logo ayuntamiento cabecera

Donostiako Sustapenak Surfari eta Berrikuntzari buruzko jardunaldia antolatu du Surfing Europe (COSME-EU) proiektuaren esparruan

 

Saioa Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren Surf City Donostia Klusterrak abian jarri du Donostiako Sustapenaren bitartez, eta azaroaren 18an izango da Donostiako Miramar jauregian. Sektoreko profesionalak izango dira bertan, Europa osotik datozenak, eta nazioarteko hauen hitzaldiak entzun ahal izango dira: Vicent Dudot, Parisko Negozio Eskolakoa; Eduardo Cenzano, Trinity Technologies-koa; edo Kevin Cook, British Surfing Museokoa. Sarrera doan da, baina aurrez izena eman behar da.

 

Donostiako Sustapenak, Surf City Donostia, Surfaren Industriaren Klusterra, bultzatzen duen erakunde gisa, Surfari eta Berrikuntzari buruzko jardunaldia antolatu du, surfaren sektoreko profesionalekin batera, eta helburua da elkarrekin egoteko eta hausnartzeko gunea izatea, proiektu interesgarriak eta lanerako eremu berriak partekatze aldera, surfaren sektoreko eta oro har irristatzeko kirolen sektoreko berrikuntzaren esparruan.

 

Jardunaldia Europako Surfing Europe (EBeko COSME programak batera finantzatua) europar proiektuaren amaierako saioan kokatzen da. Hori Donostiako Sustapenak zuzentzen du, eta bazkide moduan honako hauek hartu dute parte: Itxaslehor SL, Nere Ariztoy, Viana do Castelo (Portugal), Nautisme en Bretagne (Frantzia), Ribamontán al Mar udalerriko Udala, Surfing GB (Erresuma Batua) eta Discover Bundoran (Irlanda). Europako erakunde eta enpresa horietako arduradunak Donostian izango dira, hitzaldi horretan izateaz gain, proiektuaren barruko lan-bileretan parte hartzeko eta hiriko surfaren industria eta eremu publikotik sektoreari ematen zaion bultzada ezagutzeko. Enpresa eta erakunde horiek dagozkien herrialdeetan proiektu interesgarriak gauzatzen ari dira surfa garatzeko; beraz, etorkizunean ere haiekin harremanetan egongo gara.

 

Oraingoan, enpresa guztientzako erronkari aurre egin nahi zaio: salmentetarako digitalizazioa eta online presentzia. Sektoreak argi du helburua salmentak egitea dela, baina kontuan izan behar du baita ere sektore digitalak sarera egokitzen diren irudiak, mezuak eta sentimenduak eskatzen dituela.

 

Sektoreak aurrean duen beste erronketariko bat da, behin target jakinetako pertsonak erakartzea lortuta, gai izatea eduki interesgarriak eskaintzeko, sarean jarrai dezaten. Bakoitza identifikatzeko historiak eskaintzen bazaizkie, markarekiko begikotasuna areagotzen da, eta, era horretan, salmentak gehitu eta bezeroen bitartez sustapen-kanpaina egitea lortzen da. 

 

Jardunaldian, adituen eta lanean oso ondo ari diren enpresen lekukotza interesgarriak ezagutuko dira; horietatik beti zerbait ikas daiteke. Saioan honako hauek hartuko dute parte:

Vincent Dutot. Surfaren sektorea ezagutzen du, eta Parisko Negozioen Eskolakoa da; baita ere, Frantziako "Chaire D3-Digital Data Design" Adituen Zentroko kidea eta Frantziako "Social Media Awards" delakoen talde antolatzaileko kidea. Hitzaldian, digitalizazioari eta "social mediari" buruzko hausnarketak botako ditu galdera baten bidez: oraindik kontrola ditzakegu gure ekintzak?.

Eduardo Cenzano.Trinity Technolgies. Crowfunding-ari buruz arituko da marketingeko berrikuntza gisa. 15 urtetik gorako esperientzia du arlo digitalean berrikuntza-proiektuak kudeatzen.

Kevin Cook. Museum of British Surfing. “Surfaren Europako gure herentzia zaintzea eta sustatzea” izenburua duen aurkezpena egingo du, eta Europan, hegoaldeko jatorrian oinarrituko da.

Márcio Borgonovo dos Santos. All in Surf. Uretako nabigazioaren inguruko datuak jasotzen dituzten sentsore ezberdinak biltzeko gai den startup-aren sortzailea da. Hitzaldiaren izenburua: “Ikerketatik merkatura, bidaia luzea”.

Iker Aguirre. NSI agentzia. Surfaren merkatuko aholkulari aditua da nazioartean, negozioak kudeatzeko metodo berrien inguruan Frantzian dagoen ikerketa-talde nazionalekoa ere bai, eta “Birhumanizazioa post digitalizazioa” hitzaldia eskainiko du.

 

Saioa sektore hauetako profesionalentzat antolatu da: industria-sektorea (ohol, ehun, osagarrien fabrikatzaileak eta beste fabrikatzaile batzuk,…), banaketa-sektorea, merkataritza espezializatua, kirol-sektorea (saioen antolatzaileak, komunikabide espezializatuak, ikus-entzunezko enpresa espezializatuak), sektore turistikoa (eskolak eta klubak, surfcamp-ak, surf gidariak, ostatu-lekuak, jatetxeak, turismo aktiboa) eta surf sektoreko ekintzaileak.

 

Kontsultatu programa eta eman izena:

 

Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:

 

logos surf innovation

 

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2018

9,2 milioi euroko aurrekontu batekin, iaz baino %14 gehiago, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2018 planaren bidez, hainbat neurri berriz jarri ditu abian, epe ertainean eta luzean aplikatzeko, giza kapitala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

smartkalea-proiektuak-altzako-hondakinen-erradiografia-egun-du
Smartkalea proiektuak Donostiako Sustapenak koordinatzen duena, kaleen garbiketa... gehiago
hartu-parte-eta-irabazi-500-hemengo-produktuak-erosteko
Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren Guztiona Klusterraren bitartez,... gehiago
san-sebastian-shops-ek-eta-udalak-akordioa-sinatu-dute-tokiko-hiri-merkataritza-bultzatzeko-eta-ikusgai-egiteko
Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez, hitzarmen berri bat sinatu du... gehiago
donostiako-bpgd-3-8-hazi-da-azken-urtean
Donostia UP! 2018 Planak 1.037 enplegu 267 enpresa berri sortzea lortu zuen.... gehiago

Azken ekitaldiak

altza-n-baratza-profesionala-lortzeko-epea-irekita-jarraitzen-du
Donostiako Sustapenak Donostia Urban Lur proiektua abian jarri du, nekazaritza-sektorea ezagutzea... más
donostiako-200-denda-inguruk-parte-hartuko-du-donostiamarket-ekitaldian
Entre el 14 y el 19 de marzo tendrá lugar una nueva edición del #DonostiaMarket, un evento... más
donostia-moda-klusterrak-bere-jarduera-ardatzak-zabaldu-ditu-turismoaren-eta-kulturaren-arloetara
Donostiako Alkateordetzaren Donostia Moda Klusterraren 2019 Jarduera Planean, modaren inguruko tokiko... más
FacebookTwitterLinkedin