logo ayuntamiento cabecera

Conecting talent grande eus

DonostiaINN

donostiaINN home largo

Hiri berritzailea. Hiriko berrikuntzaren gaineko informazio guztia: sareak, proiektuak, ekitaldiak, berrikuntza irekia. 

Ikusi ...

Donostia Smart City

smartenergy2 home

Hiri adimentsua Hiritarren bizi-kalitatea hobetzeko irtenbide teknologikoak.

 

Ikusi ...

Donostia/San Sebastian UP

ayudas economicas home

Donostia/San Sebastián UP! planak berrikuntzari, talentuari eta auzoen lurralde-kohesioari balioa ematen dio.  

Ikusi ...

loading...

 

Donostiako Sustapenak Tokiko Talentua Itzultzeko ezarritako programaren helburua da arrazoi ezberdinak medio emigratu behar izan eta nazioartean aurkitzen diren profesional kualifikatuak hirira ekartzea. Donostiako Sustapenak UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzarekin batera egindako azterketaren arabera, Donostiako 800 bat unibertsitate-titulatu atzerrian edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo aurkitzen dira, lanean, beka batekin edo ikasketak osatzen.

 

Horretarako, lanpostu ezberdinak sortuko dira hiriko enpresa eta erakunde ekarleetan, ezagutzarekin eta berrikuntzarekin loturiko proiektuetan. Kontratuak 35 urtetik beherakoentzat izango dira, gutxienez urtebetekoak, eta bakoitzak 52.000 €- ko diru-laguntza jasoko du.

 

Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko zinegotzia den Ernesto Gascok ondorengoa adierazi nahi izan zuen: “enpresa eta ikerketa-zentroek profesionalak ekartzea eta kontratatzea nahi dugu, sartutako zentroetan ikerketa- eta garapen-prozesuak zuzendu ditzaten”. Halaber, honako hau gehitu zuen: “kalitatezko enplegua eskaini behar da talentua modu eraginkorrean berreskuratu dadin eta komunitate osoa gehiago garatzen lagun dezan”.

 

Datuak eskuratzeko, Gipuzkoan helbideratutako ikasleei inkesta bidali zaie, UPV/EHUn ikasketak amaitu dituztenei 2010 eta 2014 urte artean; zehazki, 13.203 pertsonari bidali zaie, eta horietatik 2.350ek inkesta beteta itzuli dute. Era horretan, inkestaren bidez, ondorengo datuak eskuratu dira:

  • %9 atzerrian bizi da.
  • %7 Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi da.

 

Kontratua gutxienez urtebetekoa izango da, %100eko lanaldiarekin, eta lan-harremana gutxienez beste urte batekoa izateko konpromisoa hartuko da. Langileak gutxienez 40.000 €-ko soldata gordina izango du. Lan-eskaintzak Donostiako Sustapenaren web orrialdean argitaratuko dira.

  • %53 lanean ari da.
  • %25a bekarekin dago.
  • %13 ikasten ari da.
  • %8 enplegu bila dabil.

 

Txostenari erreparatuta, atzerrian lanean dagoen %72ak itzuli nahiko luke, eta itzultzea eragozten duten faktore nagusiak prestakuntzaren araberako lan-aukerarik ez izatearen ingurukoak dira. Atzerrian beka batekin ikasten ari direnen artean gehiengoak ere (%87) itzuli nahiko luke, eta ez dira itzultzen lan-aukerarik ez izateagatik eta etxebizitza eskuratzeko zailtasunengatik.

 

Tokiko Talentua Itzultzeko Planaren bitartez lanpostu kualifikatuak eskaintzea lortu da balio handiko enpresa eta ikerketa-zentroetan; hala nola, Polymat, Ceit edo Tecnun-en. Urte osoan zehar deialdia irekita egongo da era horretako kontratazioak egin nahi dituzten enpresentzat. Gainera, eskaerak jasotzen eta aztertzen jarraitzen dugu. Plana hirian talentua bultzatzeko estrategiaren barnean kokatzen da. Modu horretan, lan egiten da unibertsitateekin, ikastetxeekin, lanbide-zentroekin, e.a., eta bekak eta pizgarriak eskaintzen dira tokiko talentuari eusteko eta kanpoko talentua erakartzeko.

 

Tokiko Talentua Itzultzeko programan kontratua lortzeko ondorengo baldintzak bete behar dira:

  • 35 urtetik beherakoak izatea.
  • Unibertsitateko Goi Mailako titulazioa izatea, Diplomatura edo Lizentziatura, edo Goi Mailako Lanbide Heziketa.
  • Donostian jaio izatea edo hirian gutxienez bost urteko denboraldian erroldatuta egotea.
  • Titulazio ofiziala eskuratzea Donostiako fakultateren batean.
  • Atzerrian edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizitzea 2015eko abenduaren 31n, eta, gutxienez, urtebeteko denboraldian etenik gabe.
  • EAEn lanik ez egin izana 2015ean edo 2016an.
  • Enpresak edo I+G+B agenteak eskatutako profilera egokitzea, proiektu berritzailearen garapenean parte hartzeko.

 

Kontratua gutxienez urtebetekoa izango da, %100eko lanaldiarekin, eta lan-harremana gutxienez beste urte batekoa izateko konpromisoa hartuko da. Langileak gutxienez 40.000 €-ko soldata gordina izango du. Lan-eskaintzak Donostiako Sustapenaren web orrialdean argitaratuko dira.

 

 

Laguntza hauek, Donostiarako Ekonomia Sustatzeko 2015rako Planaren baitan sartzen dira eta Europako Gizarte Funtsarekin %50ean batera finantzatuko dira, Euskadiko 2014-2020 aldirako Europako Gizarte Funtsaren Programa Eragilearen baitan, “Donostia Gazteekin: gazte langabe gaituen lan-munduratze egokitua hiriko azaleratzen ari diren sektoreetan eta sektore estrategikoetan” programarako.

donostia up logos pie

Donostian egin da EUROCITIES Garapen Ekonomikoaren Foroa, Europako hirien sare garrantzitsuenarena

Hiri Behatokia

observatorio banner

Encuentro Nacional Santander YUZZ 2017