logo ayuntamiento cabecera

Europako Lighthouse "Replicate" proiektuko tokiko bazkideen hirugarren topaketa Donostian

 

Donostiako Sustapena Europako SCC1 Smart Cities and Communities deialdiko REPLICATE europar proiektuaren koordinatzailea eta burua da, HORIZON 2020 programaren bidez batera finantzaturikoarena, eta, era horretan, urriaren 4an bilera egin zuen Udaleko Sail guztiekin eta Donostiako proiektu pilotuaren enpresa bazkideekin. Donostiako hiria, Florentzia eta Bristol REPLICATE proiektuaren hiru hiri faroak (lighthouse) dira..

 

encuentro replicate contenido 2Bilera Donostiako Sustapenaren Talent House eraikinean egin zen, eta bertan izan ziren hogeita hamar bat pertsona, hiriko pilotuan parte hartzen duten agenteen eta enpresen ordezkari gisa. Tartean aipatzekoak dira Donostiako Udaleko hainbat sail, proiektuaren jarduera ezberdinetan esku hartzen dutenak (CIM, DBUS, Etxegintza, Hiriko Mantentze-lanak eta Zerbitzuak, Ingurumena, Mugikortasuna eta Hirigintza), eta, horiekin batera, honako enpresa hauek: EUROHELP, hirirako plataforma laino konputazionalaren garapenean parte hartzen duen enpresa; GIROA, Txomin auzoan eraikinak birgaitzeko lanak burutuko dituen enpresa; IKUSI, mugikortasun-zerbitzuen azpiegitura hornitzen duena; LEYCOLAN, argiteria adimentsuaren sistema berritzeaz eta ezartzeaz arduratzen den enpresa; EUSKALTEL, Garraioaren Kudeaketa Iraunkorreko Sistemarekin loturiko lanak garatzen dituena; SISTELEC, abiadura handiko haririk gabeko sarea banatzen duena; eta TECNALIA, energia-eremuan, IKT plataforman eta monitorizazioan aritzen dena.

 

Bileran, alde batetik, proiektu mailan egindako aurrerapenak berrikusi zituzten, eta, bestetik, Donostiako pilotuaren esparruan burututako jarduerak eta ezarpenak aztertu zituzten. Azkenik, ekainean Lausanne hirian egindako moduan, Donostiako Sustapenak beste bi lan-saio deitu zituen azarorako beste bi herrialde jarraitzailetan (Essen eta Nilüfer).

Azken berriak

donostia-sustapenak-laguntza-eta-zerbitzuen-sorta-berri-bat-jarri-du-abian-ekintzaileentzat-eta-edo-langabetuentzat
Donostiako Ekonomia Sustapeneko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bidez, Ekonomia... gehiago
ireki-da-dendariek-eta-ostalariek-donostiako-2020-gabonetako-azokako-etxoletan-eta-food-trucketan-parte-hartzeko-izena-emateko-epea
Aurtengoan ere, Gabonetako Azoka jarriko du martxan Sustapen Ekonomikoko... gehiago
kartoizko-nukleoa-duen-oholak-irabazi-du-donostia-sustapenaren-surfeko-oholen-berrikuntzaren-iii-lehiaketa
Finalistak izan dira material berriztagarriak dituen fabrikazio proiektu bat eta... gehiago
san-sebastian-gipuzkoa-film-commission-ak-berriro-ekin-dio-jarduteari-filmaketen-berraktibazioarekin
Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta... gehiago

Azken ekitaldiak

donostiako-sustapena-elikadura-sistema-eraldatzeko-proiektu-europar-batean-ari-da-parte-hartzen
Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-donostia-smart-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más
donostiako-ekonomia-suspertzeko-plana-prek-guztiona-nekazaritzako-elikagaien-klusterreko-enpresei-laguntzen
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian.... más