logo ayuntamiento cabecera

Alex Adradak Silicon Valley-ra bidaiatuko du Stop App bere proiektuarekin, Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak kudeatutako Yuzz programaren irabazle gisa

 

Donostiako Sustapenak, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoari menpekotutako erakundeak, CISE eta Banco Santander erakundearekin batera, YUZZ Donostia programaren amaierako aurkezpena ospatu dute. Hautatutako 15 gazteek euren enpresa-proiektuak defendatu behar izan dituzte adituez osaturiko epaimahai baten aurrean. Proiektu irabazlea 'StopApp' startup-a izan da, gailu mugikorren denbora kontrolatzeko eta mugatzeko balio duen aplikazio mugikorra. Aplikazio hori, batetik, laneko produktibitatean ardaztuta dago, lanean antolatzerakoan autonomia duten pertsonei zuzenduta; eta, bestetik, beren adin txikiko seme-alabei gailuak ez gainerabiltzen erakutsi nahi dieten gurasoei..

 

Proiektu irabazlea, Alex Adradak eta Miguel López de Ceballosek sustatukoa, Donostiako YUZZ zentroko ideiarik onena gisa hautatua izan da eta YUZZ programaren edizio honetako beste 48 parte-hartzaile bikainekin batera Silicon Valley-ra bidaiatzeko aukeratutako lehenengoa. Edizio hau CISE-k zuzentzen du, Banco Santander erakundearen babesletzarekin eta Donostiako Sustapenaren kudeaketarekin eta sustapenarekin..

 

Saio honekin amaituko da YUZZ proiektua, Donostiako Sustapenak gazte ekintzaileei bideratutako programetako bat; hori gure hirian enpresen sorrera sustatzeko eskaintzen dituen beste programa batzuei, esaterako, PÜC, Ekin+, edo laguntzei eta prestakuntzei gehitzen zaie.

 

Behin YUZZ Donostia programan parte hartu duten guztiek jaso duten prestakuntza- eta laguntza-prozesua amaituta, Alex Adrada irabazleak Silicon Valley-ra bidaiatuko du, startup-en eta enpresa berritzaileen alorrean erreferentzia den ekosistema berau; bertan, nazioartekotzean aholkularitza eskainiko zaio eta inbertsiogileekin harremanetan jarriko da. Itzultzen denean, Espainia osoko YUZZ zentroetako beste 48 irabazleekin lehiatuko da bere negozioaren garapena azkartzeko zuzkidura ekonomiko bat (30.000, 20.000 eta 10.000 euro) lortzeko.

 

Esperientzia honen xedea gazte ekintzaileak inspiratzea eta sustatzea da euren startup-en garapena azkartzeko, horretarako, proiektuak nazioartekotzeko eta finantzaketa bilatzeko konexioak eskainiz. Programak enpresetara, esaterako, Google, LinkedIn edo Facebook, bisitak barnebiltzen ditu eta, baita, ospe handiko unibertsitateetan, besteak beste, Berkeley-n edo Standford-en hitzaldiak eskaini ere.

 

Beste parte-hartzaileetako bat, Oihane Pardo, hain zuzen ere, Amarenak ideiaren sustatzailea, YUZZ Emakumea sariaren finalista suertatu zen; eta Silvia Romero eta Alberto Aznar, BeSeif proiektuaren sustatzaileak, YUZZ Fintech sariaren finalistak izan ziren.

 

Hau Donostiako Sustapenak YUZZ programan zentro kolaboratzaile gisa parte hartzen duen seigarren edizioa da, Gipuzkoarako baimendutako zentro bakarra izatea bermatzen duen formula baten bitartez. Lankidetza hori erakundeak ekimen ugariren bitartez gauzatzen duen ekintzailetza berritzailerako laguntza-estrategiaren baitan kokatzen da. Sei edizio horietan zehar, ehun bat gazte ekintzailek hartu dute parte

 

YUZZ proiektua 2009an jarri zen martxan bi zentrorekin, bat Bartzelonan eta, bestea, Madrilen, ideia handien haztegi teknologiko gisa. Donostiako Sustapenari esker, Donostia izan zen proiektu horren alde apustu egin zuen lehenengo hirietako bat, zeina, modu esponentzialean hazi den; CISE-ren zuzendaritzapean eta Santander erakundearen babesletzarekin –Santander Universidades-en bitartez– Espainia osoan barrena banatuta 48 YUZZ Zentro edukitzera iritsi da eta edizio bakoitzak 1.000 parte-hartzaile baino gehiago izan ditu.

 

CISE-k 200 erakunde baino gehiagorekin –gure kasuan Donostiako Sustapena– gauzaturiko lan koordinatuari esker, YUZZ-ek 18 eta 30 urte bitarteko gazteei sei hilabetetan zehar prestakuntza eta laguntza eskaini dizkie doan euren proiektuak Espainia osoan barrena banatutako errendimendu handiko YUZZ zentroetan garatu ahal izan ditzaten. Aurreko sei edizioetan, 500 enpresa baino gehiago sortu dira eta, 2016ko edizioan, 1.000 ekintzailek hartu zuten parte 810 proiekturekin.

 

CISE eta Santander Universidades-i buruz

CISE (Santanderko Nazioarteko Ekintzailetza Zentroa) izaera ekintzailea sustatzen duen zentroa da eta startup-en sorrera bultzatzen du. Prestakuntza-programa berritzaileen bitartez, metodologia arinak eta benetako esperientziak barnebiltzen dituztenak, CISE-k pertsonen sormena estimulatzen eta berrikuntza sustatzen du.

 

Kantabriako Unibertsitatearen, Kantabriako Gobernuaren eta Banco Santander erakundearen arteko akordioaren harira eratu zen; ezagutzan oinarritutako gizartearen garapenarekiko konpromiso sendoa partekatzen duten hiru erakunde dira.

 

Banco Santander erakundea da munduan, hezkuntzan laguntzen, gehien inbertitzen duena (Varkey/UNESCO-Fortune 500 Txostena) Santander Universidades-en bitartez eta 1.200 lankidetza-hitzarmen baino gehiago ditu unibertsitateekin eta erakundeekin

 

 

ganadores-yuzz-2016-001
ganadores-yuzz-2016-002
ganadores-yuzz-2016-003
ganadores-yuzz-2016-004
ganadores-yuzz-2016-005
ganadores-yuzz-2016-006
ganadores-yuzz-2016-007
ganadores-yuzz-2016-008
ganadores-yuzz-2016-009
ganadores-yuzz-2016-010
ganadores-yuzz-2016-011

 

Laguntza ekonomikoak

ESKA EZAZU DIRU-LAGUNTZA ONLINE


LAGUNTZA EKONOMIKOAK


PROGRAMAK


ZERBITZUAK


BEKAK


PROGRAMA AIPAGARRIAK



Donostia-San Sebastián UP! 2019

9,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Donostiako Alkateordetzak, Donostia UP! 2019 Planaren bitartez, Donostiako Sustapenak gauzatuta, berriro ere abian jarri ditu epe ertainera eta luzera aplikatu beharreko neurriak, giza kapitala, enpresen lehiakortasuna eta lurralde-kohesioa bezalako kontzeptuen inguruko estrategiaren zati bezala ...

GEHIAGO IRAKURRI

Azken berriak

donostiak-surf-hirien-munduko-sarearen-bileran-parte-hartu-du-brasilen
Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilgo Santos... gehiago
donostiako-gabonetako-azoka-handia-berritasunez-gainezka-bueltatuko-da
Aurtengo Donostiako Gabonetako Azokak azaroaren 30ean irekiko ditu ateak. Ekonomia... gehiago
alemaniako-hainbat-ekoizpen-etxe-izan-dira-gipuzkoan-lurraldeak-filmatzeko-eskaintzen-dituen-aukerak-ezagutzen
Donostia-Gipuzkoa Film Commission erakundeak –Donostiako Udaleko Ekonomia... gehiago
replicate-proiektuak-florentzian-urteko-emaitzak-aurkeztu-ditu-europar-batzordearen-aurrean
Urriaren 28an, Donostia Sustapena (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia) Florentziara... gehiago

Azken ekitaldiak

donostian-sustepenak-parte-hartu-zuen-bartzelonako-smart-city-expo-world-congress-en
FoDonostiako Sustapenak (Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak) laugarren urtez jarraian parte hartu zuen... más
donostia-smart-klusterrak-viena-bisitatu-du-bertako-smart-estrategia-ezagutzeko
Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bidez antolatutako misio komertzialak... más
blockchain-praktikan-nola-aplikatu-gure-enpresetan
Donostiako Sustapeneko Smart Klusterrak antolatutako jardunaldia, Blockchainek Smart aplikazio eta... más
FacebookTwitterLinkedin