replicate-proiektuak-florentzian-urteko-emaitzak-aurkeztu-ditu-europar-batzordearen-aurrean
Urriaren 28an, Donostia Sustapena (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia) Florentziara... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
blockchain-praktikan-nola-aplikatu-gure-enpresetan
Donostiako Sustapeneko Smart Klusterrak antolatutako jardunaldia, Blockchainek Smart aplikazio eta... más
FacebookTwitterLinkedin